Etxebizitza tasatuetan izena emateko azken eguna, hilaren 10a
Udalaren etxebizitza bulegoan eman behar da izena; guztira, 42 etxebizitza eraikiko dituzte Olalde eremuan Olaldeko etxebizitza tasatuetako bat eskuratzeko izena emateko azken eguna hilaren 10a izango da. Udalaren Etxebizitza Bulegoan apuntatu behar da...
Udalaren etxebizitza bulegoan eman behar da izena; guztira, 42 etxebizitza eraikiko dituzte Olalde eremuan
Olaldeko etxebizitza tasatuetako bat eskuratzeko izena emateko azken eguna hilaren 10a izango da. Udalaren Etxebizitza Bulegoan apuntatu behar da.
Tasatutako 42 etxebizitza eraikiko dituzte Olalde eremuan. Hamasei bi logelakoak izango dira eta beste 24ak, hiru logelakoak. Beste bi etxebizitzak mugikortasun urria duten oiartzuarrentzako izango dira.