Kiroldegian autoa uzteko txartela egin behar dute hondarribiarrek
Hondarribiko egoiliarrek kiroldegiko aparkalekuan eta Minatera kalean autoa uzteko txartela eskura dezakete 20 euroan. Foru kalean aparkatzeko ere 20 euroko txartela atera dute, eta horiek, Biztanleriaren Arreta Zerbitzuan (BAZ) eskatu behar dira. Hal...
Hondarribiko egoiliarrek kiroldegiko aparkalekuan eta Minatera kalean autoa uzteko txartela eskura dezakete 20 euroan. Foru kalean aparkatzeko ere 20 euroko txartela atera dute, eta horiek, Biztanleriaren Arreta Zerbitzuan (BAZ) eskatu behar dira.
Hala, udaletik jakinarazi dute irailaren 15era arte BAZek udako ordutegia izango duela: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara irekiko dute. Arratsaldetan eta larunbatetan itxita egongo da.
Bestalde Ramon Iribarren kalean kotxea doan utzi nahi duenak eta 20 euroan hondartzako aparkalekuko txartela erosi nahi duenak, hondartzako kabinan eska dezake, edo 653 08 74 57 telefono zenbakira dei dezake txartela eskuratzeko.
Bentako eta hondartzako aparkalekuak, berriz, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu aurten, udala eta Gasteizko Portuetako Saila ez direlako akordiora iritsi. Bertan ohiko TAO zerbitzua izango da indarrean, baina aurreko urteetakoa baino merkeago: orduko euro bat ordaindu behar da.

