Madalenen atarian, jai batzordeak gaur aurkeztuko du egitaraua, 18:30etik aurrera, Kabia Espazio Kreaktiboan. Udalaren arabera, egin dituzten bileretan 45 eragilek parte hartu dute. Aurtengo madalenek 192.200 euroko aurrekontua izango dute. Jai batzord...
Iazko ekainean baino 11.551 pertsona gehiagok erabili dituzte aurtengo ekainean Irunbuseko autobusak. Batazbeste % 9,9ko igoera da, eta datu hori pozik hartu du Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak. Arloko ordezkariak emandako datuen arabera, autobus linea guztiek gora egin dute erabiltzaile kopuruan. L-1 lineak iazko ekainean baino 8.547 erabiltzaile gehiago izan ditu (% 9,3 gehiago); L-2a 1.797 pertsona gehiagok erabili dute (% 9,4ko gorakada); eta L-3ak iazko hilabete berean baino 1.092 erabiltzaile gehiago izan ditu (%20ko hazkundea). Gautxoriak ere igoera izan du: 24 bidaiari gehiago (% 5,1eko igoera). Labordak gogoratu du erabiltzaileen eskaerengatik egin zituztela aldaketak hiriko autobus lineetan: “Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren ondorioetan argi geratu zen lehengo diseinuak ez ziela egoki erantzuten irundarren benetazko mugikortasun beharrei. Horregatik, ekaineko datuak positiboak dira, zehaztutako helburuekin bat datozelako”. Autobus linea berriekin batera taxibus zerbitzua abiatu zuten maiatzan; eskaera bidezko zerbitzua da taxibusa, eta bi ibilbide egiten ditu: Meaka-San Juan eta Katea-Ospitalea. Meakarrek 70 aldiz eskatu zuten taxibusa ekainean, eta Kateatik 23 aldiz joan ziren Bidasoaldeko Ospitalera, zerbitzu hori erabiliz.
Gehiengo sindikalak deituta, hainbat eragilek bat egin dute bihar 11:00etatik aurrera Lanbide bulegoen parean egingo den elkarretaratzearekin. “Espainiako gobernua murrizketak egin eta egin, langileek urteetan lortutako eskubideak kentzen ari da,...
Larunbatean Beraungo erabilera anitzeko pistan boxeoa izan zen protagonista. Paco Bueno boxeolariak igo ziren ring-era, baina horiek ikustera jende “gutxi” animatu zen, antolatzaileen arabera, Paco Bueno gimnasioa, hain zuzen. Ehun inguru lagun joan ziren, eta horiek aukera izan zuten, “gau ederra” igarotzeko. Borrokei dagokionez, Paco Bueno neskek ez zuten garaipenik eskuratu. Hala, Paco Buenoko Irisek puntuetara galdu zuen Isabelen kontra, eta Paolak, berriz, Violetaren kontra. Paco Buenoko nesken arerioak bilbotarrak ziren. Mutiletan, berriz, neo profesionaletako bi borroka ikusteko aukera izan zen. Paco Bueno Fernando Suarezek KOz gailendu zuen Gasteizko David. Jon Nagore ere irabazle izan zen Gasteizko Yakoba gailenduta. Beste borroketan, Alfonso eta Adolforen arteko borroka baliogabe geratu zen, Kafu eta Abrahamen artekoa bezalaxe. Azkenik, Mohamed eta Ismaelen artekoan bigarrenak puntutara galdu zuen.
Dolo Marina Zufia bilbotarraren margolanak ikusgai jarri dituzte Modottin. Del monte a la playa erakusketa hilaren zortzian inauguratu zuten eta hilaren 29ra arte izango da zabalik, Kale Nagusiko 24. zenbakiko aretoan. Lanegunetan 17:00etik 20:00etara ...
