San Marko mankomunitateak antolatuta, bigarren eskuko azoka egingo dute etzi Zumardian
Bigarren eskuko azoka egingo dute etzi Zumardian (Merkatuzarren eguraldi txarra eginez gero) San Marko Mankomunitateak antolatuta, udala, Eresbil eta Errenteriako Gurutze Gorriaren laguntzarekin. Goizeko 10:00etan zabalduko duten azokan 1.200 liburu, 1...
Bigarren eskuko azoka egingo dute etzi Zumardian (Merkatuzarren eguraldi txarra eginez gero) San Marko Mankomunitateak antolatuta, udala, Eresbil eta Errenteriako Gurutze Gorriaren laguntzarekin. Goizeko 10:00etan zabalduko duten azokan 1.200 liburu, 100 LP eta 60 kassete izango dira salgai bat eta sei euro artean. Ekimena sustatu duen Kultura departamendutik “berrerabiltzea eta elkartasuna bultzatzea” dituztela helburu zehaztu dute: ” Izan ere material horiei bigarren bizitza bat emateaz gain, Gurutze Gorriak Afrikan egingo diren elkartasun helburuetara bideratuko du bildutako dirua”.

