Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Karaezera joateko aukera izango da aurten

Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak antolatuta, abuztuaren 8tik 13ra joango dira hara interesa dutenak Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak, normalean, urtero antolatzen du Karaezera (Bretainia) bidaia, xanistebanen ondorenerako. Iaz ez zuten bidaiarik antolatu, baina aurten berriro aurrera ateratzea lortu dute. Abuztuaren 8an (asteazkena) aterako dira Bretainia aldera. 08:00etan jarri dute hitzordua, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Itzuli, berriz, abuztuaren 13an (astelehena) itzuliko dira, toki horretara, ilunabarrean. Joateko interesa duten helduek 180 euro ordaindu behar dituzte, eta gazteek 140. Hori bai, gaztetxoenek —18 urtera artekoek— arduradun batekin joan beharko dute. Izena eman aurretik Euskadiko Kutxako honako kontu zenbakian diru hori sartu behar dute: 126.1.03143.1. Ordainduta, ordainagiria udaletxera eraman behar dute interesdunek, eta bertan izena eman. Atzotik etzira (hilaren 12ra), Karaezera inoiz joan ez direnek dute izena emateko aukera. Gainontzekoek, berriz, etzitik hilaren 30era eman ahal izango dute. Guztira, 50 pertsonako taldea osatu arte, horixe baita autobusaren plaza kopurua. Senidetza elkarteak nabarmendu duenez, izena ematen dutenen artean oiartzuarrek izango dute lehentasuna. Iaz, bidaiarik ez Iaz, Karaezko lagunei urtebeteko atsedenalditxoa ematea erabaki zuten, eta Bretainiara bidaiarik ez egitea: «Udaletxe berria, inoiz berritua izan bada, oraingoa izan da, eta martxan jarri berria da. Denok dakigu bidaia hau antolatu ahal izateko udalaren diru laguntza beharrezkoa dugula. Eta udala martxan jarri ezinean [...]

admin
Bidasoa
2012/07/10

Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak antolatuta, abuztuaren 8tik 13ra joango dira hara interesa dutenak

Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak, normalean, urtero antolatzen du Karaezera (Bretainia) bidaia, xanistebanen ondorenerako. Iaz ez zuten bidaiarik antolatu, baina aurten berriro aurrera ateratzea lortu dute.

Abuztuaren 8an (asteazkena) aterako dira Bretainia aldera. 08:00etan jarri dute hitzordua, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Itzuli, berriz, abuztuaren 13an (astelehena) itzuliko dira, toki horretara, ilunabarrean.

Joateko interesa duten helduek 180 euro ordaindu behar dituzte, eta gazteek 140. Hori bai, gaztetxoenek —18 urtera artekoek— arduradun batekin joan beharko dute. Izena eman aurretik Euskadiko Kutxako honako kontu zenbakian diru hori sartu behar dute: 126.1.03143.1. Ordainduta, ordainagiria udaletxera eraman behar dute interesdunek, eta bertan izena eman.

Atzotik etzira (hilaren 12ra), Karaezera inoiz joan ez direnek dute izena emateko aukera. Gainontzekoek, berriz, etzitik hilaren 30era eman ahal izango dute. Guztira, 50 pertsonako taldea osatu arte, horixe baita autobusaren plaza kopurua.

Senidetza elkarteak nabarmendu duenez, izena ematen dutenen artean oiartzuarrek izango dute lehentasuna.

Iaz, bidaiarik ez
Iaz, Karaezko lagunei urtebeteko atsedenalditxoa ematea erabaki zuten, eta Bretainiara bidaiarik ez egitea: «Udaletxe berria, inoiz berritua izan bada, oraingoa izan da, eta martxan jarri berria da. Denok dakigu bidaia hau antolatu ahal izateko udalaren diru laguntza beharrezkoa dugula. Eta udala martxan jarri ezinean dagoenean, dirua eskatzen hastea, gehiegi iruditu zaigu».

Hala ere, aurrera begira bidaiak antolatzen jarraitzeko asmoa iragarri zuten. Urtearen araberakoa izango da bidaia: «Urte bakoitzak esango digu zein aukera dauden».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.