Ai Ximun, Ximun! haurrentzako liburu aurkeztu du Antton Kazabonek. Erein argitaletxearekin kaleratu du, eta intresa dutenek 6,8 eurotan eskura dezakete. Hona liburuaren laburpena: “Txirrixt sagua munduko animalia guztien lehendakaria da, eta Bu...
Udalaren etxebizitza bulegoan eman behar da izena; guztira, 42 etxebizitza eraikiko dituzte Olalde eremuan Olaldeko etxebizitza tasatuetako bat eskuratzeko izena emateko azken eguna hilaren 10a izango da. Udalaren Etxebizitza Bulegoan apuntatu behar da...
Ikust Alaia udal liburutegiak La vida, eso que pasa (Bizitza, gertatzen den hori) goiburuko erezitaldia antolatu du biharko, ostiralerako. Jesus Rodriguezek Karmelo Iribarrenen bertsoak errezitatuko ditu, eta Michel Benet izango du alboan, gitarrarekin...
Antxoko amona batek mendea beteko du. Hori dela eta, Pasaiako Udalak omenaldia eskainiko dio etzi. Maria Antonia Otaegi Ategorrietako San Jose de la Montaña zaharren egoitzan dago, eta han egingo diote omenaldia, 11:00etan. Udalaren ordezkaritza batek...
Lanekin bukatu ondoren, bihar inauguratuko dute Talaia poligonoan egin duten garbigune berria, 12:00etan. Bertan izango dira San Marko Mankomunitatearen lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailaren zuzendari Ainhoa ...
Herrirak deituta hilaren 19an Euskal Herriko plazetan giza eskubideen aldeko aldarria nagusituko da. Antxon “ekitaldi xumea” antolatzen ari dira, “baina, guztion laguntzarekin, herrikoia eta sentikorra izan nahi duena”. Besteak beste, Aurresku Herrikoia antolatu dute, ahalik eta jende gehien biltzeko asmoz “espetxe politika kriminala pairatzen duten preso eta senideei” Aurreskua dantzatzeko. Ekitaldia 13:30ean izango da, Gure Zumardian.
Sara Carracelas Kirol Egokituko Igeriketa Txapelketa jokatu dute etzi Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta, txapelketaren laugarren aldia izango da etzikoa, eta 60 kirolarik baino gehiagok parte hartz...
FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Roteta: 6-2. Estatuko Bigarren Maila. Revellin-Oiartzun: 1-5. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Gorka Pinturas: 11-0. Bigarren Maila. Power Rangers-Tecnun: 1-4. SASKIBALOIA Hirugarren Maila...
Lakaxita gaztetxeak umeentzako zirko eskola antolatuko du larunbat arratsalderako Alberto Angera plazan, Kalea gurea da goiburupean; Anzaran eta San Migel auzoetako elkarteek lagundu dute ekitaldia antolatzen. Zurru Murru antzerki taldeko partaideek ha...
Iragan osteguneko udalbatzarrean Gabarrari kalea berritzea eta bidegorria egitea onartu zuten zinegotziek. Gainera, Portua auzoa berritzeko lanen hirugarren fasea onartu zuten: Zuloaga eta Itsasargi kaleetan egingo dituzte lan horiek. Gabarrarin, udal...
Zilarrezko Mailara igotzeko urrats batera dago Ereintza eskubaloia, eta helburu hori lortzeko ari da taldea prestatzen Alex Nogues entrenatzailea (Errenteria, 1969). Hilaren 12an jokatuko dute Galtzarabordako kiroldegian lehen partida, eta hori irabazi beharko dute arazorik ez izateko. Igoera faserako sailkatu zarete, baina gutxigatik… Azkenean emaitzengatik izan da. Karanbola batzuk egon dira, eta azken partida irabazi genuen, agian lehenengoa irabazita sailkatu ahal izan genuenean. Ia kanpoan egotetik sailkatzera pasatu zineten. Nola bizi zenuten? Asteburu osoan zehar zirrara gorabehera handiak izan genituen. Lehen partidan segoviarrekin espero genuen punturen bat ateratzea, baina azken momentuan galdu genuen, eta behera erori ginen. Bigarren jardunaldian katalanekin gauza bera: zerbait positiboa ateratzetik zazpiko aldeaz galtzera. Bat-batean galiziarrek irabazi egin zieten segoviarrei eta berriro animoak gora egin zuten aukerak bazirelako. Igandean gure partida irabazita gehiago puztu ziren. Eta beste partidan, berriz, azken momentuan La Rocak erasotu eta gola sartu zuen, gure sailkapena lortuz. Igoera fasea Galtzarabordako kiroldegian jokatuko duzue, hori aldeko duzue… Lehen faserako sailkatu ginenean, taldea udalarekin, aldundiarekin eta beste erakundeekin harremanetan jarri zen, faseetako bat etxera ekartzeko. Azkenean, bigarren fasea errazago izango zelakoan, haren alde egin zuten, beti ere sailkatzen baginen. Azkenean, guk bezala La Rocako katalanek ere aurkeztu zuen eskaera, eta astelehen arratsaldean eman zigun [...]
