2012/1

Anaitasunaren kontra, hamazazpigarren partidan

Hamazazpigarren jardunaldian Anaitasunaren kontra jokatuko dute Ohorezko Erregionalean aritzen diren Oiartzun taldeko mutilek. Bihar dute partida, 15:45ean, Azkoitiko Txerloia zelaian. Oiartzuarrak laugarren postuan daude.

admin

Aurrekontuen harira Bilduren eta PSE-EEren arteko gatazka sortu da Pasaian

Bero-bero hasi da 2012. urtea Pasaian. Aurrekontuen gaiarekin gatazka sortu da Pasaiako Bildu eta PSE-EEren artean. Sozialistek alkateari “gezurretan” ibiltzea egotzi dioten bitartean, Bilduk esan du aurrekontuak badituela, eta PSE-EE politika “prentsa ohar bidez” egiten ari dela: “Lan egin beharrean, eta batzordeetara agertu beharrean, errealitatetik kanpo dauden adierazpenak bere eginez, eta horien bitartez zalantzan jarriz, gainerakoen erantzukizuna eta lanerako gaitasuna”. “Ukapenean” oinarritutako politika egitea egotzi dio Bilduk PSE-EEri. Eta sozialistek horrela jarraituko dutela uste dute Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatearen koaliziokoek: “Badakigu ildo berarekin jarraituko dutela, azken udalbatzarrean esaldi biribil honekin aditzera eman ziguten bezala: ‘Gu, guztiaren aurka’”. Hala, aurrekontuen gaineko eztabaida otsailean egingo dutela aurreratu du Bilduk, baina aurretik, aurrekontuen proposamena ogasun batzordean eta herritarrekin egingo dituzten batzarretan aztertuko dutela nabarmendu du. “Informazio hau ez da ezezaguna talde politikoentzat; izan ere, abenduko udalbatzarrean jakinarazi zitzaien hori, hortaz, nor ari da gezurretan? Nor ari da manipulatzen?”, adierazi du Bilduk. PSE-EEri deia egin dio Bilduk “porrotera eraman dituen estrategiak” albo batera uzteko, eta “oposizio arduratsua” egiteko. Ogasun diputatuari galdera Pasaiako PSE-EEren udal taldearen iritziz, Amaia Agirregabiria alkatea «gezurretan» dabil. “2012ko aurrekontuen aurkezpena atzeratu egingo zela esan zuen alkateak, aldundiarekin hainbat bilera egin behar zirelako aurretik. Talde honek jakin du aldundiko Ogasun diputatuak [...]

admin

Hotz denboralea medio neurriak hartu ditu udalak

Hotza dela eta, larrialdi plana martxan jarri du Irungo Udalak eta etxerik gabeko pertsonei ostatua emateko herritarren laguntza eskatu du. Hala, Udaltzaingoak kalean ikusten dituen pertsonak aterpera joan nahi duten galdetzeaz gain, kalean norbait lot...

admin

‘Despues de la catastofre’ bihartik aurrera

Pepe Ezeizak Despues de la catastrofe (Hondamendiaren ondotik) erakusketa aurkeztuko du bihar Colon pasealekuko Espacio… por favor! arte galerian, 20:00etan (sarrera Berrotaran kaletik).

admin

Fiskaltzak ikerketa ireki du, umetokiko lepoko gaitzaren aurkako txertoaren kasuan

