Txistularien alardea ospatuko dute Gipuzkoa plazan
Igandean Txistularien Alardea ospatuko dute eguerdiko hamabietan Gipuzkoa plazan eta ondorengoek parte hartuko dute: Hondarribiko Txistu Taldeak, Irungo Txistulari Taldeak, inguruko herrietako zenbait txistularik, Irungo Kemen Dantza Taldeak, Hondarrib...
Igandean Txistularien Alardea ospatuko dute eguerdiko hamabietan Gipuzkoa plazan eta ondorengoek parte hartuko dute: Hondarribiko Txistu Taldeak, Irungo Txistulari Taldeak, inguruko herrietako zenbait txistularik, Irungo Kemen Dantza Taldeak, Hondarribiko Parrokia Abesbatzak, Metala boskoteak eta Perkusio Taldeak. Zuzendaria Alberto Lasa izango da, eta ekitaldia Txistulari Bandak antolatzen du Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.

