Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oarso Bidasoko bi presok dute ezarrita 'Parot doktrina'

admin
Bidasoa
2012/03/30
Parot doktrina ezarri dieten 25 euskal presoren babes helegiteak atzera bota ditu Auzitegi Konstituzionalak. 31 helegiteri buruzko erabakia eman zuen atzo —28, euskal presoenak— , eta horietatik hiru baino ez ditu onartu. Hirurak euskal presoak: Jose Ignacio Gaztañaga, Juan Mari Igarataundi eta Jose Mari Perez Txuri. Ebazpena jaso bezain pronto aske geratuko dira. Helegite horien artean Oarso Bidasoko bi presorenak zeuden: Jon Ander Urkizurena (San Pedro) eta Jokin Urainena (Errenteria-Orereta). 1986an atxilotu zuten sanpedrotarra, eta 2007an ezarri zioten 197/06 doktrina —Parot doktrina bezala ezagunagoa—. Urain, berriz, 1986an atxilotu zuten ere, eta 2009an ezarri zioten doktrina. Oarso Bidasoan, orotara, 31 preso politiko daude. Horietatik bat bera ere ez dago Euskal Herriko espetxetan. Atzo arratsaldean kaleratutako ohar labur baten bidez eman du bere erabakiaren berri Konstituzionalak. Aske geratu direnen kasuan eta atzera bota dituzten 25 kasuetan, boto partikularrak egon dira. Hori hala, auzitegiak ez ditu ezagutzera eman erabilitako argudioak eta helegitea onartu ez dieten presoen izenak (espedienteen zenbakiak ageri dira soilik). Parot doktrina ez dute Espainiako Konstituzioaren aurkakotzat jo, banan-banan aztertu dituztelako aipatutako helegiteak, baina atzera bota dituzten helegiteen kopuruari erreparatuz, eta azken egunetan auzitegitik izan diren filtrazioen arabera, ikuspuntu murriztatzaileena lehenestea erabaki omen du Konstituzionalak. Alegia, oso baldintzak zorrotzak ezarri ditu babes helegiteak onartzeko orduan. Horri lotura, hilabeteko azken ostiraleko karteladak egingo dituzte gaur Oarso Bidasoan. Honakoak dira deialdiak:
  • Oiartzun. 20:00etan, Doneztebe plazan.
 
  • Lezo. 20:00etan, Gurutze Santuaren plazan.
 
  • Errenteria-Orereta. 20:00etan, Gamon Zumardian.
 
  • Donibane. 19:30ean, Meipin.
 
  • Antxo. 20:00etan, Gure Zumardian.
 
  • San Pedro. 20:00etan, frontoian.
 
  • Irun. 20:00etan, Zabaltza plazan.
  • Hondarribia. 20:00etan, San Pedro kalean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.