Jai batzordeak gaur aurkeztuko du egitaraua
Madalenen atarian, jai batzordeak gaur aurkeztuko du egitaraua, 18:30etik aurrera, Kabia Espazio Kreaktiboan. Udalaren arabera, egin dituzten bileretan 45 eragilek parte hartu dute. Aurtengo madalenek 192.200 euroko aurrekontua izango dute. Jai batzord...
Madalenen atarian, jai batzordeak gaur aurkeztuko du egitaraua, 18:30etik aurrera, Kabia Espazio Kreaktiboan. Udalaren arabera, egin dituzten bileretan 45 eragilek parte hartu dute. Aurtengo madalenek 192.200 euroko aurrekontua izango dute. Jai batzordeak antolatutako ekimenentzat 53.200 euro bideratuko dira, gainontzeko “ezinbesteko” gastuentzat 96.000 euro. Horri elkarteek jasotzen duten laguntza batu behar zaio 43.000 euro.
Bestetik, egitaraua jaso nahi dutenek, udaletxetik pasatuz gero eskuratu ahal izango dute.