
Dagoeneko izena eman daiteke Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Gabonetako squash torneoan. Azaroaren 28tik abenduaren 23ra arte egingo dute, Galtzarabordako kiroldegian. Aurten bi kategoria izango dira, gizonena eta emakumeena, baina ...

Aurten 80 urte bete dituztenek eta beteko dituztenek bazkaria egingo dute abenduaren 6an, Ergoiengo Olaizola jatetxean. 11:00etan elkartuko dira eta meza izango dute Doneztebe parrokian. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute elkartearen egoitzan eta plakak...

Iñaki Gracia Jose Antonio Ortega Lararen bahiketagatik auzipetzeko eskatu du Fiskaltzak. Horren harira, «Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketa luzatzeko agindu» izanaren akusaziopean, Iñaki Gracia Arregiren aurka zabaldutako auzian hartutak...

Garai politiko berriaren harira, Batera Bai ekimenak mahai-ingurua antolatu du gaur arratsalderako Aieteko adierazpena, ETAren behin betirako su-eten iragarpena: eta orain zer? izenburupean. Mahai-inguru horretan Mario Zubiaga Zientzia Politikoetako do...

Arantzazura irteera antolatu du Gazte Izanak elkarteak hilaren 16rako. 09:00etan aterako dira ikastolako aparkalekutik. Aurretik, beste bi autobus pasatuko dira Ugaldetxotik, eta Iturriotz eta Altzibartik, gainontzeko auzoetako erretiratuak jasotzera. ...

Mihiluze saioa egingo dute etzi Abaraxka ludotekan. 16:30etik 19:30era, telebistako saioan bezala gozatu ahal izango dute haurrek.

Igandean da Behobia Donostiaren 47. ekitaldia. Ohi bezala herri lasterketak hainbat aldaketa eragIngo ditu trafikoan. Donibane eta Errenteria-Orereta arteko errepidea, esaterako, 10:45etik 12:30era itxiko dutela iragarri dute. Trintxerpen ere izango da...

Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren urteko aurrekontuak herritarrei azaltzeko hainbat bilera egingo ditu datozen egunetan herrialdeko eskualdeetan. Lehenengoa atzo egin zuen Martin Garitano ahaldun nagusiak Errenteria-Oreretako Reina aretoan. Garitanorekin batera , eskualdeko beste hainbat hautetsi eta eragile izan ziren bertan, eta norbanako ugarik ere egin zuten bat deialdiarekin. Bidasoa eskualdeko bilera etziegingo dute, Irungo Amaia Antzokian.

Igandeko irteerarekin bukatutzat emango du Itsastarrak-ek Transhumantziaren Ibilbidea. Arantzazun irteera eta Araian (Araba) helmuga. Horixe Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak taldekoek elkarrekin antolatu duten irteeraren ibilbidea. Bost etapatan ...

Zuberoaren Itzuliko bigarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendi Taldeak iganderako . Programatutako bigarren irteerarekin ekingo dio igandean Jaizkibel Mendi Taldeak Zuberoako Itzuliari. Izan ere, “behar teknikoak” tartean, lehen etapa urtarrilera atzeratu behar izan dute. Ündüreinetik Ospitalepeara bitarteko bidea osatuko dute, guztira hamahiru kilometro. Autobusa 07:00etan irtengo da. Interesdunak gaur eta etzi pasatu daitezke Jaizkibelen egoitzatik izena ematera. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tk. webgunean zintzilikatu dute. Telefonoz ere bada izena ematerik, 943 51 47 00 zenbakira deituz.

Hondarribiko langabeei laguntzeko kanpaina solidarioa martxan jarri du Klink elkarteak. Eskupeko bezala uzten duten euro bakoitzeko zenbaki bat eskuratuko dute, 440 euroko sakelako telefono baten zozketan sartzeko. Kanpaina hilabete honetan egingo dute...

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan neska futbolariak izango dira protagonista gaur. FM107an, 13:15etik aurrera, Garbiñe Etxeberriarekin, Maitane Toledorekin eta Patri Espinarrekin hitz egingo du Joxe Migel Lopez esatariak. Etxeberria, Realeko nesk...

Altzibako Esku Garbia elkarteko zuzendaritzako arduradunek jakinarazi dutenez, truk txapelketa egingo dute bertan larunbatean. 16:30etik aurrera hasiko dira karta jokoan izena ematen dutenek. Hainbat sari izango direla iragarri dute.