Ixone Suarezen alabari urriaren 26an jarri zioten eta ordutik bere osasun egoerak ez du onera egin Fiskaltzak dio Ixone Suarezen alabaren kasua ikertu behar dela, eta instrukziozko epaileari baimena eman dio aurretiazko eginbideak hasteko. Suarezen 12 urteko alabari urriaren 26an jarri zioten umetokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoa. Ordutik zorabioak, buruko mina, arnasa hartzeko arazoak, bularreko herstura eta sukar altua izan ditu. Hainbat aldiz izan da Donostiako Ospitalean, eta hainbat pediatrek artatu dute. «Denek, ordea, kasualitatea dela esaten didate, batak ez duela bestearekin zerikusirik», kexu da Ixone Suarez. Aste honetan jaso du deklaratzera joateko zitazioa: «Ez nekien zer zen, eta ez nuen espero, ez behintzat hain azkar. Hala ere, pozgarria da Fiskaltzak ere ikertzeko zerbait badagoela ikustea». Hilaren 24ean, astelehena, joan behar du deklaratzera Donostiako Laugarren Instrukzio Epaitegira. Alabari gertatutakoa kontatuko du epaitegian, kaltetu gisa. Osakidetzak ere deklaratu beharko du, eta dagozkion txostenak aurkeztu. Bi aldeen deklarazioak jaso ondoren, auzibidea ireki edo ez erabaki beharko du instrukzioko epaileak. Oraindik, ikerketa hasi besterik ez dute egin. Ixone Suarezek, alabarena gertatu bezain laster, gaia ikertzeari ekin zion Interneten. Eta Gaixoen Defentsarako Espainiako Elkartera jo zuen, babes eske. Alabak txertoa hartu eta gero, haren osasunak okerrera egin zuela jakinarazi zion, eta ez duela osasun [...]

admin

Soroeta auzoko lanak otsailean hasiko dituzte

Soroetako lanak otsailaren erdian hasiko dituzte, eta 15 hilabete iraungo dute. Bost milioi euroko aurrekontuarekin Orsa eta Otegi/Gaztañaga enpresek egingo dituzte lan horiek. Obrak Girizi kalean hasiko dituzte, bertan 35 aparkaleku egiteko. Hori bukatutakoan, ur beltz eta euri uren saneamenduari ekingo diote. Izan ere, saneamendu hoditeri berezia jarriko dute, gaur egungoak ez baititu euri urak eta ur beltzak banatzen. Oinezkoei eta herritarrentzako espazioei lehentasuna eman nahi diete lanekin, eta gainera, 230 aparkaleku plaza izango dira, gaur egungo 235en aldean. Gainera, argiak aldatuko dituzte, kontsumo baxukoak jartzeko, eta lorategi guneak sortuko dituzte. Hondarribiko hamasei langabe kontratatuko dituzte obran lan egiteko, eta langabe horiek Lanbiden alta emana izan beharko dute 2011ko uztailaren lehenaren aurretik.

admin

Tolosan jokatuko du bihar arratsaldean Hondarribiak

Bidasoarren arteko derbia poltsikoratu zuen iragan jardunaldian Hondarribiak. Hiru puntu horiekin hamahirugarren postura igo dira berdeak. Ohorezko Erregional Mailako hamazazpigarren jardunaldiko partida Tolosan jokatuko du Hondarribiak, bihar. Partida...

admin

Hirigintzako Aholku Kontseiluaren batzarra, asteartean

Sei puntuko gai zerrenda landuko dute, besteak beste, udalak etxebizitza politikan dituen asmoak Hirigintzako Aholku Kontseiluak 2012ko lehenengo batzarra egingo du datorren asteartean, hilaren 17an. Udaletxeko areto nagusian izango da bilera, 19:00eta...

admin

Urtarrileko ipuin kontaketa datorren ostegunean egingo dute

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan urtarrilari dagokion ipuin kontaketa antolatu dute datorren ostegunerako. Lur Kortak kontatuko dizkie ipuinak 4-8 urteko haurrei, 17:30etik aurrera. Ohi bezala, adin tartea errespetatzeko eskatu dute Manuel Lekuona Bibli...

