Karmen eguna ospatuko dute igande arratsaldean
Karmen eguna ospatuko dute igandeko arratsaldeko bostetatik aurrera. Ordu horretan egingo dute Portuko elizan errespontsuaren otoitza. Bost terdietan Karmen amabirjinaren irudia hartuko dute eta prozesioan aterako dute Bentan amarratutako itsasontzira...
Karmen eguna ospatuko dute igandeko arratsaldeko bostetatik aurrera. Ordu horretan egingo dute Portuko elizan errespontsuaren otoitza. Bost terdietan Karmen amabirjinaren irudia hartuko dute eta prozesioan aterako dute Bentan amarratutako itsasontzira igotzeko. Badiarantz zuzenduko dira eta itsas gizonen omenezko errespontsua eta lore eskaintza egingo dute. Hondarribiko Musika Eskolako txistuko ikasleek girotuko dute ekitaldia.

