
Martxoaren 29ko greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute atez ateko hondakinak biltzen dituzten langileek eta ondorioz, udalak jakinarazi nahi du martxoaren 28tik 29rako gauean ez dutela hondakin organikorik bilduko. Beraz, asteazkenean ez dira at...

Bihar, 16:30ean, hasiko da Pasaia eta Mondragonen arteko partida. Arrasatekoak baino askoz ere denboraldi hobea ari dira osatzen zuri-gorriak. 48 punturekin sailkapeneko hirugarren postuan daude, bigarren dagoen Real Union Brekin berdinduta. Igoera esk...

Donibane Eskubaloiak gaur jokatuko du Leizaran Ernioren kontra. 20:30ean hasiko da partida, Donibaneko kiroldegian. Arrosentzat funtsezkoa da andoaindarrak irabaztea, soilik horrela ihes egin dezaketelako jaitsieratik. Zaleen berotasuna eskertuko dute.

Josu Elberdin musikagilearen beste lan bat estreinatuko dute igandean, Iruñean. Tiempo ipuin musikatua idatzi du Elberdinek, Iruñeko Orfeoiaren enkarguz, eta igandean abestuko du lehenbizikoz hango haurren abesbatzak, 18:00etan, Berriobeitiko Artica ...

Auzitegi Gorenak asteazkenean aztertuko du Sonia Jacinto oreretarraren, Otegiren, Diezen, Rodriguezen eta Zabaletaren kartzela zigorren kontra defentsak jarritako helegitea. Bateragune auziaren absoluzioa eskatzeko, agerraldi bat egingo dute hainbat la...

Seigarren Rallysprinta egingo dute bihar, 15:00etatik aurrera, Hondarribian. Kaian hasi, farolara igo, San Telmo, Guadalupe eta Errandonea pasatu eta bertan izango dute helmuga. 58 autok parte hartuko dute, eta sari banaketa San Pedro kalean egingo dut...

Hilaren bostean hasi zuten musika eskolako ikasleek martxoko audizioen zikloa. Gaur, trikitixa entzunaldia egingo dute 18:30etik aurrera, Amute-Kostako auzo elkartean. Zikloaren barruan hamasei kontzertu dituzte prest musika eskolako ikasleek: denera,...

Elizalde Herri Eskolan greban, lan erreformaren aurka. Hori da herriko ikastetxe publikoak aukeratu duen leloa bere pankartarako. Gehiengo sindikalak egindako greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute bertako langileek, eta beraz, datorren martxoaren 29an ez dute lanik egingo. Otsailean eta martxoan zehar bertako irakasleek elkarretaratzeak eta elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte, Beheko plazako biribilgunean. Horrela ere azaldu dute bere desadostasuna: “Inposatu diguten lan erreformaren aurka eta horrek hezkuntzarako dakartzan eta ekarriko dituen murrizketen aurka”.

Bigarren eskuko azoka egingo dute etzi Zumardian (Merkatuzarren eguraldi txarra eginez gero) San Marko Mankomunitateak antolatuta, udala, Eresbil eta Errenteriako Gurutze Gorriaren laguntzarekin. Goizeko 10:00etan zabalduko duten azokan 1.200 liburu, 1...

Joseba Agudo preso oreretarra aske utzi zuten atzo, 20:00etan. Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxean zegoen Agudo. Behin behinean utzi dute aske Agudo, egin zioten epaiketaren epaia irmoa izan arte. Euskal Herrirako bidean da abokatua, ber...

Gaur gauen ezezagunek Antxoko gaztetxean lapurtu dute. Gazte asanbladako kideek salatu dutenez, ordenagailua eta musika ekipoa lapurtu dituzte. 20:30erako asanblada irekia deitu dute gazteek.

Aurreraren kontra du partida Trintxerpek bihar, Ondarroako Zaldupe futbol zelaian, 16:30etik aurrera. Nahiko pareko dabiltza bi taldeak, baina Trintxerpek aurreko astean baino hobeto jokatu beharko du hiru puntuak poltsikoratu nahi baditu. Trintxerpek ...

Hamasei bikotek parte hartu dute Jaizkibel elkartearen egoitzan azken asteetan jokatu den lehian Julian Urretabizkaia eta Pedro Idoate bikoteari irabazi zieten Manuel Mujikak eta Edu Lorenzok, hilaren 16an jokatutako finalean. Horrela bukatu zen Jaizki...

Ligako azken partida jokatuko du Hondarribia-Irunek bihar, eguerdiko hamabietatik aurrera, Hondartzan. Mailan geratzeko puntuak eskuratu dituzte jada, eta presio gabe kantxaratuko dira Zaragozako taldeari aurre egiteko. Saskibaloiaz gozatu nahi dutenek...

Bilduk jakinarazi du Bentako aparkalekuan autoa uzteak doan izan beharko lukeela. Bilduren arabera, Eusko Jaurlaritzako Kai Sailak Hondarribiko Udalari Bentako aparkalekurako emana zion baimena bukatu da, «beraz, aparkaleku hori, martxoaren 12tik ez dago udalaren esku». Horregatik, udalak aparkalekuaren gainean eskumenik ez duenez, aparkatzea libre dela esan du Bilduk. «Baina udalak ez ditu ordaintzeko makinak kendu edo baliogabetu, eta hori ez dakienak ordaindu egiten du. Bentan aparkatzeko ordaintzea bidegabea da». Horrez guztiaz gain, eskaera egin diote udal gobernu taldeari: «Makina horiek baliogabetu ditzala eta prentsaren bitartez ofizialki hiritarrei jakinarazi diezaietela Bentan aparkatzeagatik ez dela TAOrik ordaindu behar».

Cimade elkarteko kide batek lagundu dio algeriarrari eta Baionako erietxera eraman dute Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean. Arratsalde bukaeran, 37 urteko algeriarra bere bur...

Aurpegi bat emaidazu egitasmoaren barruan urtarrilean egitekoak ziren tailerrak bihar hontan eginen dituzte, Mendi Zolanen, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Art and project elkarteak antolatu ditu, sei urtetik gorako haurrei zuzenduta...

Joan zen asteburuko partidetan garaipen bana lortuta, Pedro Salcedok entrenatzen dituen Bidasoa Irunen Kadete Mailako eta Gazte Mailako eskubaloi taldeak titulorako play off-etarako sailkatu dira. Gazteek Gasteizko Corazonistas menderatu zuten (27-19),...