Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Grebarekin bat egin dute Oarsoaldeak eta Bidasoak

admin
Bidasoa
2012/03/30
Sindikatuek deitu duten mobilizazio egunean ia erabat gelditu dira bi eskualdeak Lantegietako ateak itxita eta horien ondoko aparkalekuak hutsik, dendetako eta tabernetako pertsianak beheraino jaitsita, udaletxeetan jarduerarik ez, kiroldegietan bezerorik ez, garraioko zerbitzu minimoetan ere jende gutxi, eta era guztietako mobilizazioak. Hori da Oarsoaldeak eta Bidasoak atzo utzi zuten argazkia Espainiako Gobernuaren murrizketen eta lan erreformaren kontra deitutako greba orokarren harira. Hamarkadak dira hainbesteko eragina izan duen herri mobilizaziorik ez dela izan bi eskualdeetan. Pasaia Pasaian erabatekoa izan zen egun osoko lanuztea. Industriari dagokionez, Pasaiako portuan ez zen inolako jarduerarik izan, bertako sindikatu nagusienek bat egin zutelako grebarekin. Zamakonan, udaleko langileen artean, eta bestelako enpresa txiki eta ertainetan ere oso nabaria izan zen greba. Hezkuntzan, ostalaritzan eta merkataritzan ia erabatekoa izan zen. Arrantza ontziak ere portuan gelditu ziren. Informazio piketeak goizean zehar izan ziren lanean, Antxon eta Trintxerpen batez ere. Azken barruti horretara portuko langileen manifestazioa iritsi zen goizean goiz, eta zabalik zegoen taberna baten aurrean jarri, eta informazioa ematera zihoazenean, liskarra izan zen tabernako nagusiaren eta manifestarien artean. Ertzaintzak esku hartu zuen gertarakarian. Antxon ere manifestazioa egin zuten 10:00etan, eta Donibanen ere elkarretaratzea izan zen goizean. Lezo Lezoko kaskoan ez zituen atzo inork zabaldu ateak. Herriko ikastetxeetako langileek ere bat egin zuten grebarekin, eta herriko poligonoetan ia erabatekoa izan zen lanuztea; 103 poligonoan enpresaren bat lanean ibili zen, eta informazio piketeak bertara joan ziren. Baina Ertzaintzak hori eragozteko erabakia hartu, eta tentsio uneak bizi izan ziren grebalarien eta poliziaren artean. Errenteria-Orereta Autoz eta oinez egin zuten euren lana informazio piketeek. Ez zuten lan handiegirik egin erdiguneko eta auzoetako dendak eta tabernan itxita zeudelako, eta industrian —Papresak, besteak beste, itxi egin zuen— ia %100eko eragina izan zuelako deialdiak: Txirrita Maleo, Masti Loidi eta Egiburuberri industrialdeak, esaterako, hutsik zeuden atzo. Goizean, ordea, zenbait banketxek ateak ireki zituzten. Horietako batera piketeak informazioa ematera joan zirenean, grebalarien eta Ertzaintzaren artean liskarra sortu, eta agenteak grebazaleen kontra oldartu ziren: lekukoen arabera, bost zauritu izan ziren kargaren ondorioz. Pertsona bat ere identifikatu zuen Ertzaintzak. 11:00etan bizikleta martxa egin zuten herriko langabeek Donostiako herrialdeko manifestazioraino. Arratsean eskualdeko manifestazioa egin zuten, Herriko Enparantzatik hasita. Ehunka herritarrek egin zuten bat deialdiarekin. Batzarrak ere izan ziren egunean zehar. Oiartzun Erabatekoa izan zen atzoko greba Oiartzunen: industrialdeetan ez zen jarduerarik izan, herriko dendek eta taberna guztiek itxi zituzten ateak, hezkuntza zentroetan ez zen eskolik egon, eta merkataritza gune handietako langileek ere greba egin zuten. Indar oso-oso handia izan zuen grebak. Irun Urteak dira Irunen ez zuela hainbesteko eraginik mobilizazio egun batek. Industrialdeetan lantegi gutxik zabaldu zituzten ateak, eta CAF, Recondo edo Unialco bezalako enpresek ateak itxi zituzten. Udaleko langileek ere bat egin zuten grebarekin. Zaisako garraio guneko aktibitatea oso-oso eskasa izan zen atzo. Hezkuntzan ere ia erabatekoa izan zen lanuztea, eta salbuespenak salbuespen, merkataritza sektoreak bat egin zuen sindikatuen deialdiarekin. Colon pasealekuan, esaterako, igande giroa suma zitekeen, baina ia taberna guztiak itxita zeudela. 10:00etan manifestazioa egin zuten Zabaltza plazatik hasita; 19:00etan, eskualdekoa San Juan plazatik. Biak ala biak jendetsuak izan ziren. Egun osoan zehar auto karabanak eta informazio piketeak izan ziren hirian. Hondarribia Atzo, dena geldirik, mobilizazioetan eta piketeetan parte hartu zuten herritarrak izan ezik. Goizean Portu auzoan batez ere tabernaren batek ateak ireki bazituen ere, ia erabatekoa izan zen greba; Sokoan dena itxita zegoen goiz-goizetik. Txiplau inguruan lantegi nagusiak eta tailer eta enpresa txiki gehienak geldirik zeuden, eta  udaleko langileak ez ziren lanera joan. Arrantzaleek ere grebarekin bat egin zuten, eta ontziak portuan utzi zituzten
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.