admin

Argazkilaritza digital lehiaketa antolatu dute Meakan

Meakako auzo elkarteak Meakako paisaiak goiburuko argazkilaritza digital lehiaketa antolatu du, Irungo Argazki Elkartearen (AFI-IAE) laguntzaz. Profesionalak ez direnek har dezakete parte, eta aurkeztutako lanak beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan behar dute. Parte hartu nahi dutenek hiru argazki bidali behar dituzte auzo elkartearen helbide elektronikora: jpeg formatoan bidali behar dira eta gutxienez 1024+768 pixeletako neurrikoak eta koloretakoak izan behar dute. Antolatzaileek aurreratu dute ez direla onartuko ez fotomontairik, ezta irudiaren errealitatea distortsinotuko duen tratamendurik (elementuak kendu edo jarri…). Meakako paisaiekin arremanik ez duten argazkiak ere lehiaketatik kanpora geratuko dira. Argazkiekin batera egilearen datuak bidali behar dira: izen abizenak, izengoiti bat (nick-a), jaiotze data, e-postaren helbidea, telefono zenbakia, herria eta argazkien izenburua. Saria, afari bat auzoan Epaimahaia argazkigintzan eskarmentu handiko pertsonek eta auzo elkarteko kideek osatuko dute. Lehenik egile bakoitzaren argazkirik hoberena aukeratuko dute eta, ondoren, hautatean arteko irabazlea izendatuko dute. Argazki onenaren egileak bi lagunentzako afari bat jasoko du sari bezala; 2012an baliatzeko saria izango da eta, noski, auzoko jatetxe batean: Ibarlako jatetxean, Olagorri jatetxean edo Ola Sagardotegian. Auzo elkartearen blogaren bitartez ezagutzera emango dute irabazlea, apirilaren 1ean.

admin

Laurak Bat-en bosna sari, Antxora eta Trintxerpera

Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkartearen Gabonetako zozketak bosna sari utzi ditu Antxon eta Trintxerpen. Hala, 500 euroko bi sari handiak bi barruti horietako dendetako bezeroen artean banatu dira, eta 250 euroko launa Antxon e...

admin

Etxean jokatuko du Pasaiak, Aretxabaletan, berriz, Trintxerpek

Futboleko Pasaiak Rotetaren bisita jasoko du bihar Don Boscon (16:30), eta Trintxerpek, berriz, Aretxabaletaren zelaian jokatuko du etzi 16:30etik aurrera. Sanpedrotarrak Donostian du partida etzi, 16:30ean, Lengokoak taldearen zelaian. Bolada ona bali...

admin

Kateako auzo elkarteak ez du autobus zerbitzuan “murrizketarik” onartuko

Kateako (Landetxa) auzo elkarteak ez ditu ondo hartu Mugikortasun arlotik Irunbus autobus zerbitzuan iragarri dituzten aldaketak. Hain zuzen ere, auzotik igarotzen den L2 autobusarentzako proposatutako aldaketak kritikatu dituzte; Ospitala eta Olaberria lotzen dituen linea da, Katea auzotik pasatzen dena. Abenduaren 16an aurkeztu zituzten autobus linea berriak; udalak, dena ondo, otsailean abiatu nahi ditu. Aurkezpenean Jose Antonio Santano alkateak eta Cristina Laborda Mugikortasun zinegotziak esan zuten linea berriak zehazteko San Juan plazaren irekitzea, aldundiak Ekialdebuseko zerbitzuan abiatuko dituen aldaketak eta azken urteetan erabiltzaileek salatutako akatsak hartu zituztela kontuan. Kateatik pasatzen den L2 lineak izango lituzke aldaketa gehien. Orain Larreaundi eta Katea auzoak eta Ospitala lotzen ditu baina, aurrerantzean, Kateaeta Erdigunea arteko zuzeneko zerbitzua izatea nahi du udalak. Gainera, eskari gutxidun geltokiak (Errotaberri kalekoa tartean) eta Belaskoeneako zerbitzua kenduko dituzte, ibilbide hori Ekialdebusek egiten duelako. Zerbitzuaren murrizketa Katearrentzat proposatutako aldaketak zerbitzuaren murrizketa nabarmena suposatzen du eta udalari jakinarazi diote “ez dutela onartuko egungo zerbitzuaren murrizketa ekarriko lukeen aldaketarik, ez ibilbideetan ezta geltokietan ere”. Gainera, kexu agertu dira udalak ez duelako aurreikusi dira anbulategiaren ondoan geltokia jartzea, “adinduen eta mugikortasun arazoak dituztenen erabilpena errazteko”. Kateako auzo elkartearen iritziz “mugikortasun iraunkorraren plan baten ondoren, garraio publikoa bultzatu beharrean, hiri autobusen 2 linearen zerbitzua murriztea [...]

