Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

“Urtean zehar jarraitu gaituztenez gain, jende gehiago batzea espero dugu”

Zilarrezko Mailara igotzeko urrats batera dago Ereintza eskubaloia, eta helburu hori lortzeko ari da taldea prestatzen Alex Nogues entrenatzailea (Errenteria, 1969). Hilaren 12an jokatuko dute Galtzarabordako kiroldegian lehen partida, eta hori irabazi beharko dute arazorik ez izateko. Igoera faserako sailkatu zarete, baina gutxigatik… Azkenean emaitzengatik izan da. Karanbola batzuk egon dira, eta azken partida irabazi genuen, agian lehenengoa irabazita sailkatu ahal izan genuenean. Ia kanpoan egotetik sailkatzera pasatu zineten. Nola bizi zenuten? Asteburu osoan zehar zirrara gorabehera handiak izan genituen. Lehen partidan segoviarrekin espero genuen punturen bat ateratzea, baina azken momentuan galdu genuen, eta behera erori ginen. Bigarren jardunaldian katalanekin gauza bera: zerbait positiboa ateratzetik zazpiko aldeaz galtzera. Bat-batean galiziarrek irabazi egin zieten segoviarrei eta berriro animoak gora egin zuten aukerak bazirelako. Igandean gure partida irabazita gehiago puztu ziren. Eta beste partidan, berriz, azken momentuan La Rocak erasotu eta gola sartu zuen, gure sailkapena lortuz. Igoera fasea Galtzarabordako kiroldegian jokatuko duzue, hori aldeko duzue… Lehen faserako sailkatu ginenean, taldea udalarekin, aldundiarekin eta beste erakundeekin harremanetan jarri zen, faseetako bat etxera ekartzeko. Azkenean, bigarren fasea errazago izango zelakoan, haren alde egin zuten, beti ere sailkatzen baginen. Azkenean, guk bezala La Rocako katalanek ere aurkeztu zuen eskaera, eta astelehen arratsaldean eman zigun [...]

admin
Bidasoa
2012/05/03

Alex Nogues Ereintzako entrenatzaileaZilarrezko Mailara igotzeko urrats batera dago Ereintza eskubaloia, eta helburu hori lortzeko ari da taldea prestatzen Alex Nogues entrenatzailea (Errenteria, 1969). Hilaren 12an jokatuko dute Galtzarabordako kiroldegian lehen partida, eta hori irabazi beharko dute arazorik ez izateko.

Igoera faserako sailkatu zarete, baina gutxigatik…
Azkenean emaitzengatik izan da. Karanbola batzuk egon dira, eta azken partida irabazi genuen, agian lehenengoa irabazita sailkatu ahal izan genuenean.

Ia kanpoan egotetik sailkatzera pasatu zineten. Nola bizi zenuten?
Asteburu osoan zehar zirrara gorabehera handiak izan genituen. Lehen partidan segoviarrekin espero genuen punturen bat ateratzea, baina azken momentuan galdu genuen, eta behera erori ginen. Bigarren jardunaldian katalanekin gauza bera: zerbait positiboa ateratzetik zazpiko aldeaz galtzera. Bat-batean galiziarrek irabazi egin zieten segoviarrei eta berriro animoak gora egin zuten aukerak bazirelako. Igandean gure partida irabazita gehiago puztu ziren. Eta beste partidan, berriz, azken momentuan La Rocak erasotu eta gola sartu zuen, gure sailkapena lortuz.

Igoera fasea Galtzarabordako kiroldegian jokatuko duzue, hori aldeko duzue…
Lehen faserako sailkatu ginenean, taldea udalarekin, aldundiarekin eta beste erakundeekin harremanetan jarri zen, faseetako bat etxera ekartzeko. Azkenean, bigarren fasea errazago izango zelakoan, haren alde egin zuten, beti ere sailkatzen baginen. Azkenean, guk bezala La Rocako katalanek ere aurkeztu zuen eskaera, eta astelehen arratsaldean eman zigun berri ona Espainiako Federazioak.

Zeintzuk izango dira zuen arerioak?
Finalaurreko gurutzatua jokatuko dugu. Ziurrenik, hilaren 12an (larunbata), 18:00etan  Ereintzak beste taldeko lehenaren kontra  —PAN Moguer— jokatuko du, eta 20:00etan, gure taldeko lehenak, La Rocak, besteko bigarrenaren kontra —Zarautz—. Igandean, berriz, 10:30ean, bi galtzaileek jokatuko lukete, eta 12:45an, berriz, finala garaileek. Finala jokatzen dutenak sailkatuta daude, lau taldeetatik hiru igotzen direlako.

Nola ikusten dituzu beste taldeak?
Pan Moguer eta La Roca, gu eta Zarautz baino puntu bat gorago daudela uste dut. Pan Moguer aurreko denboraldian Zilarrezko Mailan egon zen. Taldea mantendu du, eta kalitatea eta esperientzia dauka. La Rocak aurten hiru puntu baino ez ditu galdu, eta kalitate handiko taldea dauka: Asobal ligan egon diren jokalariak ere baditu.

Garrantzitsuena lehen partida irabaztea da.  
Lehenengoa irabazita, badakizu sailkatuta zaudela, eta bestela, hurrengo egunean dena daukazu jokoan. Gerorako ezer ez uztea litzateke onena.

Aurreko fasearen ondoren, nola ikusten duzu taldea azkenerako?
Sailkapena lortuta, jendea gogo askorekin dago, eta dena ematera irtengo gara. Gainera, aurten talde lehiakorra eta azken faseak jokatzeko beharrezko egitura ekonomikoa lortu dugu, eta balantza orekatuta dagoela uste dut.

Jarraitzaileen babesa garrantzitsua izango da.  
Ligan zehar partida garrantzitsuak tokatu izan zaizkigu, adibidez, Zarautzen kontra fasera sartu ahal izateko, eta jarraitzaileen babesa garrantzitsua izan zen, kiroldegia betetzeraino. Orain, askoz handiagoa izatea espero dugu, jokoan duguna gehiago delako eta Errenteriarentzat kirol mailan lorpen handia delako. Horregatik, urtean zehar jarraitu gaituztenez gain, jende gehiago batzea ere espero dugu.

Taldea kontzientziatuta dago? Posible ikusten du igoera?
Bai. Badakite zaila dela, taldeak gogorrak direlako. Horrez gain, partida horietan urduritasuna handia da, denbora gutxi izaten da akatsak zuzentzeko… baina bai, pozik daude, sartuta daude, eta guztiaren bila aterako dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.