Aste Santuan herria utzi dutenak asko izan badira ere, beste zenbait hurbildu ere egin dira. Horiek bisita gidatuetan parte hartzeko aukera izan dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 75 lagunek parte hartu dute, eta horiek, hala nola, Xenpelar Etxek...
Gazte Asanbladak bere hirugarren Zizt aldizkaria kaleratu du. Erreportajea, kronikak, baita lehiaketa ere.
Hilaren 22an, igandea ospatuko du Itsastarrak-ek Finalistaren eguna. Mendizaleek taldeak antolatutako lehiaketetan lortutakoak saritzeko eguna izaten da Finalista eguna. Horregatik derrigorrezko mendi irteeraren ondoren, bazkaria egin ohi dute taldeko mendizaleek. Aurten Leitzatik abiatuko da ibilaldia, eta Aritz mendi lerroa zeharkatuz, Zuparrobi mendiraino igoko dira. Eguraldiak baimentzen badu, sariak gailurrean banatuko dituzte, 12:00etan. Bazkaria Leitzako Musunzar jatetxean izango da. Izena emateko ondorengo telefono zenbakietara dei daiteke: 943 390 726; 943 396 055; edota 943 396 029.
Merkatruke Azoka antolatu du Gazte Foruak hilaren 28rako. Doneztebe plazan izango da, 16:30etik aurrera. Azokaren helburua, honakoa: etxean erabiltzen ez diren gauzak trukatzea, dirurik gabe. Azoka osatzeko baliabideak jarri ditu Gazte Foruak. Batetik,...
Listorretako atseden gunean denboraldi berria hasi dute eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendietako zinegotziak «arduraz» jokatzeko eskatu die bertara hurbiltzen diren bisitariei, “hondakinen kudeaketa, trafikoa eta aparkalekua zainduz ...
Emakumeen Bigarren Mailako 24. jardunaldiko partida jokatuko du etzi (igandea) Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak Bilbon, San Ignacioren kontra. 12:00etan hasiko da partida Bilboko auzo horretako futbol zelaian. Sailkapen nagusian bigarr...
Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak antolatuta, Espainiako II. Errepublikaren 81. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte datozen egunetan. Bihar, ohiko martxa errepublikarra egingo dute, 12:30etik aurrera, Errepublikaren garai ...
EAJk poza agertu du Antxon, Luzuriagako aparkalekua txukundu dutelako. Argitu dutenez, antxotarren kexak entzun ondoren, maiz eskatu diote alkatea eta gobernu taldeari Luzuriaga konpontzeko, herritar asko “kotxeetan sortzen ziren etengabeko kalte...
Udal aldizkariko martxoko zenbakia banatzen hasi ziren atzo, 59.a. Besteak beste, udal aurrekontuen eta autobus linea berrien gainean jarduten du martxoko zenbakiak, eta San Juan plazaren iraganari begirada bat ere botatzen dio. 20.000 etxe baino gehia...
Bilduk San Marko parkea «gero eta degradatuago» ikusi duelako, udal gobernuari parkearekin zer egiteko asmoa duen jakiteko idatzi bat luzatu dio. Gogorarazi du azken urteetan espazio horren babesa eta ardura «ia hutsa» izan dela, «oso une puntualetan adar lehorrak eta zuhaitzen mozketara eta garbiketara» mugatuz: «Nabarmentzen den jokaera horrek, ordea, talka egiten du gero berriz ere landatzen dituzten zenbait zuhaitzen eta zuhaixken erro mozketarekin, horrela zuhaitz gabeko espazio handiak sortuz». Horregatik, hainbat ideia luzatu ditu. Bilduk proposatu du bertan azterketa zientifikoa egitea, eta hori egiten den bitartean, eta zein zuhaitz mota kendu eta zein birlandatu behar den jakin arte, erro mozketak gelditzea. Bertako landareak eta fauna deskribatuko duen liburuxka bat argitaratzea ere nahiko luke koalizioak, eta herriko ikastetxeei parkea «lanabes pedagogiko bizi» bezala har dezaten iradokitzea. Gainera, bertako bideak hartxintxarrez estaltzea eta eserlekuen inguruan eta gehien ibilitako guneetan sortu diren zuloak lurrez betetzea iradoki dute. Parkearen balioen gaineko informazio panelak ere jartzea proposatu dute. Lorategi botanikoa Zuhaizti, paseo, urmael eta harriz egindako harresiekin diseinatu zuten parkea, eta ekosistema txikiak sortu dira bertan. «Biologoek, ornitologoek eta talde ekologistek interes handiko lorategi botanikoa dela esan dute, zuhaitz, zuhaixka, iratze, goroldio eta likenen kontenplaziorako aukera ematen baitu. Gainera, udaberrian habia egiten duten hogei [...]
