Bi partida kanpoan, eta hirugarrena etxean

Asteburuan itzuliko dira lehiara areto futbolean aritzen diren herriko hiru taldeak. Oiartzunek eta Power Rangersek etxetik kanpo jokatuko dute, eta DPO Baobab taldeak etxean. Lehen Mailako Oiartzunek Gorka Pinturas Makax taldearen kontra jokatuko du b...

Asteburuan itzuliko dira lehiara areto futbolean aritzen diren herriko hiru taldeak. Oiartzunek eta Power Rangersek etxetik kanpo jokatuko dute, eta DPO Baobab taldeak etxean. Lehen Mailako Oiartzunek Gorka Pinturas Makax taldearen kontra jokatuko du bihar, 15:00etan, Usurbilgo Oiardo kiroldegian. Bigarren Mailako Power Rangersek Tecnun izango du aurrean gaur, 22:00etan, Donostiako Tecnun Injenieritza Eskolan. Hirugarren Mailako DPO Baobab, Pub Elorri taldearekin lehiatuko da gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.