Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Oposizioak herritarrak nahasten dituela salatu du PSE-EEk

Bidasoa
Politika

Errenteriako PSE-EEk ezker abertzalea, Ezker Batua eta Aralar kritikatu ditu, eta hiru taldeek herritarrak nahasten dituztela salatu du. PSE-EEren arabera, “nabaritzen da” hauteskundeak hurbiltzen ari direla, talde politiko batzuk herria “gezurrak dioten kartelez” bete baitute, eta komunikabideak “zentzurik gabeko oharrez eta gezurrez”. Ezker abertzaleari dagokionez, Errenteriak “zerga eta tasa altuenak” dituela salatu izanari egin dio erreferentzia PSE-EEk. Datu horiek “osatu gabe” daudela kritikatu du. Hala, batzorde informatiboak ez biltzearena salbuespena dela, Arartekoak Ingurumen Kontseilua ez osatzearen arrazoiak ulertu dituela eta azken Hirigintza Kontseilua duela hilabete bildu dela adierazi du. Aralerren kontrako kritikak ere egin ditu PSE-EEk, Udalak eta alkateak bosgarren edukiontzia ez jartzea salatu duelako. “Hain itsututa daude Juan Carlos Merino edozer dela-eta erasotzen, ez direla  jabetu nola dauden banatuta zaborren konpetentziak eta beste gauza batzuk. Ea jabetzen diren: birziklatzea eta konpostajea mankomunitateek kontrolatzen dute”, esan du. Ezker Batuarengana ere zuzendu da PSE-EE: “EBren azken perla izan da ordenantza zibikoaren zirriborroa kritikatzea, eta gero ahoa betetzen zaio eurek asmatu dituzten beste ordenantzekin”. Alderdi sozialistatik azaldu dute 34 kultura, bizilagun eta kirol elkarteei aurkeztu dietela zirriborroa, “gero esan dezaten gauzak herritarrei berri eman gabe egiten direla”. Azkenik, herritarrei Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak egingo ez zirela esateko kanpaina kritikatu dute: “Lanak hasi direla ikusi [...]

2011/01/17
admin

Errenteriako PSE-EEk ezker abertzalea, Ezker Batua eta Aralar kritikatu ditu, eta hiru taldeek herritarrak nahasten dituztela salatu du. PSE-EEren arabera, “nabaritzen da” hauteskundeak hurbiltzen ari direla, talde politiko batzuk herria “gezurrak dioten kartelez” bete baitute, eta komunikabideak “zentzurik gabeko oharrez eta gezurrez”.

Ezker abertzaleari dagokionez, Errenteriak “zerga eta tasa altuenak” dituela salatu izanari egin dio erreferentzia PSE-EEk. Datu horiek “osatu gabe” daudela kritikatu du. Hala, batzorde informatiboak ez biltzearena salbuespena dela, Arartekoak Ingurumen Kontseilua ez osatzearen arrazoiak ulertu dituela eta azken Hirigintza Kontseilua duela hilabete bildu dela adierazi du.

Aralerren kontrako kritikak ere egin ditu PSE-EEk, Udalak eta alkateak bosgarren edukiontzia ez jartzea salatu duelako. “Hain itsututa daude Juan Carlos Merino edozer dela-eta erasotzen, ez direla  jabetu nola dauden banatuta zaborren konpetentziak eta beste gauza batzuk. Ea jabetzen diren: birziklatzea eta konpostajea mankomunitateek kontrolatzen dute”, esan du.

Ezker Batuarengana ere zuzendu da PSE-EE: “EBren azken perla izan da ordenantza zibikoaren zirriborroa kritikatzea, eta gero ahoa betetzen zaio eurek asmatu dituzten beste ordenantzekin”. Alderdi sozialistatik azaldu dute 34 kultura, bizilagun eta kirol elkarteei aurkeztu dietela zirriborroa, “gero esan dezaten gauzak herritarrei berri eman gabe egiten direla”.

Azkenik, herritarrei Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak egingo ez zirela esateko kanpaina kritikatu dute: “Lanak hasi direla ikusi dutenean, hildakoak bezala isildu dira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Bidasoko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.