Irunbusek iazko ekainean baino 11.500 erabiltzaile gehiago izan ditu
Iazko ekainean baino 11.551 pertsona gehiagok erabili dituzte aurtengo ekainean Irunbuseko autobusak. Batazbeste % 9,9ko igoera da, eta datu hori pozik hartu du Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak. Arloko ordezkariak emandako datuen arabera, autobus linea guztiek gora egin dute erabiltzaile kopuruan. L-1 lineak iazko ekainean baino 8.547 erabiltzaile gehiago izan ditu (% 9,3 gehiago); L-2a 1.797 pertsona gehiagok erabili dute (% 9,4ko gorakada); eta L-3ak iazko hilabete berean baino 1.092 erabiltzaile gehiago izan ditu (%20ko hazkundea). Gautxoriak ere igoera izan du: 24 bidaiari gehiago (% 5,1eko igoera). Labordak gogoratu du erabiltzaileen eskaerengatik egin zituztela aldaketak hiriko autobus lineetan: “Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren ondorioetan argi geratu zen lehengo diseinuak ez ziela egoki erantzuten irundarren benetazko mugikortasun beharrei. Horregatik, ekaineko datuak positiboak dira, zehaztutako helburuekin bat datozelako”. Autobus linea berriekin batera taxibus zerbitzua abiatu zuten maiatzan; eskaera bidezko zerbitzua da taxibusa, eta bi ibilbide egiten ditu: Meaka-San Juan eta Katea-Ospitalea. Meakarrek 70 aldiz eskatu zuten taxibusa ekainean, eta Kateatik 23 aldiz joan ziren Bidasoaldeko Ospitalera, zerbitzu hori erabiliz.
Iazko ekainean baino 11.551 pertsona gehiagok erabili dituzte aurtengo ekainean Irunbuseko autobusak. Batazbeste % 9,9ko igoera da, eta datu hori pozik hartu du Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak. Arloko ordezkariak emandako datuen arabera, autobus linea guztiek gora egin dute erabiltzaile kopuruan. L-1 lineak iazko ekainean baino 8.547 erabiltzaile gehiago izan ditu (% 9,3 gehiago); L-2a 1.797 pertsona gehiagok erabili dute (% 9,4ko gorakada); eta L-3ak iazko hilabete berean baino 1.092 erabiltzaile gehiago izan ditu (%20ko hazkundea). Gautxoriak ere igoera izan du: 24 bidaiari gehiago (% 5,1eko igoera).
Labordak gogoratu du erabiltzaileen eskaerengatik egin zituztela aldaketak hiriko autobus lineetan: “Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren ondorioetan argi geratu zen lehengo diseinuak ez ziela egoki erantzuten irundarren benetazko mugikortasun beharrei. Horregatik, ekaineko datuak positiboak dira, zehaztutako helburuekin bat datozelako”.
Autobus linea berriekin batera taxibus zerbitzua abiatu zuten maiatzan; eskaera bidezko zerbitzua da taxibusa, eta bi ibilbide egiten ditu: Meaka-San Juan eta Katea-Ospitalea. Meakarrek 70 aldiz eskatu zuten taxibusa ekainean, eta Kateatik 23 aldiz joan ziren Bidasoaldeko Ospitalera, zerbitzu hori erabiliz.