Artisautza eta janarien 80 stand jarriko dituzte Erdi Aroko Azokan
Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute astebururako. Erakustegiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisautza eta janarien 80 stand inguru jarriko dituzte, eta aintzinako tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta merkatuei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintza eta langintza ezagutzeko. Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero. Tailerrak eta erakustaldiak Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera eskeiniko dute: buztina, landareak, ehundegia, beira puztua, tradiziozko jokoak, egurrezko kateak eta El Trapi haur tailerra. Eta horretaz gain, ikuskizun anitz izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, kontu kontari, aintzinako tresnen erakusketa, arabiar haima eta ardiaren gunea, motzaldia, tailerra eta erakusketa. “Alde Zaharra Erdi Aroko gaiekin apainduko dugu, eta bide batez, bizilagunei azoka honek zor ditzazkeen arazoen inguruan ulerpena eta barkamena eskatu nahi nieke. Jakin badakigu hala dela, baina ekimen oso berezia [...]
Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute astebururako. Erakustegiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisautza eta janarien 80 stand inguru jarriko dituzte, eta aintzinako tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta merkatuei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintza eta langintza ezagutzeko.
Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero.
Tailerrak eta erakustaldiak
Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera eskeiniko dute: buztina, landareak, ehundegia, beira puztua, tradiziozko jokoak, egurrezko kateak eta El Trapi haur tailerra. Eta horretaz gain, ikuskizun anitz izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, kontu kontari, aintzinako tresnen erakusketa, arabiar haima eta ardiaren gunea, motzaldia, tailerra eta erakusketa.
“Alde Zaharra Erdi Aroko gaiekin apainduko dugu, eta bide batez, bizilagunei azoka honek zor ditzazkeen arazoen inguruan ulerpena eta barkamena eskatu nahi nieke. Jakin badakigu hala dela, baina ekimen oso berezia da”, azaldu du Txomin Sagarzazuk, Kultura zinegotziak.
Azoka ikustera hurbilduko direnentzako bost aparkaleku egokituko dituzte: Benta, Zumardia, Harresia, Zezen plaza eta Bidasoa.
Argazki lehiaketa
Hondarribiko 2012. Erdi Aroko Azoka argazki lehiaketa martxan jarriko dute eta aurten bildutako argazkiekin, erakusketa egingo dute datorren urtean. Hondarribia.org webgunean kontsulta daitezke lehiaketaren oinarriak.


