
Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa egingo dute gaur hasi eta igandera arte. Bertan parte hartuko dutenen artean irabazle bat egongo da, eta honek maiatzaren 5ean eta 6an egingo duten Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea osatzen duten 12 herrien pintxo lehiaketan parte hartuko du, Hondarribia ordezkatuz. Ekimena atzo aurkeztu zuten, udaletxean. Hondarribiko ondorengo jatetxeek parte hartuko dute lehiaketan: Antxina, Batzoki, Danontzat, Enbata, Etxeberria, Goxo Denda, Gran Sol, Hondar, La Cantina de San Nikolas eta Txantxangorri. Hondarribian, nazioartekoa Erdi Aroko Nazioarteko Pintxo Txapelketaren bosgarren ekitaldia ere Hondarribian egingo dute maiatzaren 5ean eta 6an. Erdi Aroko Hirien Sareko kideek antolatutako pintxo lehiaketa da, eta bertan parte hartzeko baldintza bakarra, Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita egindako pintxoak aurkeztea da. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak antolatzen duen ekintzarik garrantzisuenetakoa da, eta sarea osatzen duten 12 herrietako sukaldariek parte hartuko dute. Euskal Herriko kideak Hondarribia, Guardia (Araba) eta Lizarra (Nafarroa) dira; Espainiako Estatukoak, Sos del rey Catolico, Almazan, Siguenza, Pedraza, Consuegra, Coria eta Olivenza, eta Portugalgoak Vila Vicosa eta Marvao. Pintxoak 2,5 euroan Bertan lehiatuko diren sukaldarien pintxo proposamenak dastatzeko aukera izango dute herritarrek, 2,5 euroan. Iaz, Marvao herrian egin zuten txapelketa. Bertan, Hondarribiko Batzokiko Iñaki Gezalak bigarrenez parte hartu zuen. Pintxo originalenaren [...]

Luxiano Eizagirre Mariscal iheslari politiko sanpedrotarra atzo hil zen Kuban, 56 urte zituela, gaixotasun batengatik. 1978an ihes egin zuen Eizagirrek Euskal Herritik, eta Venezuelan urte batzuk eman ondoren, Togora deportatu zuten 1984an. Eizagirreri aitortza egingo diote jaioterrian, oraindik non eta noiz izango den zehazteko badago ere.

Haur eta gurasoak bizikletan ibiltzeko irteera antolatu du Ttak-ek, biharko kale ekintzarako. Errenteria-Oreretako Fanderiaraino joango dira, Doneztebe plazatik. 16:30ean aterako dira. Kaskoa beharrezkoa dela gogorarazi dute, eta gurasoei txaleko islat...

Hileko azken ostirala izanik hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hendaian eta Pausun euskal preso eta ihesariak gogoan. Ohi bezala elgarretaratzea izanen da Pausuko biribilgunean, Herrira plataformak deituta; 19:00etan hasiko da. Ordu erdi lehenago lehenago autokarabana eginen dute Zugana Kanttu herriko ostatutik. Elgarretaratzearen ondotik pintxoak prestatuko dituzte Xaia ostatuan eta 20:30ean Herrialde berdea filmaren emanaldia izanen da, Xaian bertan. ETAko bi belaunaldi baturik Guardia Zibilak tiroz hildako Jon Andoni Aranguren Iharra-ren eta lehergailu baten eztandarengatik hil zen Txabi Goitia Kabi-ren istorioa lotzen ditu filmak. 1972an hil zen Aranguren, eta 1991an Goitia, eta bi belaunaldietako ETAko militanteen ibilbidea lotzen ditu Herrialde berdea ikus entzunezkoak, kontakizun bakar bat osatuz. Hibai Castro da filmeko gidoilari eta zuzendaria, eta “auzolanean eta denbora librean egindako proiektu herrikoi gisa” egin zuela dio. Castrorentzat oso inportantea da istorio propioak kontatzea. “Gure istorioak kontatzen ez baditugu, ahanzturan gal daitezke, edo bestela besteek konta ditzakete gure ahotik”, esan du.

Udal txistularien bandak eta Kontserbatorio eta Musika Eskolako txistu taldeak entzunaldia eskainiko dute bihar, ostirala, Musika Eskolako aretoan. Egitaraua

Goizeko bederatzietatik aurrera Polikarpo Egunarekin lotutako ekintzak egiten ari dira Telleri Alde ikastetxean. Ordu horretan meza izan dute, eta gero jolasak. Gerorako, hamaiketako berezia prestatu dute. Haur Hezkuntzako ikasleek, berriz, asteazkenea...

