Laurak Bat-en bosna sari, Antxora eta Trintxerpera

Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkartearen Gabonetako zozketak bosna sari utzi ditu Antxon eta Trintxerpen. Hala, 500 euroko bi sari handiak bi barruti horietako dendetako bezeroen artean banatu dira, eta 250 euroko launa Antxon e...

Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkartearen Gabonetako zozketak bosna sari utzi ditu Antxon eta Trintxerpen. Hala, 500 euroko bi sari handiak bi barruti horietako dendetako bezeroen artean banatu dira, eta 250 euroko launa Antxon eta Trintxerpen gelditu dira.

Astelehen arratsean egin zuten zozketa, eta herenegun eman zizkieten irabazleei sariak. Bi ekitaldiak Antxoko Kultur Etxean egin zituzten. Hala, sarituek pozik jaso zituzten Laurak Bat-en bazkide diren dendetan erabiltzeko txartelak.

Sariak

  • 500 eurokoak. Narcisa Aranburu (Antxoko Esparza ile apaindegia); Carlos Gonzalez (Trintxerpeko Akelarre-Azkuene loteria denda).
  • 250 eurokoak. Txaro Arnaez (Antxoko Ros paper denda); Jose Estevez (Trintxerpeko Coruña taberna); Iago Canellas (Antxoko Mario zapata konponketa denda); Ainhoa Alvarez (Trintxerpeko Lur belar denda); Julian Urretabizkaia (Antxoko Urdin liburu denda); Belen Gonzalez (Trintxerpeko Mecano argazki denda); Blanca Chans (Antxoko Garcia arropa denda); Francisco Jose Perez (Trintxerpeko El Caserio jatetxea).

Oharra. Irabazle bakoitzaren izenaren ondoan, zozketan parte hartzeko txartelak zein dendatan utzi zituzten ageri da parentesien artean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.