Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Beiraren eskulangintza zabaltzeko saioak, Merkatuzarren

Beiraren eskulangintza zabaltzea eta sustatzea dute helburu atzo hasi eta hilaren 10era arte Merkatuzarren egingo duten Beira Artistikoaren I. Jardunaldiek. “Modu dekoratiboan ez ezik, beira artistikoak, modu praktikoan eta arkitektonikoan ere aukerak ematen dituela erakutsi nahi dugu, gainera”, azaldu du Igor Obesok, ekimenaren bultzatzaileetakoak. Obesorekin batera, Amaia Sanchez eta Iban Delgado aritu dira jardunaldiak antolatzen. Ekimena, berriz, Artiola egitasmoaren barruan kokatuta dagoela jakinarazi dute. Azken horrek, “artisautzaren gunea” izan nahi du, “artisauen lanari balioa emateko gunea nolabait, euskal artisautza tradizionala ikertzeko eta lehengoratzeko balio nahi duena, gainera”, azaldu du Obesok. Hiru urteko lanaren ondoren, etzi (hilaren 7an) ikusiko du argia Artiolak. Artisauen lana, uztartuta Obesok eman ditu Beira Artistikoaren I. Jardunaldien gaineko xehetasunak. Guztira, lau ildotan banatu dituzte jardunaldi horiek: beira lanen gaineko erakusketa kolektiboa egingo dute jardunaldien barruan batetik, gida eta azalpenekin; hainbat teknika erakusteko beira tailer praktikoak gehitu dizkiote egitarauari, bestetik; beiraren artisautzaren gaineko bideo emanaldi eta hitzaldiak ez dira faltako, hirugarrenik; eta azkenik, jardunaldietan parte hartuko duten artisau guztien teknika eta lana uztartuta lau beirate egingo dituzte. Laugarren ildo horri “proiektua” deitu diote antolatzaileek. “Lau beirateak hilaren 10ean Merkatuzarreko eraikinean kokatuko ditugu, eta bertan geldituko dira betirako”, gaineratu du Obesok. Ateak zabalik Merkatuzarreko ateak zabalik izango dira [...]

admin
Bidasoa
2012/06/05

Beiraren eskulangintza zabaltzea eta sustatzea dute helburu atzo hasi eta hilaren 10era arte Merkatuzarren egingo duten Beira Artistikoaren I. Jardunaldiek. “Modu dekoratiboan ez ezik, beira artistikoak, modu praktikoan eta arkitektonikoan ere aukerak ematen dituela erakutsi nahi dugu, gainera”, azaldu du Igor Obesok, ekimenaren bultzatzaileetakoak. Obesorekin batera, Amaia Sanchez eta Iban Delgado aritu dira jardunaldiak antolatzen. Ekimena, berriz, Artiola egitasmoaren barruan kokatuta dagoela jakinarazi dute. Azken horrek, “artisautzaren gunea” izan nahi du, “artisauen lanari balioa emateko gunea nolabait, euskal artisautza tradizionala ikertzeko eta lehengoratzeko balio nahi duena, gainera”, azaldu du Obesok. Hiru urteko lanaren ondoren, etzi (hilaren 7an) ikusiko du argia Artiolak.

Artisauen lana, uztartuta
Obesok eman ditu Beira Artistikoaren I. Jardunaldien gaineko xehetasunak. Guztira, lau ildotan banatu dituzte jardunaldi horiek: beira lanen gaineko erakusketa kolektiboa egingo dute jardunaldien barruan batetik, gida eta azalpenekin; hainbat teknika erakusteko beira tailer praktikoak gehitu dizkiote egitarauari, bestetik; beiraren artisautzaren gaineko bideo emanaldi eta hitzaldiak ez dira faltako, hirugarrenik; eta azkenik, jardunaldietan parte hartuko duten artisau guztien teknika eta lana uztartuta lau beirate egingo dituzte. Laugarren ildo horri “proiektua” deitu diote antolatzaileek. “Lau beirateak hilaren 10ean Merkatuzarreko eraikinean kokatuko ditugu, eta bertan geldituko dira betirako”, gaineratu du Obesok.

Ateak zabalik
Merkatuzarreko ateak zabalik izango dira goiz eta arratsaldez, igandera arte, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Goizak lanerako baliatuko dituzte bertan bilduko diren artisauek, eta arratsaldeetan, berriz, herritarrei begira bisita gidatuak egingo dituzte. “Lan bakoitza egiteko zein teknika erabili den azalduko diegu bisitariei, egiten dugunaren gaineko informazioa emango diegu. Lana zuzenean ikusteko aukera izango dute bisitariek”, azaldu du Obesok.

Jardunaldien gaineko informazioa jaso nahi dutenek euskalherrikobeiragileak.blogspot.com.es blogean aurkituko dute. Halaber, aste osoan zehar antolatu dituztenak, eta ekimenean parte hartuko duten beira artisauek egingo dituzten lanen gaineko informazioa zein irudiak bertan zintzilikatuko dituztela zehaztu dute antolatzaileek.

Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, artisautza gune horrek Errenteria-Orereta hautatu izana “ohorea” dela esatearekin batera, Ereintza elkartea artisautzaren gainean egiten ari den lana eskertu du, eta bide horretan udalaren “babes osoa” izango duela jakinarazi du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.