Boxeo gau ederra
Larunbatean Beraungo erabilera anitzeko pistan boxeoa izan zen protagonista. Paco Bueno boxeolariak igo ziren ring-era, baina horiek ikustera jende “gutxi” animatu zen, antolatzaileen arabera, Paco Bueno gimnasioa, hain zuzen. Ehun inguru lagun joan ziren, eta horiek aukera izan zuten, “gau ederra” igarotzeko. Borrokei dagokionez, Paco Bueno neskek ez zuten garaipenik eskuratu. Hala, Paco Buenoko Irisek puntuetara galdu zuen Isabelen kontra, eta Paolak, berriz, Violetaren kontra. Paco Buenoko nesken arerioak bilbotarrak ziren. Mutiletan, berriz, neo profesionaletako bi borroka ikusteko aukera izan zen. Paco Bueno Fernando Suarezek KOz gailendu zuen Gasteizko David. Jon Nagore ere irabazle izan zen Gasteizko Yakoba gailenduta. Beste borroketan, Alfonso eta Adolforen arteko borroka baliogabe geratu zen, Kafu eta Abrahamen artekoa bezalaxe. Azkenik, Mohamed eta Ismaelen artekoan bigarrenak puntutara galdu zuen.
Larunbatean Beraungo erabilera anitzeko pistan boxeoa izan zen protagonista. Paco Bueno boxeolariak igo ziren ring-era, baina horiek ikustera jende “gutxi” animatu zen, antolatzaileen arabera, Paco Bueno gimnasioa, hain zuzen. Ehun inguru lagun joan ziren, eta horiek aukera izan zuten, “gau ederra” igarotzeko.
Borrokei dagokionez, Paco Bueno neskek ez zuten garaipenik eskuratu. Hala, Paco Buenoko Irisek puntuetara galdu zuen Isabelen kontra, eta Paolak, berriz, Violetaren kontra. Paco Buenoko nesken arerioak bilbotarrak ziren.
Mutiletan, berriz, neo profesionaletako bi borroka ikusteko aukera izan zen. Paco Bueno Fernando Suarezek KOz gailendu zuen Gasteizko David. Jon Nagore ere irabazle izan zen Gasteizko Yakoba gailenduta.
Beste borroketan, Alfonso eta Adolforen arteko borroka baliogabe geratu zen, Kafu eta Abrahamen artekoa bezalaxe. Azkenik, Mohamed eta Ismaelen artekoan bigarrenak puntutara galdu zuen.