Kontzertuak egingo dituzte bihar, gaztetxean

Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute bihar, gaztetxean: “Une garrantzitsu eta historiko honetan, giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bake eszenatoki bat erdiesteko aukera inoiz baino argiagoa da”. Testuinguru horretan, “e...

admin

Joko zuzenen arrakasta

Iragarritakoa bete zuen eguraldiak: txarra egin zuen. Hala ere, Pilota Zuzenean! ekimenaren barruan Txostek antolatutako joko zuzenei buruzko erakusketa, hitzaldia eta partida arrakastatsuak izan ziren. Asteartetik igandera egon zen joko zuzenei buruzko erakusketa Fermiñeneko erakusleihoetan. Eta jendearen interesa piztu zuen. Ostiralean, berriz, hitzaldiaren txanda izan zen, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Joko zuzenak Oiartzualdean izan zen gaia, eta J. M. Mitxelena izan zen hizlaria, Anton Mendizabalen laguntzarekin. Irudiz hornitutakoa izan zen eta entzuleek arreta handiz jarraitu zuten. Anton Mendizabalen arabera, horren lekuko izan zen “galde-erantzunen txanda zabala eta bizia”. Harridura eta interesa sortu zuten zenbait datu eta gertakarik, Mendizabalek gogorarazi duenez: “Izan ere, hain da eskasa geure memoria historikoa…”. Pasaka partida Larunbatean 13:30ean hasi behar zuen Txosten eta Laxoa elkartearen arteko partidak. Zertxobait atzeratu zen azoka tokiz aldatu behar izan zutelako, baina hasi bezain laster jende dezente gerturatu zen Kontzejupera. Egun historikoa izan zen. Izan ere, 80 urte pasatu dira bertan pasakako azken partida jokatu zutenetik. Txosteko Mendizabalen arabera, “harriduraz eta gogo handiz” jarraitu zuten partida ikusleek. Pilotariei dagokienez, hasieran pixka bat kostatu zitzaien Kontzejupearen neurrietara moldatzea, baina «berehala hasi ziren honek eskeintzen dituen berezitasunaz baliatzen». Txostekoak joan ziren beti aurretik nahiz eta amaiera aldera baztandarrak asko inguratu ziren (8 – [...]

admin

Igandean egingo dute Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia

Etzi eguerdian egingo dute joan den larunbateko eguraldi txarra dela eta suspenditu zuten Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia. Auntxa Trikitixa Eskolak antolatu du eta, besteak beste, Udal Kontserbatorioaren laguntza izan du. Auntxako eta Udal Kontserba...

admin

Gazte bulegoa itxita egongo da hilaren 18tik 21era

Hilaren 20ko hauteskundeak direla eta, Irungo Gazte Informzioa Bulegoa (GIB) 18tik 21era itxita egongo da. Igande horretan hateskunde eskola bezala erabiliko da GIB, eta behar bezala prestatzeko itxiki dute ostiralean. Gauza bera egingo dute astelehene...

admin

Prosa eta Poesia Lehiaketan parte hartzeko epea bihar bukatuko da

Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen Prosa eta Poesia Lehiaketan lanak aurkezteko epea bihar bukatuko dela gogorarazi dute udaletik. Lanak Euskara Zerbitzuan edo udaletxeko Informazio Bulegoan entrega daitezke. 8-18 adin tartean dauden ikasle oiartzu...

