‘Herrialde berdea’ filma eskainiko dute gaur Xaian, elgarretaratzearen ondotik
Hileko azken ostirala izanik hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hendaian eta Pausun euskal preso eta ihesariak gogoan. Ohi bezala elgarretaratzea izanen da Pausuko biribilgunean, Herrira plataformak deituta; 19:00etan hasiko da. Ordu erdi lehenago lehenago autokarabana eginen dute Zugana Kanttu herriko ostatutik. Elgarretaratzearen ondotik pintxoak prestatuko dituzte Xaia ostatuan eta 20:30ean Herrialde berdea filmaren emanaldia izanen da, Xaian bertan. ETAko bi belaunaldi baturik Guardia Zibilak tiroz hildako Jon Andoni Aranguren Iharra-ren eta lehergailu baten eztandarengatik hil zen Txabi Goitia Kabi-ren istorioa lotzen ditu filmak. 1972an hil zen Aranguren, eta 1991an Goitia, eta bi belaunaldietako ETAko militanteen ibilbidea lotzen ditu Herrialde berdea ikus entzunezkoak, kontakizun bakar bat osatuz. Hibai Castro da filmeko gidoilari eta zuzendaria, eta “auzolanean eta denbora librean egindako proiektu herrikoi gisa” egin zuela dio. Castrorentzat oso inportantea da istorio propioak kontatzea. “Gure istorioak kontatzen ez baditugu, ahanzturan gal daitezke, edo bestela besteek konta ditzakete gure ahotik”, esan du.
Hileko azken ostirala izanik hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hendaian eta Pausun euskal preso eta ihesariak gogoan. Ohi bezala elgarretaratzea izanen da Pausuko biribilgunean, Herrira plataformak deituta; 19:00etan hasiko da. Ordu erdi lehenago lehenago autokarabana eginen dute Zugana Kanttu herriko ostatutik.
Elgarretaratzearen ondotik pintxoak prestatuko dituzte Xaia ostatuan eta 20:30ean Herrialde berdea filmaren emanaldia izanen da, Xaian bertan.
ETAko bi belaunaldi baturik
Guardia Zibilak tiroz hildako Jon Andoni Aranguren Iharra-ren eta lehergailu baten eztandarengatik hil zen Txabi Goitia Kabi-ren istorioa lotzen ditu filmak. 1972an hil zen Aranguren, eta 1991an Goitia, eta bi belaunaldietako ETAko militanteen ibilbidea lotzen ditu Herrialde berdea ikus entzunezkoak, kontakizun bakar bat osatuz.
Hibai Castro da filmeko gidoilari eta zuzendaria, eta “auzolanean eta denbora librean egindako proiektu herrikoi gisa” egin zuela dio. Castrorentzat oso inportantea da istorio propioak kontatzea. “Gure istorioak kontatzen ez baditugu, ahanzturan gal daitezke, edo bestela besteek konta ditzakete gure ahotik”, esan du.

