Haurrek antzerkiarekin ondo pasatzeko aukera izango dute aste honetan. Izan ere, etzi, ostegunean, Edurne Agirrezabalaren Sarean zintzilikatua ikusteko aukera izango dute. Bi saio egingo dituzte bata, 16:30ean eta bestea, berriz, 19:00etan. Biak Errent...
Haurrek antzerkiarekin ondo pasatzeko aukera izango dute aste honetan. Izan ere, etzi, ostegunean, Edurne Agirrezabalaren Sarean zintzilikatua ikusteko aukera izango dute. Bi saio egingo dituzte bata, 16:30ean eta bestea, berriz, 19:00etan. Biak Errenteria Hiria Kulturgunean izango dira.
Antzezlana ikusteko ez da sarrerarik ordaindu beharko; hala eta guztiz ere, beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena jasotzeko. Horretarako Euskara zerbitzura edota Udal Euskaltegira zuzendu beharko da 943 44 96 80 telefono zenbakira deituta edota euskaltegi@errenteria.net helbidera idatzita.
Hain zuzen, Errenteriako Udal Euskaltegiak antolatu du antzerki saioa.