Saskibaloia sustatu nahi du Gamon Kirol Elkarteak
Gamon Kirol Elkarteak saskibaloian izena ematera animatu ditu gazteak. Datorren urtean hiru talde izatea da bere asmoa Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan. Ekainaren 20ra arte astelehenero ari dira entrenamenduak egiten ...
Gamon Kirol Elkarteak saskibaloian izena ematera animatu ditu gazteak. Datorren urtean hiru talde izatea da bere asmoa Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan. Ekainaren 20ra arte astelehenero ari dira entrenamenduak egiten Don Boscoko kiroldegian, 17:00etatik 18:30era eta bertaratzeko deia egin die interesa dutenei. Ez da beharrezkoa Cristobal Gamoneko ikaslea izatea, edozeinek eman dezake izena.
Aurten aurreko urteetan baino parte hartze gutxiago izan dela jakinarazi du Luis Garrido Gamon kirol elkarteko zuzendariak. Sei talde ere izan dituzte, eta aurten hirurekin geratu dira mutilen Haur Mailan, nesken Heldu Mailan, eta mutilen Gazte Mailan. Guztira, 30 gazte izan dira. Hori Errenteria-Oreretaren tamainako herri batentzat parte hartze baxua dela iritzi dio.
Don Boscon entrenatzen dutela gaineratu du Garridok, Udal Kirol Patronatua eta Cristobal Gamonen arteko akordio bati esker. Partidak ere han egin dituzte, horrela, kirol hori hor “zentralizatuz”.

