Soroeta auzoko lanak otsailean hasiko dituzte
Soroetako lanak otsailaren erdian hasiko dituzte, eta 15 hilabete iraungo dute. Bost milioi euroko aurrekontuarekin Orsa eta Otegi/Gaztañaga enpresek egingo dituzte lan horiek. Obrak Girizi kalean hasiko dituzte, bertan 35 aparkaleku egiteko. Hori bukatutakoan, ur beltz eta euri uren saneamenduari ekingo diote. Izan ere, saneamendu hoditeri berezia jarriko dute, gaur egungoak ez baititu euri urak eta ur beltzak banatzen. Oinezkoei eta herritarrentzako espazioei lehentasuna eman nahi diete lanekin, eta gainera, 230 aparkaleku plaza izango dira, gaur egungo 235en aldean. Gainera, argiak aldatuko dituzte, kontsumo baxukoak jartzeko, eta lorategi guneak sortuko dituzte. Hondarribiko hamasei langabe kontratatuko dituzte obran lan egiteko, eta langabe horiek Lanbiden alta emana izan beharko dute 2011ko uztailaren lehenaren aurretik.
Soroetako lanak otsailaren erdian hasiko dituzte, eta 15 hilabete iraungo dute. Bost milioi euroko aurrekontuarekin Orsa eta Otegi/Gaztañaga enpresek egingo dituzte lan horiek. Obrak Girizi kalean hasiko dituzte, bertan 35 aparkaleku egiteko. Hori bukatutakoan, ur beltz eta euri uren saneamenduari ekingo diote. Izan ere, saneamendu hoditeri berezia jarriko dute, gaur egungoak ez baititu euri urak eta ur beltzak banatzen.
Oinezkoei eta herritarrentzako espazioei lehentasuna eman nahi diete lanekin, eta gainera, 230 aparkaleku plaza izango dira, gaur egungo 235en aldean. Gainera, argiak aldatuko dituzte, kontsumo baxukoak jartzeko, eta lorategi guneak sortuko dituzte.
Hondarribiko hamasei langabe kontratatuko dituzte obran lan egiteko, eta langabe horiek Lanbiden alta emana izan beharko dute 2011ko uztailaren lehenaren aurretik.


