Jon Maiaren ‘Gazta zati bat’, larunbatean, Itsas Etxeko auditorio berrian
Jon Maia bertsolari eta sortzailearen Gazta zati bat dokumentala larunbatean (hilak 7) emango dute Itsas Etxeko auditorio berrian. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarreren prezioa hiru eurokoa da. Emanaldia hasi baino ordubete lehenago zabalduko dut...
Jon Maia bertsolari eta sortzailearen Gazta zati bat dokumentala larunbatean (hilak 7) emango dute Itsas Etxeko auditorio berrian. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarreren prezioa hiru eurokoa da. Emanaldia hasi baino ordubete lehenago zabalduko dute sarrerak erosteko leihatila.
Dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkezten du. Giza faktorea nabarmentzen du, eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da. Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak aurrera eramandako lana da.