Herritarren aspaldiko eskaera astelehenetik aurrera beteko dute: ordutik aurrera Lurraldebuseko txartel bakarra erabili ahal izango dute hiri barneko autobusetan. Horrenbestez, bidaia merkeago aterako zaie txartel bakarra erabiltzen dutenei. Ez dutenek, ordea, ohiko txartela erabiltzen jarraitu ahal izango dute. Lurraldebus txartela oraindik ez dutenek, bost euro pagatu behar dituzte txartela egiteagatik. Hortik aurrera, Errenteriako Udalak bidaiako 0,58 euroko tarifa ezarri du txartel bakarrarentzat. Ez dutenek, alegia, dirutan ordaintzen dutenek, bidaiako 1,10 euroko tarifa izango dute. Horrez gain, txartel bereziak aurreikusi dituzte. Hala, 10 urtez azpiko haurrek doan bidaiatuko dute, 10-24 urteko gazteek %20ko hobaria izango dute txartela kargatzerakoan eta 65 urtetik gorakoek eta %65etik gorako minusbaliotasuna dutenek ere %20ko hobaria izango dute. Bestalde, Oinarrizko Errenta edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailak emandako osagarriak dituztenek %100eko hobaria izango dute txartela kargatzerakoan. Bonobusak Astelehenetik aurrera, ordea, ez dira bonobusak amaituko. Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 31ra arte epe bat irekiko dute txartel bakarra nahiz orain arte martxan izan diren kartoizko bonobusak erabiltzeko. Egungo bonobusak oraindik salgai egongo dira, baina apirilaren 30era arte bakarrik. Bidaiariei horietako asko ez metatzeko gomendatu die udalak; izan ere, maiatzaren 31tik aurrera, diru trukean aldatzeko aukera baino ez dute izango. Hori Herribus enpresaren bulegoetan egin ahal izango da bakarrik. [...]
Bihar abiatuko da Mutrikun Gipuzkoako trainerrilla liga. Pasaiako hamaika ontziak parte hartuko dute estropadan: Gazteen Mailan, mutiletan, San Juanek eta San Pedrok trainerrilla banarekin parte hartuko dute. Nesketan, berriz, bi ontziak San Juanenak i...
Hilaren 29an (igandea) San Marko Eguneko jaialdia egingo dute izen bereko mendian, eta urtero hainbat txosna eta postu jartzen dituzte. Aurten jarri nahi dituztenek aurretik eskaera aurkeztu beharko dute, eta hilaren 18a baino lehen entregatu beharko d...
Irungo alarde tradizionaleko Buruzagien Batzordeak 2012ko alarderako aurrekontua onetsi zuen martxoaren 29an egindako bileran. 51.580 euroko aurrekontua onartu zuten. Diru horrekin aseguru, baimen, eta materialen alokairu zein erosketari aurre egingo d...
Urtero legez, Antxoko Basari Elkarteak sagardotegira mendiz joateko irteera antolatu du. Hilaren 21ean izango da irteera, eta bazkaria Ereñozuko Larregain sagardotegian izango da. Izena ematen dutenek 09:00etan abiatuko dira Gure Zumarditik, eta Lau Haizetatik San Markora eta handik Astigarragako bentetara joko dute. Listorretan hamaiketako egin ondoren, Aitzbitartera joko dute, handik Akolara, azkenik Larregainera iristeko. Txartelak salgai daude, 35 euroren truke, Mimos, Kamio, Izadi, Leunda eta Kurlinka tabernetan. Txartelak ostegunera arte izango dituzte salgai (hilak 19), eta ordaintzeko unean joango direnen izen abizenak zehaztu behar dira tabernetan utzi dituzten izen-emate orrietan.
Bidasoa Irun eskubaloi taldeak Sant Joan Despin (Bartzelona, Herrialde Katalanak) jokatuko du asteburuan, multzoko lider den Bartzelona Bren aurka. Bihar izango da, 16:30etik aurrera, Joan Gamper kirol hirian. 41 punturekin Zilarrezko Mailako lidergoan...
Oñatin du partida Pasaiak, igandean, Aloña Mendiren Azkoagain zelaian, 16:30etik aurrera. Autobusa 14:00etan abiatuko da Antxotik. Bestalde, Kadeteen Mailan, derbya jokatuko dute igandean Trintxerpek eta Pasaiak, 12:00etatik aurrera, Trintxerren.
Zero zabor: posible al da atez tekorik gabe? izenburupean hitzaldia antolatu dute astearterako Donibanen. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Trintxerpeko alkateordetzan.
Euskararen erabilera normalizatzeko diru kontuetan ere pausoak eman behar direla nabarmendu dute Errenta aitorpena egiteko garaia den honetan, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute, «egiten duten modalitatean egiten dutela». Ttur-tturrek eta udalak esandakoaren arabera, «gogoan izan behar dugu euskararen erabilera normalizatzeko arlo guztietan eman behar direla aurrerapausoak, baita diru kontuetan eta antzerako tramiteetan ere. Horregatik orain arte pauso hori eman ez duten herritarrak animatu nahi ditugu, aitorpena nonahi egiten dutela ere, euskaraz egiteko». Euskaraz geroz eta gehiago Urtetik urtera errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarrak geroz eta gehiago direla nabarmendu dute Ttur-tturrek eta udalak. Herriko finantza erakundeek ematen dizkiete datuak, eta hortik ondorio hori. Izan ere, datu horien arabera, 2004ko errenta aitorpena (2005ean egina) %6,2k egin zuten euskaraz eta 2010ean (2011n egina) %28,2k egin zuten euskaraz. Hala eta guztiz ere, oraindik ere errenta aitorpena euskaraz egiten ez dutenak badaude: «Oiartzunen euskaldunak eta ia euskaldunak batuta %80tik gora gara. Horrek esan nahi du oiartzuar euskaldun askok oraindik gaztelaniaz egiten dutela». Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak aurten lehen aldiz errenta aitorpena egiten dutenak animatu nahi dituzte bereziki: «Horientzat errenta aitorpeneko kontzeptu guztiak berriak izango dira, eta hasieratik euskaraz egiteko hautua egiten badute, aurrerantzean ere [...]