
Ugaldetxon barrikote-afaria antolatu dute larunbat honetarako (hilaren 9rako). 21:00etan izango da, Atamitxen. Afarirako txartelak dagoeneko salgai daude Intxixu jatetxean, 20 euroan (ikasleentzat, erretiratuentzat eta langabeentzat 15 euroan jarri dit...

Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko kadeteek lehen postua lortu dute Gipuzkoako Ligan. Joan den larunbatean jaso zuten txapela, Orion ospatu zen hainbat mailetako Gipuzkoako Txapelketaren ondoren. Helduak, kadeteak, gazteak eta haurrak le...

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu du hondakinen kudeaketarako estrategiak biltzen dituen dokumentua Batzar Nagusietan. Gaur egungo hiru zabortegi kutsakorrak ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpostaje planta sortzea aurreikus dute, besteak beste. Horrez gain, Zubietan biometanizazio planta bat sortuko dutela iragarri dute. Esan dutenez, planta horrek energia berriztagarria sortuko du. Azpiegitura sare osoa egiteko orain arte aurreikusitako diruaren erdia beharko dutela nabarmendu dute Foru Aldundiko iturriek, Prebentzio arloari ere garrantzi berezia eman nahi diote. Hala, 2016rako hondakin sorrera % 4 murriztuko dutela esan dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, “sortzen ez dena delako hondakin onena”. Bilketari dagokionez, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusi du estrategiak. Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa sustatzeaz gain, elikagaien xahuketa eragoztea ere aurreikusi dute. Gaur goizeko aurkezpenean Juan Karlos Alduntzin Ingurumeneko diputatuak eta estrategia diseinatu dute Europako bost adituetako lauk parte hartu dute: Joan Marx Simon Llumá zientzia ekonomikoetan lizentziduna eta Zero Waste Europe mugimenduko zuzendaria; Laia Valenzuela Ingurumen zientzietan lizentziaduna eta udal kudeaketan espezializatua; Frederic Puig Magrinyá Spora Serveis Ambientaleseko sortzaileetako eta zuzendarietako bat, eta Martin Steiner hondakinen kudeaketan eta uraren babesean espezializatua eta Europako Inbertsio Bankuaren proiektu ebaluatzailea. Arratsaldean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari aurkeztuko diot goizean Batzar Nagusietan aurkeztu dute plana, eta [...]

Lehengo asteburuko Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki Egunaren ondotik, pare bat egun atseden hartu eta berrindartuta heldu da Antxora Alkartasunaren hamabostaldia. Gaur arratsaldean Muxikoetan trebatzen aritu direnak azkenekoz elkartuko dira ikasleek hal...

Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute astebururako. Erakustegiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisautza eta janarien 80 stand inguru jarriko dituzte, eta aintzinako tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta merkatuei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintza eta langintza ezagutzeko. Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero. Tailerrak eta erakustaldiak Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera eskeiniko dute: buztina, landareak, ehundegia, beira puztua, tradiziozko jokoak, egurrezko kateak eta El Trapi haur tailerra. Eta horretaz gain, ikuskizun anitz izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, kontu kontari, aintzinako tresnen erakusketa, arabiar haima eta ardiaren gunea, motzaldia, tailerra eta erakusketa. “Alde Zaharra Erdi Aroko gaiekin apainduko dugu, eta bide batez, bizilagunei azoka honek zor ditzazkeen arazoen inguruan ulerpena eta barkamena eskatu nahi nieke. Jakin badakigu hala dela, baina ekimen oso berezia [...]

Gamon Kirol Elkarteak saskibaloian izena ematera animatu ditu gazteak. Datorren urtean hiru talde izatea da bere asmoa Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan. Ekainaren 20ra arte astelehenero ari dira entrenamenduak egiten ...

Beiraren eskulangintza zabaltzea eta sustatzea dute helburu atzo hasi eta hilaren 10era arte Merkatuzarren egingo duten Beira Artistikoaren I. Jardunaldiek. “Modu dekoratiboan ez ezik, beira artistikoak, modu praktikoan eta arkitektonikoan ere aukerak ematen dituela erakutsi nahi dugu, gainera”, azaldu du Igor Obesok, ekimenaren bultzatzaileetakoak. Obesorekin batera, Amaia Sanchez eta Iban Delgado aritu dira jardunaldiak antolatzen. Ekimena, berriz, Artiola egitasmoaren barruan kokatuta dagoela jakinarazi dute. Azken horrek, “artisautzaren gunea” izan nahi du, “artisauen lanari balioa emateko gunea nolabait, euskal artisautza tradizionala ikertzeko eta lehengoratzeko balio nahi duena, gainera”, azaldu du Obesok. Hiru urteko lanaren ondoren, etzi (hilaren 7an) ikusiko du argia Artiolak. Artisauen lana, uztartuta Obesok eman ditu Beira Artistikoaren I. Jardunaldien gaineko xehetasunak. Guztira, lau ildotan banatu dituzte jardunaldi horiek: beira lanen gaineko erakusketa kolektiboa egingo dute jardunaldien barruan batetik, gida eta azalpenekin; hainbat teknika erakusteko beira tailer praktikoak gehitu dizkiote egitarauari, bestetik; beiraren artisautzaren gaineko bideo emanaldi eta hitzaldiak ez dira faltako, hirugarrenik; eta azkenik, jardunaldietan parte hartuko duten artisau guztien teknika eta lana uztartuta lau beirate egingo dituzte. Laugarren ildo horri “proiektua” deitu diote antolatzaileek. “Lau beirateak hilaren 10ean Merkatuzarreko eraikinean kokatuko ditugu, eta bertan geldituko dira betirako”, gaineratu du Obesok. Ateak zabalik Merkatuzarreko ateak zabalik izango dira [...]

