Elizalden greba egingo dute, lan erreformaren kontra
Elizalde Herri Eskolan greban, lan erreformaren aurka. Hori da herriko ikastetxe publikoak aukeratu duen leloa bere pankartarako. Gehiengo sindikalak egindako greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute bertako langileek, eta beraz, datorren martxoaren 29an ez dute lanik egingo. Otsailean eta martxoan zehar bertako irakasleek elkarretaratzeak eta elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte, Beheko plazako biribilgunean. Horrela ere azaldu dute bere desadostasuna: “Inposatu diguten lan erreformaren aurka eta horrek hezkuntzarako dakartzan eta ekarriko dituen murrizketen aurka”.
Elizalde Herri Eskolan greban, lan erreformaren aurka. Hori da herriko ikastetxe publikoak aukeratu duen leloa bere pankartarako. Gehiengo sindikalak egindako greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute bertako langileek, eta beraz, datorren martxoaren 29an ez dute lanik egingo.
Otsailean eta martxoan zehar bertako irakasleek elkarretaratzeak eta elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte, Beheko plazako biribilgunean. Horrela ere azaldu dute bere desadostasuna: “Inposatu diguten lan erreformaren aurka eta horrek hezkuntzarako dakartzan eta ekarriko dituen murrizketen aurka”.