Ostiralean martxan jarri zuten udako zesta punta denboraldia Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Lehenengo partidan, Olharan eta Lopezek 30-25 garaitu zituzten Goikoetxea eta Balio. Bigarren partidan, Egiguren eta Enbil Erkiaga eta Hernandezen aurka aritu ziren, eta bigarrenek irabazi zuten 29-30. Ostiralean jokatuko dute Hondarribiko VI. Masters finala eta abuztuan banakako txapelketarekin hasiko dira. Ia 200 zesta punta zale hurbildu ziren ostirakean Jostaldira, eta partiduez gozatzeaz gain, Fish&Rice jatetxeko paella eta Hiruzta Txakolindegiko txakolina dastatu zuten.
Gorpu bat topatu dute arratsaldean Pasaiako Badian. Guardia Zibilak eta Ertzaintzak ikerketa abiatu dute, gertatu dena argitzeko. Ondorioz, Trintxerpeko Arrantzaleen Danborradaren prozesioak ezin izan du ontziarekin badiara atera.
Ergoiengo Jai Batzordeak antolatuta, gaur hasiko dira xanistebanetako helduen danborradako entseguak. Astelehenetan eta ostegunetan egingo dituzte, 20:00etan, Haurtzaro Ikastolako frontoian.
Hilaren 21 gauerako izarren behaketa jardunaldia antolatu dute Aiako Harrian, Lapurriturriko Informazio Gunetik abiatuta. Irungo Udaleko Ingurumen arloa eta Landa Garapenerako Behemendi Elkartea dira deialdia egin dutenak. Parte hartzeko interesdunek gaurtik eman dezakete izena, Herritarrak Atenditzeko Zentroan (HAZ); ostiralera arte egin daiteke. Apirilaren 1ean ireki zuten aurtengo uda sasoirako Lapurriturriko Informazio Gunea, eta orain arte bi jardunaldi burutu dituzte: hegaztiak behatzeko irteera eta Erlaitzeko gotorlekuko hondakinen bisita. Hilaren 21ekoa hirugarrena izango da, hortaz, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko bi adituren parte hartzea izango du. “22:00etatik 24:00etara ortzia behatu ahalko da bi teleskopioen eta prismatikoen bitartez, aurrez eginiko behaketa-plan baten arabera eta monitore horiek emango dituzten ohar zientifikoekin eta aipamenekin”, azaldu dute antolatzaileek. Lapurriturrin elkartuko dira 21:30ean, hau da, jarduera hasi baino ordu erdi bat lehenago. Bertatik Pagogañako zelaietara joango dira, behaketarako. Behemenditik argitu dutenez, parte hartzaileak Pagogañara iritsi orduko, tokia prestatuta egongo da. Teleskopioak txandaka erabiliko dituzte, eta, horregatik, 20-25 laguneko taldea osatzea espero dute. Nolanahi ere, parte hartzea libre dela gogoratu dute, baina HAZen izena ematen azkarrenek izango dute lehentasuna behaketan. Antolatzaileek gomendio batzuk eman dituzte: “Berokiren bat eramatea gomendatzen da (eguraldiaren arabera), eta linterna –errazago joateko- oinetako egokiak eta, are hobeto, liburu-dendetan erosi ahal diren zeruko karta bat, edukiz [...]
KAE2 Ligako laugarren estropada irabazi zuen atzo, Donostian, Trintxerpek. Hortaz, jokoan izan dituzten lau estropadetatik bi irabazi dituzte urdinek, eta beste bi Orio Bk. Emaitza horregatik lider jarri dira urdinak ligan, horien puntu berberekin. KAE1era igotzeko bi hautagai nagusien arteko aldea ez zen bi segundora iritsi: estu-estua izan zen estropada. Karmengo Amaren jaiak ospatzen ari dira egunotan Pasaiako barrutian. Festarako beste aitzakia bat izan zuten, beraz, atzo trintxerpetarrek.
Herriko jai nagusiak direla eta, Hondarribiko Udaleko Kultura sailak antolatu dituen kartel eta argazkien lehiaketetara lanak aurkezteko epea aste honetan itxiko dute. Bi lehiaketa hauetan parte hartu nahi dutenek datorren ostiralera arte daukate epea ...
Aurten, ekainean, 96 litro euri egin ditu herrian, Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak jasotako datuen arabera. Iaz, berriz, 207 bota zituen. Aurten, beraz, 111 litro gutxiago bota ditu, hilabete berean.