Langaitz Ikastolaren eraikinetan konponketak egin ditu udalak

Hilaren 17an Donostiako Sagues auzoan errausketaren kontra egingo duten mosaiko handian parte hartzeko deia luzatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Eurek bertan parte hartuko dute, eta herritarren artean kartulinak banatuko dituztela adierazi dute. Horrela,...

Hurrengo astean, hilaren 13tik 17ra, hainbat artisau produktu eta arlo horri lotutako beste zenbait lan ikusteko aukera izango da Niessen merkataritza zentroan. 30 postu izango dira guztira, eta haurrentzako tailerrak eta sabel dantza ikusteko aukera i...

Bihartik ostiralera, Altzibarko Donepetri eta Martintxo kaleen arteko bidegurutzea itxita egongo da, 08:00etatik 18:00etara, Olalde eremuko urbanizazio lanek eraginda.

PILOTA Udaberri Txapelketa. Haurrak. Oiarpe-Bergara: 18-11. Herrerako Txapelketa. Finalerdia. Salaberria-Azpiroz (Oiarpe)/Telletxea-Aldabe: 7-22. Herri Arteko Txapelketa. Kadeteak, gazteak eta helduak. Oiartzun-Berrobi: 12-22. Oiartzun-Berrobi: 22-10....

Oarsoaldeko udalek ez dute dirurik bideratuko errauste plantarako, tartean, Oiartzungoak. Hala jakinarazi zuten atzo egindako agerraldian.

Martxoan hasi zen lanean baino orain aukeztu dute Stop Deshaucios herri mugimenduaren Bidasoko taldea. “Etxebizitza duin bat izateko eskubidearen alde” hiru hilabete daramate lanean eta astero etxerik gabe geratu den pertsona bat iritsi zai...

Gu Ere Bertsolari ekimaren barruko jaialdia egingo dute gaur, 17:15etik aurrera, Hondartza kiroldegian. Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik, eta Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzari esker, ikasturte bukaerarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteek elkar topatzeko aukera izango dute. Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako ikasleak izango dira bertsotan kiroldegiko saskibaloi kantxan. Ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatu du, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Ekitaldia dibertigarriagoa izan dadin, ikasleek hainbat gai jorratuko dituzte bertsotan, eta gainera, mozorrotuta joango dira. Lehen saioan laugarren mailako ikasleak ariko dira 17:15etik aurrera, eta horiek bukatutakoan, bosgarren mailakoen saioa hasiko da, 18:30ean. Gaurko saioaren bukaeran liburu bana emango diete ikasleei, Gu ere bertsotan. Ikastetxeetako taldeen argazkiez gain, eurek egindako bertsoak biltzen ditu liburuak. Ahozko komunikazioa Proiektu horren bidez eskualdeko gazteek aukera dute ahozko komunikazioa lantzeko. Bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz, ahozko adierazpena hobetzea, estrategia eraginkorrak bultzatzea, hizkuntza aldetik sormena bultzatzea, eta jendeaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea lortzen saiatuko dira. Horrela, bertsolaritza ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan jasotako helburuak bermatzeko tresna gisa erabiltzen dute. Proiektu honetan, hiriko ikastetxeez gain, Euskal Herriko 300 ikastetxe inguruk hartu dute parte ikasturte honetan. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela hamaika [...]

Garcia-Alliez II eta Olharan-Duke puntistak nagusitu ziren larunbatean, Jostaldi pilotalekuan jokatu zituzten denboraldiaurreko lehenengo partidetan. Negu lasaiaren ondoren, zesta punta partidak bueltatu dira Jostaldira, eta denboraldia girotzeko bi partida jokatu zituzten Jai Aliveko jokalariek: Garcia-Alliez II, Treku-Aliez I puntisten kontra, eta Olharan-Duke, Egiguren II-Konparen aurka. Uztailean eta abuztuan Lehenengo saioaren ondoren, denboraldirako prest dago Hondarribia. Zesta punta partidak jokatuko dituzte uztaileko eta abuztuko ostiral eta larunbatetan. Partidetan gastronomiaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek, Hiruzta txakolindegiaren eta Fish & Rice jatetxearen eskutik.

Erdi Aroko Azokaren argazki erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean. Hilaren 30era arte egongo da irekita. Erakusketa ondorengo ordutegian zabalduko dute: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara eta, larunbatetan, 10:00eta...

Shellac eta Helen Money taldeen kontzertuak izango dira gaur Psilocybenea aretoan, 22:00etatik aurrera. Sarrerak gaur bertan eros daitezke, zazpi euroan, Psilocybenean. Shellac izango da lehena taularen gainean.

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, hilaren 18an zabalduko dituzte Kaputxinoetako udal igerilekuak. Patronatuko abonatuek sarrera doan izango dute. Gainontzekoentzat, berriz, ondoko koadroan azaltzen diren tarifak zehaztu ditu. Oraindik, ordea, e...