Bisita gidatuetan 75 lagun izan dira
Aste Santuan herria utzi dutenak asko izan badira ere, beste zenbait hurbildu ere egin dira. Horiek bisita gidatuetan parte hartzeko aukera izan dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 75 lagunek parte hartu dute, eta horiek, hala nola, Xenpelar Etxek...
Aste Santuan herria utzi dutenak asko izan badira ere, beste zenbait hurbildu ere egin dira. Horiek bisita gidatuetan parte hartzeko aukera izan dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 75 lagunek parte hartu dute, eta horiek, hala nola, Xenpelar Etxeko erakusketa ikusi ahal izan dute, irudian ikus daitekeen bezala. Batzuk oinez eta besteak patinetan, goitik behera zeharkatu dute herria, eta bide batez, Errenteria-Oreretari buruz zerbait gehiago ikasi dute.