2011ko zenbakiei aurre egiteko hartutako neurriak azalduko dizkiete herritarrei Oiartzungo Udalaren egoera ekonomikoaz hitz egiteko, herri batzarra antolatu du udalak berak, hilaren 16rako. 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Udal ordezkariek, udalaren egoera azalduko diete herritarrei. Krisiak udalak ere jo dituela gogogorarazi du gobernu taldeak: «Aurreikusitakoa baino diru sarrera txikiagoak izan dira». Horrez gain, aldundiarekin udalek duten harremanean 2011ko aurreikuspenak ez direla bete azaldu du: «Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Funtsak hasieran aurreikusitakoa baino diru gutxiago eman zien udalei iaz. Horregatik, aurten dirua itzuli behar dugu udalok aldundira». Udalak nabarmendu duenez, «horiek dira 2011 zenbaki negatiboekin bukatzeko arrazoiak». Foru Funtsa Oiartzungo Udalak, 707.000 euro itzuli behar dizkio Foru Aldundiari, 2011 urteari dagozkionak. Hori, «aurreko legegintzaldian aldundian EAJk egin duen kudeaketa txarraren ondorio zuzena da» udalaren ustez, eta horrek «gogor eragin digun udaloi». Izan ere, EAJk zuzendutako aldundiak «gaizki egindako kalkuluengatik», hasieran kopuru bat banatu zuen udalen artean, eta hori murriztu zuten urte bukaeran, «itzultzeko eskatuz». Horrek, «oso ondorio negatiboak» izan ditu udalen egoera ekonomikoan. Gipuzkoako zenbait udalek Foru Aldundiari utzi beharreko diru kopuruaren ordainketa lau zatitan egiteko eskatu zuten otsailean, itzuli beharko zen kopurua jakin zenean, eta Foru Aldundiak proposamen hori onartu zuen. Hala egingo du Oiartzungo Udalak ere, beraz. Neurriak [...]
FUTBOLA Erregional Preferente Maila Touring-Euskalduna, etzi, 16:30ean, Fanderiako futbol zelaian. Mariño-Beti Ona, etzi, 17:30ean, Irungo Ugalde futbol zelaian. Emakumeak, Kopa Usurbil-Touring, etzi, 15:30ean, Usurbilko Harane futbol zelaian. E...
Nafarroako bikoteari irabazi dio Ugaldek, Lizaso urnietarrarekin; Imaz eta Hernandez finalean, Ortuellan Andoni Ugalde pilotari oiartzuarrak txapela irabazi du GRAVN Txapelketan, Gipuzkoako taldearekin jokatuta. Ugaldek Aritz Lizaso urnietarrarekin jok...
Aitzol Gogortza da espetxean gaixo dagoen Euskal Preso Politikoen Kolektiboko hamalau presoetako bat. Trastorno Obsesibo Konpultsiboa du duela hamabi urtetik, eta bere “egoera larria” salatu du Oreretako Herrira herri bilguneak, batik bat E...
Bretainiako Planeuf Val Andre herriko Jean Richepin ikastetxeko gazteek Hondarribia bisitatu dute. Bretainiako ikasleek Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleekin egin dute elkartrukea. Europako Batasunak finantzatzen duen Comenius egitasmoaren barruan etorri dira bisitariak, eta Europako Batasuneko herrialdeen arteko ikasle zein irakasleen arteko harremanak bultzatzea da egitasmoaren xedea. Zortzi eguneko bisita egin dute eta bertako familien etxeetan izan dira.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 10 urte betetzen ditu aurten, eta antolatu dituen ekitaldien artean, bihar film emanaldia izango da, Nafarroa Bizirik-ekin elkarlanean antolatuta. Gartxot. Konkista aitzineko konkista ikusteko aukera izango da, udaletx...
Jaialdi solidarioa izango da hilaren 19an (larunbata) Galtzarabordako kiroldegian: Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa lana eskainiko dute, eta jaialdi horretan bildutako dirua Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteari emango diote....
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, Hondarribiko odol emaileek hilabeteroko saioa izango dute gaur arratsaldeko sei eta erdietatik bederatzietara Kasino Zaharrean. Deia odol emaileentzat ez ezik, aurrerantzean emaile izan nahi dutenentzako i...