admin

Eskola Kirola, etziko jardunaldia, tokiak eta ordutegiak

Eskola kirola, etziko jardunaldia

admin

‘Hemen da kabareta’, Orratx! antzerki taldearen proposamena, asteburuan

Kabareta ekarriko du Orratx! antzerki taldeak, datorren asteburuan, Lezora. Hala ere, antzerki taldearen obrak ez du “glamourdun” kabareta oinarri, gainbehera doan konpainia batena baizik: “Argiak erdipurdika, koloregabetutako dizdirak, urratutako lumak, oinetako zaharrak…”. Hala, Hemen da kabareta obran, konpainiaren zuzendariak ahalbidetzen du egoera horrelakoa izatea. Izan ere, pertsonen sentimenduen eta ikuskizunaren beraren gainetik dirua du helburu.   Orratx! taldeak dantza, kantak, musika ikuskizunak, umorea eta dibertimendua eramango ditu Gezalako taula gainera. Saio bikoitza egingo dute. Lehenengoa etzi izango da, 22:30ean. Bigarrena, berriz, larunbatean, 19:00etatik aurrera. Txartelak bost euroko prezioa du.   Sei hilabete prestatzen Orratx! antzerki taldeak urtean behin antzezlan bat lantzen du. Hemen da kabareta obra prestatzeko sei hilabete inguru daramatzate. Iaz Gatazka hasi da obra landu zuten Orratxekoek. Lierni Fresnedo aktorearen zuzendaritzapean ari dira lanean, eta azken txanpa gogor prestatzen ari dira.   Antzerkiaren testua egiten antzerki taldekoak eurak izan dira, eta Begoña Amonarriz aritu da egokitze lanetan. Aktoreak honako hauek dira: Gurutze Etxabe, Patxi Larrea, Jose Mari Gurrutxaga, Xabin Larrea, Mertxe Larrea, Edurne Agirrezabala, Leire Agirre eta Begoña Azpiazu.   Argiaren eta soinuaren ardura Txema Riberak hartuko du, eta Joxean Intziartek, berriz, eszenografiarena. Iratz Intziarte oiartzuarrak egin du kartela.

admin

Mikel Jimeno da Zeateakoizut? kanpainaren irabazlea

Mikel Jimenorena izan da parte hartu duten 20.000 txartelen artean, Zeateakoizut? kanpainaren irabazlea. Harekin batera, Javier Garcia Manuel tabernako jabeak ere saria jaso du. Jimenok bi lagunentzako otordua irabazi du Oiartzungo Zuberoa jatetxean, k...

admin

Bretainiako Defi duTraict elkartea herrian da

Hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Albaola elkartearekin biltzera. Atzo iritsi ziren eta igandera bitartean izango dira bertan Bretainiako Defi du Traict elkarteko lagunak. Itsas kultur erakunde bretoia da Defi du Traict, Albaola elkartearekin harreman luzea duena. Elkarteak gazteekin aurrera daraman Motiv’action programaren barruan kokatzen da oraingo bisita  eta hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Pasaiara, hango ikasle-irakasleek Euskal Herriko ontzigintza teknikak ezagutu ditzaten.   Ontzigintza eskola Itsas teknologiaren trukaketa ere egingo dute bi elkarteetako kideek. Izan ere, Bretainako Mesker herrian dagoen Skol Ar Mor ontzigintza tradizionalaren eskolaren antzekoa laster martxan jarriko du Albaolak Pasaian. Udalak gaur arratsaldean hartuko du bretoi delegazioa, eta Mesker herriko alkateak Pasaiara bidalitako oroigarria emateko baliatuko du aukera bretoi espedizioak.

admin

Anbulatorio berrirako lanak hasiko dira

Behin behinean eraiki behar duten anbulatorio berrirako lanak hasiko direla eta, astelehenetik aurrera ezingo da Usozen aparkatu. Udalak nahi baino gehiago luzatu da lanen hasiera, azaldu dutenez, lehiaketa publikoan parte hartu zuen enpresa batek errekurtsoa jarri zuelako, prozedura geldiaraziz. Errekurtso horren ebazpena lehengo urriaren 28an aditzera eman zenez, Osakidetzak lanen hasiera agindu du, eta obrak berehala hasiko direla esan dute.   Anbulatorioa behin-behinekoa dela gogorarazi dute udaletik, behin betikoa, herriarentzako beharrezkoak diren beste hainbat ekipamenduekin batera, Luzuriagako bigarren fasean aurreikusita dagoelako. “Horregatik, Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu lehenbailehen bigarren fase horri ekin diezaion”, esan dute udaleko iturriek.   Edozein zalantza izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko gomendioa luzatu diete herritarrei.    