admin

150.000 euroko diru laguntza jasoko dute hainbat GKEk

Irungo Udaleko Ongizate arloak 150.000 euroko diru laguntza emango du atzerrian garatuko diren lankidetza proiektuak sustatzeko. Bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunderen (GKE) proiektuak onartu ditu aurten eta horiek Hego Amerikan, Ertamerikan eta Asian ...

admin

Real Bren aurka ariko da Real Union igandean

Real Union futbol taldea Real Bren kontra lehiatuko da igandean, etxean jokatuko duten partidan. Gipuzkoarren arteko derbia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta oraingoan, iragan asteburuko emaitza hobetzen saiatuko dira irundarrak. Izan ere, 10. post...

admin

Helburua bete du Hondarribia-Irunek saskibaloi ligako lehenengo itzulian

Larunbatean Hondarribia-Irunek Mann Filter taldearen kantxan 74-63ko galdu zuen partida izan zen emakumeen saskibaloi ligako lehenengo itzuliko azkena. Partida bat lehenago, laugarren sailkatuaren etxean lehiatu ziren. Bi partida horiek galdu arren, Pepelu Mujika taldearen entrenatzailea pozik azaldu da lehiaren lehen erdian jokalariek egin duten lanarekin. «Azken partidan, esaterako, dena eman zuten jokalariek, eta aurkariari gauzak zail jarri zizkioten. Gainera, bi partida izan ditugu aste berean, eta hori partida bukaeran sumatu zen. Baliteke Mann Filterrek 10-12 puntuko abantailarekin guk amore emango genuela pentsatzea, baina ez zen hala izan, eta jokalariek dena eman zuten», esan du, itxaropentsu, Gipuzkoako saskibaloiaren elitean dagoen taldearen entrenatzaileak. Beraz, porrotarekin bukatu zuten lehenengo itzulia bidasoarrek, eta hiru partida irabazi dituzte hamahiru jardunalditan. Hala, sailkapen nagusian, berdinketa hirukoitz baten barruan daude bidasoarrak, Obenasa eta Celta taldeekin puntutan berdinduta daude, alegia, sailkapenaren beheko aldean. Azkena den Ibizako taldeari bi partidako abantaila ateratzen diete. Lau talde horien, eta Burgos eta Zaragozaren artean erabakiko dira ligaren bukaeran jaitsierako bi postuak. Hala, Obenasa, Celta eta Burgos taldeen arteko partidak garrantzitsuak izango dira berdeentzat, «baina beste talderen bat garaitzea ere garrantzitsua litzateke, zuzeneko aurkari guztiak irabaztea zaila izango baita», onartu du Mujikak. Bide horretan lehenengo aukera bihar izango dute, zortzigarren den Cajacanariasen kontra [...]

admin

Nekane Lasarteren margolanak daude Gaztelun

Otsailaren 15era bitartean Nekane Lasarte artista donostiarraren lanak ikusteko aukera dago Gaztelu ostatuan (Andra Mari kalea). Antolatzaileek adierazi dutenez, Lasarte ezagunagoa da musikaren munduan, batik bat kantuan, baina arte plastikoetan ere on...

admin

Bilera egingo du gaur Gazte Asanbladak

Gaur arratsaldeko seietan asanblea irekia egingo dute Hondarribiko Gazte Asanbladako lagunek. Hala, gaztetxearen proiektua, ideia berriak eta orain artekoa lantzeko ilusioz, herritarrak animatu nahi dituzte gaurko bilkuran parte hartzera.

admin

Lezoko ikastolaren inaugurazio ekitaldia hilaren 22an egingo dute

Pasaia-Lezo Lizeoaren naugurazio ofiziala hilaren 22an egingo dute. Egitarau oparoa osatu dute, eta bazkaria ere egingo dute. Txartelak kioskoan eta estankoan eros daitezke. Helduek hamabost euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, sei. Lizeo Egunekoa...

admin

Bi partida kanpoan, eta hirugarrena etxean

Asteburuan itzuliko dira lehiara areto futbolean aritzen diren herriko hiru taldeak. Oiartzunek eta Power Rangersek etxetik kanpo jokatuko dute, eta DPO Baobab taldeak etxean. Lehen Mailako Oiartzunek Gorka Pinturas Makax taldearen kontra jokatuko du b...

admin
Gehiago