Sei orduko eztabaidaren ondoren, 2012ko udal aurrekontuak onartu zituzten herenegun, PSE-EEren eta PPren aldeko bozkekin. Ogasun ordezkari Miguel Angel Paezek aurrekontua “estua, zorrotza eta arduratsua” dela defendatu zuen: “Ez da guk nahiko genukeen aurrekontua, baina benetako errealitate batean oinarrituta dago, eta zuhurtziaz eta arduraz prestatu dugu”. 64.027.399 euroko agiria da onartutakoa, iazkoa baino %7,59 txikiagoa. Alderdi guztiekin elkartu eta gero, gobernu taldea PPrekin eta Bildurekin negoziatzen hasi zen; PPren babesa lortu zuten. PPk “Irunek aurrekontua behar duela” esan zuen plenoan, “aurrekontua ez baitago egungo krisi egoerari hain egokituta. Gainera, aurtengo aurrekontuak ez du zorra handituko, eta tokiko ekonomia pizten lagunduko du”. EAJ eta Ezker Batua, kontra EAJ eta Ezker Batuak kontra bozkatu zuten. Bi alderdiek osoko zuzenketak aurkeztu zituzten, eta jeltzaleek hainbat emendakin partzial ere, gehienak atzera bota zituztenak. EAJko Xabier Iridoyren esanetan, gobernuak osoko bilkurara eramandako aurrekontuak “errakitikoak eta kontinuistak dira, eta paralisiaren sintomak dituzte, udalaren zorraren eraginez”. EAJren emendakin partzial gehienak atzera bota zituzten, eta aurrekontuaren bozketan kontra egin zuten. Ezker Batuak ere osoko zuzenketa aurkeztu zuen, Bilduren aldeko bozka izan zuena. Manuel Millanek adierazi zuen “inbertsiorako aukerarik gabeko aurrekontua” dela, eta ez dituela asetzen «hiritarren benetako beharrak». Hala, kontrako botoa eman zuen Millanek: “Hobetu beharrean, zenbait zuzenketek [...]

Apirilean goizez egongo da irekita Madalensoron dagoen KZgunea, 09:00etatik 13:00etara. Hainbat ikastaro antolatu dituzte hilabete osorako. Honakoak: Audacity oinarrizkoa. Astelehena, hilak 2, 09:00etatik 11:00etara. Audacity aurreratua. Asteartea, hi...

Erakusketa berria inauguratuko dute Modotti tailerrean, etzi. Klik bikoitza titulupean, Oreretako Katiuskak estudioak egindako lanak ikusgai izango dira, apirilaren 30a arte, eta paisaiak eta testura bereziak erakutsiko dituzten argazkiak izango dira n...

Bukatu da Emakumeen Saskibaloi Liga. Denboraldi gogorra izan da Hondarribia-Irunentzat, baina taldeak helburua bete du. Datorren denboraldian Lehen Mailan jokatzeko eskubidea lortu du, kostata, baina azkenean saskibaloiaren elitean jarraituko du emakumeen taldeak. Gainera, ligako azken jardunaldiko partida irabazi zuten larunbatean Zaragozako Mann Filter taldearen aurka, 68-58ko emaitzarekin, eta etxeko jokalariek zaleei eskaini zieten garaipena. Larunbatean, eguerdiko hamabietan jokatu zuen Hondarribia-Irunek Hondartza kiroldegian. Teledeporte telebista kateak partida zuzenean eman zuen, beraz, beste behin, telebistagatik jokatu behar izan zuten hain ezohiko ordutegian. Mann Filter Zaragoza garaitzeko gogoa erakutsi zuten partidaren hasieratik etxekoek, nahiz eta Zaragozako taldea sailkapen nagusiko bosgarren postuan egon: Liga irabazteko kanporaketan sartzeko borrokan zebilen, eta Hondarribian galduta, aukera hori galdu dute, azkenean bosgarren izan direlako sailkapen nagusian. Lehen laurdenean errenta ona hartu zuten Hondarribiako jokalariek. Nahiz eta partida 0-4 galtzen hasi, lehen hamar minutuen ondoren 19-8ko emaitza irakur zitekeen markagailuan. Bigarren laurdenean Zaragozako taldeak ez zuen arnasa hartzeko tarterik izan, eta 35-25 emaitzarekin joan ziren atseden hartzera bi taldeak. Hirugarren laurdenaren hasieran, baina, kanpokoek defentsan estutu eta aldea bost puntura murriztea lortu zuten, baina berdeak lehen zatiko jokoa egiten hasi ziren berriz ere, eta azken laurdenera iristerako, hamar puntuko aldeak bere horretan jarraitu zuen (51-41). Azken laurdenean saskibaloi erakustaldia [...]

Asteazkenean Bateragune auzian defentsak aurkeztutako helegitea aztertu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, eta horren haritik, udalak eskatu dio Auzitegi Nazionalak emandakako ebazpena bertan behera uzteko eta zigortutako pertsona guztiak askatzeko. Hor...

Bihar arratsaldean irekiko dute Matxin Artzu kalea. Autoek Bidasoa ibilbidetik sartu beharko dute eta handik Matxin Artzu kalera joan, eta gero, kalearen bukaeran, Zuloaga kalera egin edota Itsasargi kaletik aurrera egin beharko dute. Portuko lanen b...

Gaur, ostirala, Hendaia.com elkarteak antolaturiko euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketako sari banaketa eginen dute, Abbadia gazteluaren kaperan, 19:00etan. Euskararen Hilabetearen barruan antolaturiko ekintzetako bat izan zen lehiaketa. 13 urtetik gor...

Gaur, 10:00etan, Julen Mendoza alkatea herriko zenbait elkarterekin biltzekoa zen Kaputxinoetako igerilekuan zein egoeretan dauden azaltzeko.