Garcia-Alliez II eta Olharan-Duke, Jostaldin garaile
Garcia-Alliez II eta Olharan-Duke puntistak nagusitu ziren larunbatean, Jostaldi pilotalekuan jokatu zituzten denboraldiaurreko lehenengo partidetan. Negu lasaiaren ondoren, zesta punta partidak bueltatu dira Jostaldira, eta denboraldia girotzeko bi partida jokatu zituzten Jai Aliveko jokalariek: Garcia-Alliez II, Treku-Aliez I puntisten kontra, eta Olharan-Duke, Egiguren II-Konparen aurka. Uztailean eta abuztuan Lehenengo saioaren ondoren, denboraldirako prest dago Hondarribia. Zesta punta partidak jokatuko dituzte uztaileko eta abuztuko ostiral eta larunbatetan. Partidetan gastronomiaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek, Hiruzta txakolindegiaren eta Fish & Rice jatetxearen eskutik.
Garcia-Alliez II eta Olharan-Duke puntistak nagusitu ziren larunbatean, Jostaldi pilotalekuan jokatu zituzten denboraldiaurreko lehenengo partidetan.
Negu lasaiaren ondoren, zesta punta partidak bueltatu dira Jostaldira, eta denboraldia girotzeko bi partida jokatu zituzten Jai Aliveko jokalariek: Garcia-Alliez II, Treku-Aliez I puntisten kontra, eta Olharan-Duke, Egiguren II-Konparen aurka.
Uztailean eta abuztuan
Lehenengo saioaren ondoren, denboraldirako prest dago Hondarribia. Zesta punta partidak jokatuko dituzte uztaileko eta abuztuko ostiral eta larunbatetan. Partidetan gastronomiaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek, Hiruzta txakolindegiaren eta Fish & Rice jatetxearen eskutik.


