Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Laranjaz jantziko da Koadrilen Eguna

Datorren igandean, hilak 8, izango da Koadrilen Eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Dagoeneko 300 lagunek eman dute izena 23an Errenteria-Oreretako kaleak laranjaz jantziko dituen ekimenerako. Datorren igandea izango da madalenetako Koadrilen Eguneko bazkarirako txartela erosteko azken eguna. Interesdunek Sindikato edo Arkaitza tabernetan erosi beharko dute txartela, 15 euroan orokorra, eta 8 euroan haurrena, eta aldi berean behar duten kamisetaren neurria zehaztu. Txartelak elastikoengatik trukatu beharko dituzte ondoren, hilaren 18an eta 19an, txosna gunean. Orain arte, egunean bertan txartelak erosteko aukera zegoen, baina azken urteko parte hartze zabala kontuan hartuta, antolatzaileek aldaketak egitea erabaki dute. Jone Mendigutxia eta Amets Badiola antolaketa lanetan dabiltza, eta beraiek azaldu dute aldaketaren arrazoia: “Azken egunera arte zegoen aukera txartela erosteko, eta beraz, egunean bertan banatzen genuen kamiseta. Guztiak tamaina berekoak egiten genituen, eta kamiseta kopuru zehatza kalkulatzerik ez zegoen, gainera”. Entsalada lehiaketa Bestalde, lehenengo aldiz, haurrentzako elastikoak aterako dituztela jakinarazi du Badiolak, “gero eta gehiago direlako azken urteetan bazkarian parte hartzen duten haurrak”. Aldaketa gehiago ere izango ditu aurtengo Koadrilen Egunak, izan ere kalderete txapelketa ez dute egingo. “Historikoa zen, baina bertan behera uztea erabaki dugu gero eta jende gehiagok parte hartzen zuelako. Azpiegitura handiagoak behar genituen hortaz, eta bideraezina bihurtu da”, azaldu du [...]

admin
Bidasoa
2012/07/04

Datorren igandean, hilak 8, izango da Koadrilen Eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Dagoeneko 300 lagunek eman dute izena 23an Errenteria-Oreretako kaleak laranjaz jantziko dituen ekimenerako.

Datorren igandea izango da madalenetako Koadrilen Eguneko bazkarirako txartela erosteko azken eguna. Interesdunek Sindikato edo Arkaitza tabernetan erosi beharko dute txartela, 15 euroan orokorra, eta 8 euroan haurrena, eta aldi berean behar duten kamisetaren neurria zehaztu. Txartelak elastikoengatik trukatu beharko dituzte ondoren, hilaren 18an eta 19an, txosna gunean. Orain arte, egunean bertan txartelak erosteko aukera zegoen, baina azken urteko parte hartze zabala kontuan hartuta, antolatzaileek aldaketak egitea erabaki dute. Jone Mendigutxia eta Amets Badiola antolaketa lanetan dabiltza, eta beraiek azaldu dute aldaketaren arrazoia: “Azken egunera arte zegoen aukera txartela erosteko, eta beraz, egunean bertan banatzen genuen kamiseta. Guztiak tamaina berekoak egiten genituen, eta kamiseta kopuru zehatza kalkulatzerik ez zegoen, gainera”.

Entsalada lehiaketa
Bestalde, lehenengo aldiz, haurrentzako elastikoak aterako dituztela jakinarazi du Badiolak, “gero eta gehiago direlako azken urteetan bazkarian parte hartzen duten haurrak”. Aldaketa gehiago ere izango ditu aurtengo Koadrilen Egunak, izan ere kalderete txapelketa ez dute egingo. “Historikoa zen, baina bertan behera uztea erabaki dugu gero eta jende gehiagok parte hartzen zuelako. Azpiegitura handiagoak behar genituen hortaz, eta bideraezina bihurtu da”, azaldu du Mendigutxiak. Horren ordez, entsalada lehiaketa antolatu dute. “Horretarako izena eman behar dute hilaren 15a baino lehen parte hartu nahi dutenek, Arkaitza eta Sindikato tabernetan, koadrilaren izena eta egingo duten entsaladaren izenak zehaztuta”, esan du Badiolak. Parte hartzaileek, 10:00etan hasita, hogeita bost lagunentzako entsalada prestatu beharko dute, 25 eurorekin, bazkariaren egunean bertan, 14:00etarako. Izan ere, entsalada horiek izango dira bazkariaren lehenengo platera. Horrekin batera paella erraldoiak, postrea eta kafeak osatuko dute Koadrilen Eguneko menua. 300 lagunek izena eman dute jada bazkarirako astebeteko epean. Badiola eta Mendigutxiaren ustez ez da erraza izango iaz beste jende biltzea aurten, “astelehena izanik zailagoa izango da, baina hori dugu helburua, Oreretako adin guztietako koadrilek bat egitea egunarekin”. Goizean hasiko dira herria laranjaz tindatzen parte hartzaileak, kolore hori aukeratu baitute aurtengo kamiseta egiteko. Entsalada lehiaketarekin hasiko dute eguna Agirre Lehendakariaren plazan, eta bazkariaren ondoren, berriz, poteoa egingo dute DJ Bullekin batera herritik. Gauean, berriz, Trakets taldearekin dantzaldia egingo dute txosnetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek negoziazioaren «blokeoa» salatu dute

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.