Julio Montoyaren aldeko krosa Trintxerpen
Urtero karmenetan ospatzen den Julio Montoyaren oroimenezkoa iganderako antolatu du Trintxerpeko Atletiko Klubak. 10:15ean hasiko da proba, Azokatik. Helmuga ere bertan kokatuko dute. Ibilbideak 5 kilometro ditu, herriko kaleetan barrena bi bira emanez...
Urtero karmenetan ospatzen den Julio Montoyaren oroimenezkoa iganderako antolatu du Trintxerpeko Atletiko Klubak. 10:15ean hasiko da proba, Azokatik. Helmuga ere bertan kokatuko dute. Ibilbideak 5 kilometro ditu, herriko kaleetan barrena bi bira emanez. Aldagelak eta dutxak erabiltzea izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Izen-ematea proba hasi baino 20 minutu lehenagora arte zabalik mantenduko dute. Edonola ere, parte hartuko dutela argi dutenek, aurrez eman dezakete izena, U51 eta Laister kirolak dendetan, Donostian.

