Lezoko ikastolaren inaugurazio ekitaldia hilaren 22an egingo dute

Pasaia-Lezo Lizeoaren naugurazio ofiziala hilaren 22an egingo dute. Egitarau oparoa osatu dute, eta bazkaria ere egingo dute. Txartelak kioskoan eta estankoan eros daitezke. Helduek hamabost euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, sei. Lizeo Egunekoa...

Pasaia-Lezo Lizeoaren naugurazio ofiziala hilaren 22an egingo dute. Egitarau oparoa osatu dute, eta bazkaria ere egingo dute. Txartelak kioskoan eta estankoan eros daitezke. Helduek hamabost euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, sei. Lizeo Egunekoaren oso antzekoa izango da menua. Honakoa da egitaraua:

  • 11:15ean. Diana, Oarsoaldeko dultzaineroen eskutik, herriko kaleetan zehar.
  • 11:30ean. Suziria Saldise plazan, eta ondoren kalejira ikastolara, dultzaineroekin.
  • 11:40ean. Ikastolan: txalapartariak, agurra, hitzaldia, Boxtin, Porrotx eta Boxtonen emanaldia, zinta mozketa eta bisita.
  • Ondoren. Lezoko Guraso Taldeak antolatuta, bazkaria. Lizeo Egunekoaren oso antzekoa izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.