Herri batzarra egingo dute hilaren 16an, udalaren egoera ekonomikoari buruz
2011ko zenbakiei aurre egiteko hartutako neurriak azalduko dizkiete herritarrei Oiartzungo Udalaren egoera ekonomikoaz hitz egiteko, herri batzarra antolatu du udalak berak, hilaren 16rako. 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Udal ordezkariek, udalaren egoera azalduko diete herritarrei. Krisiak udalak ere jo dituela gogogorarazi du gobernu taldeak: «Aurreikusitakoa baino diru sarrera txikiagoak izan dira». Horrez gain, aldundiarekin udalek duten harremanean 2011ko aurreikuspenak ez direla bete azaldu du: «Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Funtsak hasieran aurreikusitakoa baino diru gutxiago eman zien udalei iaz. Horregatik, aurten dirua itzuli behar dugu udalok aldundira». Udalak nabarmendu duenez, «horiek dira 2011 zenbaki negatiboekin bukatzeko arrazoiak». Foru Funtsa Oiartzungo Udalak, 707.000 euro itzuli behar dizkio Foru Aldundiari, 2011 urteari dagozkionak. Hori, «aurreko legegintzaldian aldundian EAJk egin duen kudeaketa txarraren ondorio zuzena da» udalaren ustez, eta horrek «gogor eragin digun udaloi». Izan ere, EAJk zuzendutako aldundiak «gaizki egindako kalkuluengatik», hasieran kopuru bat banatu zuen udalen artean, eta hori murriztu zuten urte bukaeran, «itzultzeko eskatuz». Horrek, «oso ondorio negatiboak» izan ditu udalen egoera ekonomikoan. Gipuzkoako zenbait udalek Foru Aldundiari utzi beharreko diru kopuruaren ordainketa lau zatitan egiteko eskatu zuten otsailean, itzuli beharko zen kopurua jakin zenean, eta Foru Aldundiak proposamen hori onartu zuen. Hala egingo du Oiartzungo Udalak ere, beraz. Neurriak [...]
2011ko zenbakiei aurre egiteko hartutako neurriak azalduko dizkiete herritarrei
Oiartzungo Udalaren egoera ekonomikoaz hitz egiteko, herri batzarra antolatu du udalak berak, hilaren 16rako. 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Udal ordezkariek, udalaren egoera azalduko diete herritarrei.
Krisiak udalak ere jo dituela gogogorarazi du gobernu taldeak: «Aurreikusitakoa baino diru sarrera txikiagoak izan dira». Horrez gain, aldundiarekin udalek duten harremanean 2011ko aurreikuspenak ez direla bete azaldu du: «Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Funtsak hasieran aurreikusitakoa baino diru gutxiago eman zien udalei iaz. Horregatik, aurten dirua itzuli behar dugu udalok aldundira». Udalak nabarmendu duenez, «horiek dira 2011 zenbaki negatiboekin bukatzeko arrazoiak».
Foru Funtsa
Oiartzungo Udalak, 707.000 euro itzuli behar dizkio Foru Aldundiari, 2011 urteari dagozkionak. Hori, «aurreko legegintzaldian aldundian EAJk egin duen kudeaketa txarraren ondorio zuzena da» udalaren ustez, eta horrek «gogor eragin digun udaloi». Izan ere, EAJk zuzendutako aldundiak «gaizki egindako kalkuluengatik», hasieran kopuru bat banatu zuen udalen artean, eta hori murriztu zuten urte bukaeran, «itzultzeko eskatuz». Horrek, «oso ondorio negatiboak» izan ditu udalen egoera ekonomikoan.
Gipuzkoako zenbait udalek Foru Aldundiari utzi beharreko diru kopuruaren ordainketa lau zatitan egiteko eskatu zuten otsailean, itzuli beharko zen kopurua jakin zenean, eta Foru Aldundiak proposamen hori onartu zuen. Hala egingo du Oiartzungo Udalak ere, beraz.
Neurriak hartu ditu udalak
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko neurriak hartu ditu egoera hori bideratzeko: «2012rako aurrekontuak errebisatu ditugu eta moldaketak egin ditugu, 2011ko zenbaki negatibo horiek berdintzeko. 1.057.000 euroko murrizketa egin behar izan dugu udal aurrekontuetan, arlo guztietan eragin duena».
Hala ere, udalak gaineratu du herritarrengan ahalik eta gutxien eragiteko moduan egin dituela aurrekontuetako moldaketa horiek guztiak. 100.000 euroko kreditua eskatu du, eta diru sarrerak ere izan dituzte kontuan. 2012a defizit gabe Aurrekontuak doitzeko lan horren ondorioz, gobernu taldeak uste du 2012a defizit gabe bukatuko duela udalak, eta «agian irabaziekin bukatzeko moduan ere egongo da».
Hala, lasaitasun mezua bidali du udalak: «Nahiz eta egungo egoera ez den nahi bezalakoa, lasaitasun mezua bidali nahi dugu, herriari eta herritarrei ahalik eta gutxien eragiteko moduan hartu baitira egoera bideratzeko neurriak».
Hori guztia aurrez aurre kontatzeko, eta herritarrek izan ditzaketen galderak eta kezkak erantzuteko deitu du udalak herri batzarra.