
Goizeko bederatzietatik aurrera Polikarpo Egunarekin lotutako ekintzak egiten ari dira Telleri Alde ikastetxean. Ordu horretan meza izan dute, eta gero jolasak. Gerorako, hamaiketako berezia prestatu dute. Haur Hezkuntzako ikasleek, berriz, asteazkenea...

Sei orduko eztabaidaren ondoren, 2012ko udal aurrekontuak onartu zituzten herenegun, PSE-EEren eta PPren aldeko bozkekin. Ogasun ordezkari Miguel Angel Paezek aurrekontua “estua, zorrotza eta arduratsua” dela defendatu zuen: “Ez da guk nahiko genukeen aurrekontua, baina benetako errealitate batean oinarrituta dago, eta zuhurtziaz eta arduraz prestatu dugu”. 64.027.399 euroko agiria da onartutakoa, iazkoa baino %7,59 txikiagoa. Alderdi guztiekin elkartu eta gero, gobernu taldea PPrekin eta Bildurekin negoziatzen hasi zen; PPren babesa lortu zuten. PPk “Irunek aurrekontua behar duela” esan zuen plenoan, “aurrekontua ez baitago egungo krisi egoerari hain egokituta. Gainera, aurtengo aurrekontuak ez du zorra handituko, eta tokiko ekonomia pizten lagunduko du”. EAJ eta Ezker Batua, kontra EAJ eta Ezker Batuak kontra bozkatu zuten. Bi alderdiek osoko zuzenketak aurkeztu zituzten, eta jeltzaleek hainbat emendakin partzial ere, gehienak atzera bota zituztenak. EAJko Xabier Iridoyren esanetan, gobernuak osoko bilkurara eramandako aurrekontuak “errakitikoak eta kontinuistak dira, eta paralisiaren sintomak dituzte, udalaren zorraren eraginez”. EAJren emendakin partzial gehienak atzera bota zituzten, eta aurrekontuaren bozketan kontra egin zuten. Ezker Batuak ere osoko zuzenketa aurkeztu zuen, Bilduren aldeko bozka izan zuena. Manuel Millanek adierazi zuen “inbertsiorako aukerarik gabeko aurrekontua” dela, eta ez dituela asetzen «hiritarren benetako beharrak». Hala, kontrako botoa eman zuen Millanek: “Hobetu beharrean, zenbait zuzenketek [...]

Apirilean goizez egongo da irekita Madalensoron dagoen KZgunea, 09:00etatik 13:00etara. Hainbat ikastaro antolatu dituzte hilabete osorako. Honakoak: Audacity oinarrizkoa. Astelehena, hilak 2, 09:00etatik 11:00etara. Audacity aurreratua. Asteartea, hi...

Gipuzkoako Batel Liga bukatuta, Gipuzkoako Txapelketaren txanda iritsi da. Bihar egingo dute herrialdeko lehia, San Pedron, 17:00etatik aurrera. Oarsoaldeko batel asko bertan izango dira, eta hainbat mailatan txapela irabazteko faborito nagusi dira, Li...

Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuak antolatu dituen VI. SMS Lehiaketaren eta 2daideren sariak gaur banatuko dituzte, 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean. ‘Zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer ...

Asteartean hasi ziren Antxon Luzuriagako orubea txukuntzeko lanak, urteetan bertako bide zuloen tartean aparkatzera ohitutako bizilagunen begiradapean. Herenegungo udalbatzarrean esan zutenez, konponketa lanek 27.0000 euroko aurrekontua dute.

Gaur, Jose Maria Zabalza zinegile irundarraren gaineko zikloaren barruan, hark zuzendutako Tragedia muy…íntima (1951) film laburra eta Entierro de un funcionario en Primavera (1958) film luzea proiektatuko dituzte Zinema Paradiso zineklubean, 2...

Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak sanmartzialetan antolatu ohi duten herri bazkariaren aldeko sinadurak entregatuko ditu gaur eguerdian Herritarrak Atenditzeko Zentroko Bulegoan (HAZ), 13:15ean. Hilabete batean 1.000 sinadura inguru bildu dituzte el...

Etzi, Irungo Udal Txistularien Bandako kideek San Migel auzoko kaleak musikaz girotuko dituzte, Diana joaz. 09:00etan hasiko dira eta ordubetez jardungo dute, gutxi gorabehera.