Oihana Etxegibel gonbidatu dute San Pedroko udal liburutegira, Borobil Borobaldun… Afrikara bialdu emanaldia aurkez dezan. Hilaren 16an da emanaldia, 18:00etan. 3 eta 8 urte arteko haurrentzako saioa da.

Bihar, arratsaldeko bostetan, bularreko minbiziaren prebentzioaren gaineko hitzaldia emango du Maria Jesus Mitxelenak, Gipuzkoako Institutu Onkologikoko medikuak, Emeki elkartearen egoitzan.

Zintzilik irratiak programazio berria aurkeztu du

Bigarren urtez parte hartu du Batzokiko Iñaki Gezalak Portugalgo Marvao herrian jokatu duten Erdi Aroko Nazioarteko Pintxo Txapelketan. Erdi Aroko Hirien Sareko kideek antolatutako pintxo lehiaketa zen, eta horretan parte hartzeko baldintza bakarra, Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita egindako pintxoak aurkeztea zen: pintxo originalaren saria irabazi zuen. Pili Martiarenarekin batera egin zuen Gezalak Betikoa pintxoa. Garrantzitsua zen baita ere parte hartzaile bakoitzak bere zonaldeko produktuak baliatzea pintxoa egiteko. Hotza eta zapore nahasketa Betikoa pintxoaren osagaiak antxoa, aza egosia, azeitunak, ogi xigortua, limoia, eskarola, azukrea, ozpina, oliba olioa eta ardo txuria dira. Gezala eta Martiarena pozik daude lortutako emaitzarekin: “Pintxoa pentsatu bezala atera zaigu, eta pintxo originalenaren saria eskuratu izanagatik oso pozik gaude”. Pintxoa Hondarribiko Batzokian dastatzeko aukera dago orain. Txapelketako finalera iritsi ziren pintxoak Marvao herriko establezimenduetan jarri zituzten dastatzeko, eta hondarribiarren pintxoa Snack Bar Trigueiro tabernan jarri zuten: lehiak iraun bitartean bisita gehien jaso zuen taberna izan zen. Gezala, tabernara gerturatzen ziren bisitariei Euskal Herriko pintxoen gaineko azalpenak ematen saiatu zen, baita txapelketan aurkeztu zuen pintxorena ere. Gainera, itsasoko eta baratzeko elikagaiek bertako produktuetan duten garrantzia nabarmendu zuen. Gezalaren pintxoa probatu zutenei, pintxoa hotza izatea harritu zien, baita antxoaren itsas zaporea eta azaren gozotasunaren arteko nahasketa. Bestalde, Bixente [...]

pilota parrtudak asteburuan gipuzkoako txapelketaren barruan

Oarsoaldean, 8 eta 12 urte arteko 1.157 haurrek parte hartzen dute Eskola Kirolan, 119 taldetan banatuta. “Liderrak gara”, dio Eskola Kirola programa sustatzen dutenek plazaratu duten kanpaina berriaren goiburuak. Eta ez kasualitatez. Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8 eta 12 urte arteko haurren erdiak izena eman baitu aurten programa horretan. Parte hartze datu horrek, eskolaz kanpoko jardueren artean arrakastatsuena bihurtzen du Eskola Kirola. Oarsoaldeko ikastetxeetan, adin tarte horretan, guztira, 2.366 ikasle matrikulatuta daude, eta horietatik 1.157k parte hartzen dute Eskola Kirolan, 119 taldetan banatuta. Oarsoaldeko lau udaletako kirol zinegotziak bildu ziren atzo datuak ezagutarazteko. Oiartzungo Oihan Tello, Lezoko Luis Garrido, Pasaiako Amaia Esnarriaga eta Errenteriako Jose Manuel Ferradas izan ziren Pasaiako Udal Euskaltegian, prentsaurrekoan. Azaldu zutenez, Errenteria-Oreretan daude talde gehien, 64 guztira. 24 talde daude Oiartzunen, 17 Pasaian eta 14 Lezon. Entrenatzaile bezala, berriz, 82 lagun ari dira. Nesken parte hartzea, goraka Mutilek egiten dute neskek baino kirol gehiago, baina Eskola Kirola programa martxan jarri zenetik, nesken parte hartzea goraka ari da urtetik urtera, etenik gabe. Gaur egun, nesken %34,19k hartzen du parte. Prestakuntza eta euskara Oarsoaldeko lau udalek 13 bat urte daramate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Datuak urte horietan guztietan egindako lan txukunaren fruitu dira. Kirol eta euskara teknikarien [...]

Urumeako 6. etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak