Izarrak begiratzeko irteera egingo dute larunbat gauean Aiako Harrian
Hilaren 21 gauerako izarren behaketa jardunaldia antolatu dute Aiako Harrian, Lapurriturriko Informazio Gunetik abiatuta. Irungo Udaleko Ingurumen arloa eta Landa Garapenerako Behemendi Elkartea dira deialdia egin dutenak. Parte hartzeko interesdunek gaurtik eman dezakete izena, Herritarrak Atenditzeko Zentroan (HAZ); ostiralera arte egin daiteke. Apirilaren 1ean ireki zuten aurtengo uda sasoirako Lapurriturriko Informazio Gunea, eta orain arte bi jardunaldi burutu dituzte: hegaztiak behatzeko irteera eta Erlaitzeko gotorlekuko hondakinen bisita. Hilaren 21ekoa hirugarrena izango da, hortaz, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko bi adituren parte hartzea izango du. “22:00etatik 24:00etara ortzia behatu ahalko da bi teleskopioen eta prismatikoen bitartez, aurrez eginiko behaketa-plan baten arabera eta monitore horiek emango dituzten ohar zientifikoekin eta aipamenekin”, azaldu dute antolatzaileek. Lapurriturrin elkartuko dira 21:30ean, hau da, jarduera hasi baino ordu erdi bat lehenago. Bertatik Pagogañako zelaietara joango dira, behaketarako. Behemenditik argitu dutenez, parte hartzaileak Pagogañara iritsi orduko, tokia prestatuta egongo da. Teleskopioak txandaka erabiliko dituzte, eta, horregatik, 20-25 laguneko taldea osatzea espero dute. Nolanahi ere, parte hartzea libre dela gogoratu dute, baina HAZen izena ematen azkarrenek izango dute lehentasuna behaketan. Antolatzaileek gomendio batzuk eman dituzte: “Berokiren bat eramatea gomendatzen da (eguraldiaren arabera), eta linterna –errazago joateko- oinetako egokiak eta, are hobeto, liburu-dendetan erosi ahal diren zeruko karta bat, edukiz [...]
Hilaren 21 gauerako izarren behaketa jardunaldia antolatu dute Aiako Harrian, Lapurriturriko Informazio Gunetik abiatuta. Irungo Udaleko Ingurumen arloa eta Landa Garapenerako Behemendi Elkartea dira deialdia egin dutenak. Parte hartzeko interesdunek gaurtik eman dezakete izena, Herritarrak Atenditzeko Zentroan (HAZ); ostiralera arte egin daiteke.
Apirilaren 1ean ireki zuten aurtengo uda sasoirako Lapurriturriko Informazio Gunea, eta orain arte bi jardunaldi burutu dituzte: hegaztiak behatzeko irteera eta Erlaitzeko gotorlekuko hondakinen bisita. Hilaren 21ekoa hirugarrena izango da, hortaz, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko bi adituren parte hartzea izango du. “22:00etatik 24:00etara ortzia behatu ahalko da bi teleskopioen eta prismatikoen bitartez, aurrez eginiko behaketa-plan baten arabera eta monitore horiek emango dituzten ohar zientifikoekin eta aipamenekin”, azaldu dute antolatzaileek.
Lapurriturrin elkartuko dira 21:30ean, hau da, jarduera hasi baino ordu erdi bat lehenago. Bertatik Pagogañako zelaietara joango dira, behaketarako. Behemenditik argitu dutenez, parte hartzaileak Pagogañara iritsi orduko, tokia prestatuta egongo da. Teleskopioak txandaka erabiliko dituzte, eta, horregatik, 20-25 laguneko taldea osatzea espero dute. Nolanahi ere, parte hartzea libre dela gogoratu dute, baina HAZen izena ematen azkarrenek izango dute lehentasuna behaketan.
Antolatzaileek gomendio batzuk eman dituzte: “Berokiren bat eramatea gomendatzen da (eguraldiaren arabera), eta linterna –errazago joateko- oinetako egokiak eta, are hobeto, liburu-dendetan erosi ahal diren zeruko karta bat, edukiz gero. Lapurriturriraino norberaren ibilgailuan joanez gero, egokiagoa litzateke era partekatuan egitea”. Gainera, begiraleen zein Informazio Guneko argibideak jarraitzeko, eta jarduera isilik burutzeko eskatu diete interesatuei.
Aipatutako jarduerez gain, Lapurriturriko guneak Aiako Harria Parke Naturala eta Irungo Landa eremuaren gaineko informazioa ematen jarraituko du udazkena arte. Erlaitz mendiko informazio gunea larunbat eta igandeetan irekitzen dute, 10:00etatik 14:00etara.