I. gizaldiko erromatar etxe bateko biltegia aurkitu dute San Juan plazan, Bixera eraitsi ondorengo garbiketa lanak egiten ari zirela. Obren jarraipena egiten ari ziren Arkeolaneko ikerlariek egin zuten aurkikuntza, joan zen ostiralean, eta egun horretan bertan ekin zioten indusketa lanari. Hiru metro luze eta metro eta erdiko zabalera duen jaki gordailu bat da; atzo goizera arte laurogei zentimetroko sakonera arte zuten induskatuta zonaldea. Asteartean komunikabideak deitu zituzten agertutakoa erakusteko. Bertan izan ziren Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria, Cristina Laborda Obretako zinegotzia eta Arkeolan erakundeko Pia Alkain arkeologoa, indusketen arduraduna. Urteagaren esanetan, I. gizaldiko jaki biltegi bat da aurkitutakoa, data hori baino lehenagoko etxe bateko zoru azpian egongo litzatekeena. Oraindik pozik antzematen zitzaion, ezusteko handia izan zelako. Izan ere, Laborda zinegotziak argitu zuen bezala, “Bixera eraitsi eta gero arkeologia zundaketak egin zituzten, baina ez zuten ezer ere aurkitu. Hala ere, bertan jarraitu zuten lan egiten, badaezpada”. Aurkikuntza, lurrak mugitzeko fasea amaitzen ari zirenean izan zen. Alkainek ere “ezustekoa” hartu zuen: “Gure lana ostiralean bertan amaitzeko asmoa genuen, eta ez genuen uste ezer aurkituko genuenik. Badakigu erromatarren garaian hemen etxeak bazirela, baina hainbeste aldiz eraitsi eta eraiki dute bertan, zaila zela erromatarren aztarnekin topo egitea”. Alkainek biltegian azaldutako piezak aurkeztu zituen: [...]

Vueling prezio merkeko hegaldi konpainia gaur hasiko da lanean Hondarribiko aireportuan. Egunero hegaldi bat eskainiko du Bartzelonara, hasteko, 29,99ko prezioarekin (tasak barruan). Asteartetan, asteazkenetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandetan 0...

Tolosan gertatutako hilketa sexistaren aurrean udal adierazpena onartu dute aho batez. Hondakinen gaineko hiru mozio eztabaidatu zituzten lehengo astearteko udalbatzarrean, eta bat bera ere ez zuen nahikoa babesik lortu. Eztabaidatu zituzten lehenbiziko bi mozioak, EAJrena bata eta Pasaiako Ezkerrakoa bigarrena, hondakinen kudeaketari dagozkion erabakiak hartzeko garaian herritarren parte-hartzea bideratzeari buruzkoak ziren. EAJk herritarrei kontsulta egitea eskatzen zuen, eta Bilduk eta EBk horixe bera kritikatu zioten, EAJk orain artean herritarren iritzia bere egiteko ohiturarik ez duela izan leporatuta. Pasaiako Ezkerrak aurkeztutakoa ere, atzera bota zuten, Bilduk abstentzioaren alde egin zuelako, mozioaren hainbat punturekin zalantzak zituztela argudiatuta Hondakinak atez ateko biltzearen kontra PSE-EEk aurkeztutako mozioak PPren babesa baino ez zuen lortu. Jaizkibel-Ulia babestu Bilduk Ulian eta Jaizkibelen itsas eremu babestua sortzea eskatzeko mozioa aurkeztu zuen, eta aurrera atera zuen, EBren babesarekin. PPk kontra botatu zuen, eta EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren. Azkenik, PSE-EEk Asiako liztorraren gainean aurkeztutako mozioa atzera bota zuten. Udal adierazpena Mozioen eztabaidari ekin aurretik alkateak igandean Tolosan izandako hilketaren harira udal adierazpen bat bozkatzea proposatu zuen, eta gainontzeko taldeek bere egin zuten. Adierazpena pasaia.net-en irakur daiteke.

Urdanibia Jauregiak 400 urte bete dituela opatzeko Anaka 1881 Kultur Elkarteak musika aperitifa eta XVII. erara egindako bazkaria antolatuko zituen joan zen larunbatean. Anakako Jaibiltzarra goraino bete zen. 13:30ean hasiko zen musika emanaldia, auzok...