
Higerrek, Hondarribiko Merkataritza Elkarteak, opari-txeke kanpaina martxan jarri du. Txekeak ausaz banatuko dituzte Hondarribia Txartela duten denden artean, hil honetan txartelaren bidez erosketak egiten dituzten bezeroentzat. Hilabete osoan zehar H...

Hurrengo larunbatean, hilak 14, egingo dute urtero moduan Erromeria Eguna, aurten hamalaugarrenez. Herri musika eta dantza sustatzeko sortutako ekimenak helburu berarekin jarraitzen du, eta horrenbestez, beste urte batez herri guztia dantzan jartzea izango du helburu. Gaur aurkeztu dute aurtengo Erromeria Eguna, eta Ereintza dantza taldeak egitarau orekatua eta askotarikoa prestatu dutela jakinarazi du Jon Maiak. Egun osoan zehar, Izer eta Alabier, Txorimaloak, TrikiSound eta Errenteria Musikaleko trikitilariak izango dira. Horiez gain, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien dultzaina eta trikiti doinuak eta Zubietako joaldunak. Aiko dantza taldearekin ere pausoak nola eman jakin ahal izango dute dantzatzera animatzen direnek. (Egitaraua behean). Maiak azaldu duenez, herri dantza zein musika sustatzeko motor moduan hasi zen martxan Erromeria Eguna, eta orain, eguna finkatu egin da. Horrez gain, herri dantzen ikastaroak martxan jarri dituztela azaldu du, jendea dantza egitera bultzatzeko. Hortik abiatuta, urtean zehar sortzen diren hainbat ekimenetan ere herri dantza presente dagoela adierazi du. Bazkaria Erromeria Egunean jende ugari biltzen duen ekimena izaten da bazkaria, 400 lagunentzako tokiarekin. Animatzen denak sarrerak salgai ditu 15 (helduak) eta 10 (gaztetxoak) euroan Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetik zentroan. Egitaraua 10:00: Diana, herriko kaleetan 11:00: Hamaiketakoa. 12:00: Kalez [...]

10:00. Antiguoko-Estoril Praia. 11:00. Nanclares-Sanse B. 12:00. Reale Juventud Laguna-Intxaurrondo B. 13:00. Euskalduna-Tarnos Ast. 15:30. Jesuitinas-Mariño. 16:30. Añorga-Paris 15 AC. 17:30. Touring-Sant Gabriel. 18:30. Intxaurrondo-Allerru. 19:30...

Hondarribiko egoiliarrek kiroldegiko aparkalekuan eta Minatera kalean autoa uzteko txartela eskura dezakete 20 euroan. Foru kalean aparkatzeko ere 20 euroko txartela atera dute, eta horiek, Biztanleriaren Arreta Zerbitzuan (BAZ) eskatu behar dira. Hal...

Jon Maia bertsolari eta sortzailearen Gazta zati bat dokumentala larunbatean (hilak 7) emango dute Itsas Etxeko auditorio berrian. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarreren prezioa hiru eurokoa da. Emanaldia hasi baino ordubete lehenago zabalduko dut...

Igandean Txistularien Alardea ospatuko dute eguerdiko hamabietan Gipuzkoa plazan eta ondorengoek parte hartuko dute: Hondarribiko Txistu Taldeak, Irungo Txistulari Taldeak, inguruko herrietako zenbait txistularik, Irungo Kemen Dantza Taldeak, Hondarrib...

Alemaniako Chistophorus eta Andra Mariko harrobiko abesbatzen kontzertua igandean

Joan den ostiralean gizon batek emazte hil zuen Senperen. Hura salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur 19:00 Niessengo Merkataritza guneko sarreran Errenteria-Oreretako emakume taldeek eta talde feministek. Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak...

Galtzarabordako Udal Kiroldegian hamarnaka lagun bildu ziren atzo eguerdian. Ez zegoen Ereintzaren partidarik, zozketa bat baizik: Gaztañoko babes ofizialeko 30 etxebizitzena. Urduritasuna nabaria zen, itxaropena txikia bazen ere, bazegoelako: 1.280 eskaera 30 etxebizitzentzat. Zozketa iragarri baino minutu batzuk beranduago hasi zen, notarioa falta zelako. Denak bilduta, zozketaren gaineko azalpenak ematen hasi ziren. Lau kupotan banatu zituzten eskaera guztiak, eta bakoitzak betetzen zituen baldintzen arabera, zenbaki bat, bi edo hiru zituen zozketarako (familiako kideen arabera). Azalpenen ondotik, 5 minututan joan ziren zalantza guztiak, eta orduan jakin ahal izan zen nori egokitu zaion etxebizitza eta nork geratu beharko duen hurrengo zozketaren zain. Lehenengo kupoa, gurpildun aulkian ibiltzen direnei zuzenduta zegoen. Bertan, lau familiren artean bi etxebizitza zozkatu zituzten. Guztira, zazpi zenbaki zeuden,eta 4. eta 6. zenbakiak atera ziren. Hurrengoa izan zen jende gehiena bildu zuen kupoa, 4 urtetik gorako antzinatasuna dutenena, hain zuzen: 782 familia hogei etxebizitzatarako, eta guztira, 1.034 zenbaki zeuden. 581 izan zen tokatutako lehen zenbakia, eta hortik binaka (583, 585…) 619 zenbakira arte. Gazteen kupoan 259 eskaera zeuden (320 zenbaki) bost etxebizitzatarako, eta 1.333tik 1.337rako zenbakiei egokitu zitzaien. Azkenik, atal orokorrean (aurreko ataletako baldintzak betetzen ez dituztenak) 235 eskaera eta 367 zenbaki zituzten hiru etxebizitzatarako. 1598, 1599 eta 1600 [...]

Datorren igandean, hilak 8, izango da Koadrilen Eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Dagoeneko 300 lagunek eman dute izena 23an Errenteria-Oreretako kaleak laranjaz jantziko dituen ekimenerako. Datorren igandea izango da madalenetako Koadrilen Eguneko bazkarirako txartela erosteko azken eguna. Interesdunek Sindikato edo Arkaitza tabernetan erosi beharko dute txartela, 15 euroan orokorra, eta 8 euroan haurrena, eta aldi berean behar duten kamisetaren neurria zehaztu. Txartelak elastikoengatik trukatu beharko dituzte ondoren, hilaren 18an eta 19an, txosna gunean. Orain arte, egunean bertan txartelak erosteko aukera zegoen, baina azken urteko parte hartze zabala kontuan hartuta, antolatzaileek aldaketak egitea erabaki dute. Jone Mendigutxia eta Amets Badiola antolaketa lanetan dabiltza, eta beraiek azaldu dute aldaketaren arrazoia: “Azken egunera arte zegoen aukera txartela erosteko, eta beraz, egunean bertan banatzen genuen kamiseta. Guztiak tamaina berekoak egiten genituen, eta kamiseta kopuru zehatza kalkulatzerik ez zegoen, gainera”. Entsalada lehiaketa Bestalde, lehenengo aldiz, haurrentzako elastikoak aterako dituztela jakinarazi du Badiolak, “gero eta gehiago direlako azken urteetan bazkarian parte hartzen duten haurrak”. Aldaketa gehiago ere izango ditu aurtengo Koadrilen Egunak, izan ere kalderete txapelketa ez dute egingo. “Historikoa zen, baina bertan behera uztea erabaki dugu gero eta jende gehiagok parte hartzen zuelako. Azpiegitura handiagoak behar genituen hortaz, eta bideraezina bihurtu da”, azaldu du [...]