Trintxerpe, berriz ere lider
KAE2 Ligako laugarren estropada irabazi zuen atzo, Donostian, Trintxerpek. Hortaz, jokoan izan dituzten lau estropadetatik bi irabazi dituzte urdinek, eta beste bi Orio Bk. Emaitza horregatik lider jarri dira urdinak ligan, horien puntu berberekin. KAE1era igotzeko bi hautagai nagusien arteko aldea ez zen bi segundora iritsi: estu-estua izan zen estropada. Karmengo Amaren jaiak ospatzen ari dira egunotan Pasaiako barrutian. Festarako beste aitzakia bat izan zuten, beraz, atzo trintxerpetarrek.
Trintxerpekoak, Donostiako kaian, banderarekin.