admin

Braulio eta Txufas, asto eta idien deman

Desafioa bota eta hartu. Eneko Sein (Donibane, 1992) sanjuandarrak, Braulio eta Txufas astoak eramango ditu etzi Hernialdera, baina ez ohiko jardunetara. Hango plazan Anoetako Joakin Garmendiaren idi parea izango dute zain. Ordu erdiko lanean, zeinek plaza gehiago egin. Horixe apustua. Herrestan 450 kiloko harria eraman beharko dute Seinen astoek, eta 750 kiloko harria Garmendiaren idiek. Jokoan 1.500 euro.   Euskal astoak hazi eta zaintzen dituelako Euskal Herriko hamaika bazterretan da ezaguna Eneko Sein sanjuandarra. Hara eta hona ibiltzen da, jairik jai, bere astoekin; lasterketak direla, erakustaldiak direla, azokak, jaiak … Baina oraingoan egiteko berria izango dute Seinen astoek.  Desafioa. Orain baino lehen izan du apusturako tentazioa, baina sekula gauzatu ez. “Lezon egitekotan izan ginen. Gizon proba orain Hernialdera eramango ditudan asto pare honen kontra, baina azkenean bertan behara geratu zen”, gogoratu du Seinek.   Sanmartinetan Hernialdeko jaietan sortu zen desafioaren ideia, abuztuan, halakoak sortu ohi diren legez, mahaiaren bueltan eta ordu txikitan. Seinek bota zuen desafioa, eta hangoek hartu eta data jarri zuten. “Larunbatean Hernialden zerria hiltzen dute, eta ondoren bazkaria dago”, zehaztu du Seinek. Izan ere, bihar da San Martin eguna eta desafioa ere sanmartinetan antolatutakoen barruan kokatu dute.   22:00etan jarri dute hasiera ordua. Sarrera libre da, doan [...]

admin

Elorsoroko igerilekuen erabileran moldaketak izango dira etzi

Etzi, eskualdeko Eskolarren Igeriketa Jardunaldia izango da Elorsoro kiroldegian 09:00etatik 13:00etara, eta ondorioz, igerilekuen erabileran aldaketak izango dira. Igerileku handian, kale bakarra egongo da libre kiroldegiko erabiltzaileentzako eta ige...

admin

‘Apaizac Obeto’ film dokumentala estreinatuko dute gaur ETB1en

URTZI URKIZU / BERRIA XVI. mendean Kanadara joaten ziren euskal arrantzaleen gorabeherak kontatzen dituen Apaizac Obeto film dokumentala estreinatuko du gaur ETB1 kateak, 22:35ean. Orio Produkzioak ekoizpen etxeak egin du lana, eta Jon Maiak zuzendu. Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak duela bost urte espedizio berritzaile bat egin zuen, euskal itsasgizonen istorio harrigarri bat kontatzeko: XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan. Lur haiei mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaien garai batean. Izan ere, urtero-urtero milaka euskaldunek Atlantikoa gurutzatzen zuten, Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetan lan egiteko. Apaizac Obeto espedizioan, sei euskaldunek eta Kanadako mik’maq amerindiar batek XVI. mendeko marinelen azalean jartzeko ahalegina egin zuten. 41 egunean 2.000 kilometro egin zituzten, Quebecetik Labradorreraino. Espedizioko protagonista handienetakoa Beothuk izango da, San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako balea txalupa zaharrenaren errepika berria. Pasaian eraiki zuten azken euskal balea txaluparen errepika berria. Txalupa horren bidaian Albaolako lagunek hainbat arrasto jarraituko dituzte: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, Ipar Amerikako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza eta abar. Jon Maia zuzendariak, espediziotik etorri eta gero, bidaiaren kronika jaso zuen liburu batean. Ondotik etorri zen ikus-entzunezko filma osatzeko proiektua. 120 ordutik gora zituzten grabatuak. “Zaila [...]

