Saskilagunak-ek Santo Tomas Lizeoa gainditu du

Saskilagunak herriko taldeak 42-44 irabazi dio Donostiako Santo Tomas Lizeoa taldeari. Hala, bigarren postuan daude oiartzuarrak eta 25 puntu dituzte, liderrak (Alde Zaharrak) baino puntu bat gutxiago.

admin

Emozioak umorez bideratzeko tailerra

Emakume Topaketetako Izarra taldeak Goza dezagun umorez: umorea, barrea eta emozioak izeneko tailerra antolatu du. Virginia Imazen laguntzaz, parte-hartzaileak tristura, beldurra, amorrua, zoriona, lorpenak, eta beste hainbat emozioz umorez nola bizi i...

admin

Antzerkia, ‘Sarean zintzilikatua’ lanarekin, etzi

Haurrek antzerkiarekin ondo pasatzeko aukera izango dute aste honetan. Izan ere, etzi, ostegunean, Edurne Agirrezabalaren Sarean zintzilikatua ikusteko aukera izango dute. Bi saio egingo dituzte bata, 16:30ean eta bestea, berriz, 19:00etan. Biak Errent...

admin

EB: “PSE-EEk urduritasuna agerian uzten du”

PSE-EEk egindako kritikei erantzun die EBk, eta udal taldearen esanetan, urduritasuna baino ez du agerian utzi. Alderdi sozialistak esandakoari erreferentzia eginez, EB “hildakoak bezala” ez dela isilduko adierazi du, Merinoren eta PSE-EEre...

admin

Hamabi urketari izango ditu aurten La Anunciatak

San Sebastian Eguna izango da ostegunean eta Antxoko La Anunciata ikastetxeko ikasleek, urtero bezala, danborrak eta barrilak kalera aterako dituzte. Aurten, gainera, berritasun bat dago; izan ere, La Anunciatak hamabi urketari izango ditu, iaz baino s...

admin

Herriko historia belaunaldi ezberdinei aipatuta

Oroitza Hendaiako historiaren gaineko ikerketa taldeak Hendaiako historia kondatzen balidate belaunaldien arteko animazio bizidun eta ludikoa eskainiko du asteazkenean, urtarrilaren 19an, Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, 14:30etik aurrera. Historia...

admin

Ama Guadalupekoako neskak podiora igo dira Estatuko Ligako lehen jardunaldian

Bera Bera Ama Guadalupekoa judo taldeko emakumezko eta junior mailetako kirolariek indartsu ekin zioten larunbatean Villaviciosa de Odonen (Madril, Espainia) hasi zen Estatuko Ligari.

admin

4000tik gora sinadura Olaberriaren defentsan

Urtarrilaren 20an amaitzen da Eusko Jaurlaritzak Donostialdea-Behe Bidasoarako prestatu duen Zatikako Lurralde Planari (ZLP) alegazioak aurkezteko epea. Dagoeneko 4000tik gora dira aurkeztutako zuzenketak, eta kopuru horri asteburuan bildutakoak gehitu behar zaizkio. Iraun herritar taldeak informazio mahai bana jarri zituen larunbatean Mendibil merkatal gunean eta Urdanibia plazan, azokaren orduan.

admin

Oiartzun Irratia: urtarrilak 16

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan: Hiru kortxea.

admin

Hasi da Trintxerpeko hockey 7 lehiaketa

Gaur goizean hasi da Pasaiako Trintxer Hockey Taldeak antolatu duen hockey 7 lehiaketa. Bertan, Pasaia eta Donostia inguruko hockey taldeek parte hartuko dute, eta gaur, esaterako, lau partida jokatu dituzte Andonaegiko zelaian. Datozen asteburutan jok...

admin

Bihar jasoko dituzte PTParen kontrako kutxak

PTP Donostialdeko Zatikako Planaren alegazioak aurkezteko azken eguna etzi da (hilaren 19a). Hala, gehienak entregatuta  badaude ere, oraindik horiek biltzeko kutxak daude herrian. Bihar jasoko dituzte eta etzi entregatuko dituzte azkeneko alegazioak.

admin

Abaraxka: urtarrilak 17

Abaraxka udal ludotekako kideek, lagunekin aukeratuko dute jolasa eta elkarrekin jolastuko dira, 16:30etik aurrera.