admin

Parekorik gabeko itsas gizonak

Nazioarteko Bela Federazioaren arabera Iker Martinez Lizardui hondarribiarra eta Xabi Fernandez ibarrarra dira munduko regatista onenak. Herenegun gauean egin zuten Puerto Ricon ISAF Rolex World Sailor of the Year Awards 2011 sarien banaketa ekitaldia, eta bi itsas gizonek itsasoan jaso zuten albistea. World Sailor of the Year sariak urtero ematen dituzte eta, kasu honetan, 2010eko irailaren 1etik eta 2011ko abuztuaren 31 arte gehien nabarmendu diren nabigatzaileak saritu dituzte. Nazioarteko Federazioak gipuzkoarren aldakortasuna nabarmendu du, hainbat mailetan lehiatu baitziren, baita emaitza onak lortu ere. Batetik, Imoca ontzietan, bigarren geratu ziren Barcelona World Race geldialdirik gabeko munduko itzulian; bestetik, urtebetez ontzi arinetan sartu gabe ibili eta gero, 49er Mailako ontzientzako Weymouth-Portland estropadan bigarren postua lortu zuten; eta azkenik, Volvo Open 70 ontzietan munduko itzuliaren prestaketa lanetan jardun ziren. Munduko itzulian sartuta Bi nabigatzaile gipuzkoarrek itsasoan jaso zuten berria. Volvo Ocean Race munduko itzulian parte hartzen ari dira, Telefonica Team ontzian. Lehen etapa egiten ari dira egunotan, Alacant (Herrialde Katalanak) eta Lurmutur Hiriaren (Hegoafrika) artean, eta lider dira, gainera. «Oso pozik gaude, baina pixka bat nekatuta ere. Mediterraneotik ateratzeko egunak gogorrak izaten ari dira», esan zuen Martinez Lizarduik. Bozkak eman dizkietenei eskerrak eman zizkien hondarribiarrak Telefonica Team taldearen webgunearen bitartez. Volvo Ocean Race [...]

admin

Santa Zezilia Eguna ospatuko du Tomas Garbizu Musika Eskolak

Santa Zezilia Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu, urtero bezala, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak. Musikarien zaindariaren eguna azaroaren 22an izan arren, musika eskolakoek lehenago egingo dituzte ekitaldiak. Hala, etzirako kantu jira berezia antolatu dute. Horrela, 12:30ean kalez kale ibiliko dira txistulari taldekoak eta musika eskolako akordeoilariak. Musikariek zita egoitzan jarri dute, ordu laurden lehenago. Herri abestiak joko dituzte, denek abesteko modukoak.   Musikalean eta banda Hilaren 17an, Musikalean ekitaldiaren txanda izango da. Sutargi abesbatzak eta musika eskolako txistu taldeak hartuko dute bertan. 19:30ean irtengo dira musika eskolatik, kalez kale ibiltzeko, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute. Datorren asteko larunbatean, hilaren 19an, musika eskolaren bandak kontzertua emango du Gezala Auditoriumean. Eguerdian izango da emanaldia, 12:30etik aurrera.

admin

Jantzien arrakasta

Josebe Iragorrik postu berezia jarri zuen larunbatean azokan: birziklatutako baserritar jantziekin osatutakoa. Batzuk, etxeko jantzietatik sortutakoa ziren. Besteak, etxeko trajeak, baina osagarri berriekin. Jantzi guztiz berriak ere egiten ditu, eta baita enkarguak jaso ere. Pozik dago Iragorri jendeak emandako erantzunarekin.  

admin

Andra Marik Santa Zezilia zikloa aurkeztu du

Ohi baino astebete lehenago egingo dute aurten AMA Andra Mari Abesbatzak antolatutako Santa Zezilia zikloa: hilaren 12tik 20ra. Gaur aurkeztu dute 29. en ekitaldia Mari Carmen Garmendia AMAko presidenteak, Irune Balentziaga Kultura zinegotziak eta Jose Manuel Tife AMAko zuzendariak. Horrez gain, aurtengo beste berritasunak kantu herrikoiak eta hogeigarren urteurrena dela eta, Landarbasori egingo dioten omenaldia izango dira. Hona hemen programazio osoa: Hilaren 12a, larunbata. Kantu jira, Errenteriako Txistulariekin, 12:00etan, udaletxeko arkupeetatik. Hilaren 13a, igandea. Muxikoak, 12:00etan, Herriko plazan. Hilaren 15a, asteartea. Andra Mari Abesbatzaren harrobia: Musika Tailerra, Orereta Txiki eta Oinarri abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 16a, asteazkena. Errenteria Musikaleko Orkestra eta ikasleen bandaren kontzertua, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 18a, ostirala. Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 19a, larunbata. Landarbaso Abesbatzaren 20. urteurrenaren kontzertua, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 20a, igandea. Errenteriako udal txistulari taldearen diana, 10:00etan, Erdialdetik Amulleta Danborraren Kofradian bukatzeko; 12:00etan, Xenpelar Bertso Eskolako kideen bertso saioa udaletxeko arkupeetan; 12:30ean, txistu kontzertua udaletxeko arkupeetan.  

admin
Gehiago