admin

Sekulako porrota jaso dute Ohorezko Erregionalekoek

Bergararen kontra jokatu dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek asteburuko jardunaldia, Ohorezko Erregional Mailan. Emaitzak dena esaten du: 4-0 galdu zuten oiartzuarrek. Bosgarrenak dira, 30 punturekin.

admin

Danbor hotsak, Tellerin eta Gamonen

San Sebastian eguna ospatuko dute Telleri eta Cristobal de Gamon Ikastetxeetako haurrek. Telleri ikastetxeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, etzi joko dute danborrada, eskolako futbol zelaian, 16:30etatik aurrera. Cristobal de Gamon ik...

admin

Oiartzunek ezin izan du Athletic gailendu

Saiatu ziren, baina ezin izan zuten. Atzo izan zuten partida Liga Nazionaleko Oiartzungo neskek eta 1-2 galdu zuten Athletic-en kontra. Porrotaren ondoren laugarren postura jaitsi dira oiartzuarrak, 26 punturekin.

admin

Laguntasuna elkartearen batzar orokorra, bihar

Laguntasuna elkartearen batzar orokorra

admin

Oiarpe, Berria Txapelketatik kanpo

Oiarpek ezin izan du aurrera egin Berria Txapelketan. Txarutaren kontra jokatu zuen kanporaketa, eta hiru partidetatik bat irabazi zuen. Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek 22-5 irabazi zuten euren partida, kadeteetan. Gazteetan, 17-22 galdu zuten Oier Sarastik eta Ander Imazek. Helduetan, azkenik, 12-22 galdu zuten Antton Aranburuk eta Iñigo Ugaldek. Beraz, Txarutak egin du aurrera.

admin

Oposizioak herritarrak nahasten dituela salatu du PSE-EEk

Errenteriako PSE-EEk ezker abertzalea, Ezker Batua eta Aralar kritikatu ditu, eta hiru taldeek herritarrak nahasten dituztela salatu du. PSE-EEren arabera, “nabaritzen da” hauteskundeak hurbiltzen ari direla, talde politiko batzuk herria “gezurrak dioten kartelez” bete baitute, eta komunikabideak “zentzurik gabeko oharrez eta gezurrez”. Ezker abertzaleari dagokionez, Errenteriak “zerga eta tasa altuenak” dituela salatu izanari egin dio erreferentzia PSE-EEk. Datu horiek “osatu gabe” daudela kritikatu du. Hala, batzorde informatiboak ez biltzearena salbuespena dela, Arartekoak Ingurumen Kontseilua ez osatzearen arrazoiak ulertu dituela eta azken Hirigintza Kontseilua duela hilabete bildu dela adierazi du. Aralerren kontrako kritikak ere egin ditu PSE-EEk, Udalak eta alkateak bosgarren edukiontzia ez jartzea salatu duelako. “Hain itsututa daude Juan Carlos Merino edozer dela-eta erasotzen, ez direla  jabetu nola dauden banatuta zaborren konpetentziak eta beste gauza batzuk. Ea jabetzen diren: birziklatzea eta konpostajea mankomunitateek kontrolatzen dute”, esan du. Ezker Batuarengana ere zuzendu da PSE-EE: “EBren azken perla izan da ordenantza zibikoaren zirriborroa kritikatzea, eta gero ahoa betetzen zaio eurek asmatu dituzten beste ordenantzekin”. Alderdi sozialistatik azaldu dute 34 kultura, bizilagun eta kirol elkarteei aurkeztu dietela zirriborroa, “gero esan dezaten gauzak herritarrei berri eman gabe egiten direla”. Azkenik, herritarrei Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak egingo ez zirela esateko kanpaina kritikatu dute: “Lanak hasi direla ikusi [...]

admin

Karlos Saldise gogoan izango dute

Bihar (igandea) Karlos Saldise gogoratzeko ekimenak egingo dituzte Donibanen eta Lezon. Lehenik eta behin, Donibanen, Karlos Saldise kaio zen etxearen parean lore eskaintza egingo dute, 11:00etan. Ondoren, Jaizkibeldik zehar martxa egingo dute parte-ha...

admin

Bihar, danborrada Lezon

Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako ikasleek San Sebastian Eguneko danborrada egingo dute bihar (igandea). Musika eskolako bandarekin batera aterako dira herriko kaleak alaitzera danborrari gazteak. 12:00etan hasiko dira makilak astintzen, musika eskolaren paretik, eta herri osoari bira eman ondoren Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute kalejira (euria egiten badu, Saldise plazan bukatuko dute bidea).

admin
Gehiago