Udaltzaingoaren aldeko erabakia hartu du epaitegiak

Lan egutegiaren harira zabaldutako auzian epaitegiak Udaltzaingoaren alde egin duela zabaldu du CCOO sindikatuak. Esan dutenez, iazko egutegia bertan behera utzi dute behin-behinean, “ez datorrelako legearekin bat”. Sindikatuaren arabera ep...

admin

Ekialdebus zerbitzuarekin garraio publikoa hobetu dela iritzi dio Udalak

Ekialdebus martxan jartzearekin garraio publikoaren zerbitzua hobetu dela esan du Pasaiako Udalak. Pozik agertu da Maider Ziganda alkatea Foru Aldundiak Pasaiako Udalak egin zituen ekarpen gehienak kontuan hartu dituelako. Donibaneko autobusaren zerbit...

admin

Ikasleak ari dira girotzen Inauterietako ostirala

Ikasleak dira oraingoz Inauterietako protagonista nagusiak. Batzuk goizean eta beste hainbat arratsaldean irten dira kalez kale dantzari azken egunotan ikasgeletan mimoz landutako mozorroak erakutsi eta entseatutako koreografiak guraso eta herritarren aurrean aurkeztera. Bideoan Oreretako ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleen dantza saioa.  <iframe title=”YouTube video player” width=”480″ height=”390″ src=”http://www.youtube.com/embed/LnhPkQj8GHQ” frameborder=”0″ allowfullscreen></iframe>

admin

Korrika 17 apirilaren 13an helduko da herrira

korrika 17 bi aldiz pasako da herritik

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 5

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan: Bertxoko.

admin

Don Boscoko lau ikasle, Ikerketa eta Berrikuntzako sarietan

Zaragozan egiten ari diren Espainiako Ikerketa eta Berrikuntzako sarietan parte hartzen ari dira Don Bosco lanbide heziketako ikastetxeko lau ikasle egunotan, eta bi proiektu defendatu beharko dituzte: Hegoi Lopezek eta Adrian Borrerok Internet bidez telekontrolatutako etxea, eta Erlaitz Perezek eta Aritz Ordoñezek RFID txartelen bidez telekontrolatutako robota. Bigarren urtez, ikasleek aurkeztutako proiektuak azken fasera iritsi dira. Egitasmo horiek ikasturtean zehar diseinatu eta garatu dituzte elektronikako ikasleek eta orain beste ikastetxeekin lehiatzera joan dira Zaragozara. Internet bidez telekontrolatutako etxea Proiektua Interneten konektatzen den etxebizitza baten maketa da. Ordenagailu bat bailitzan maketa Interneten konektatzen da kable batekin, eta modu horretan munduko edozein puntutatik konektatu daiteke etxearekin ikasleek diseinatutako webgune baten bidez. Honako ekintzak egin daitezke: etxeko argiak piztu eta itzali, pertsianak igo eta jaitsi, nahiz berogailua eta haize egokitua piztu eta itzali. Webgunearen bidez jakin daiteke etxeko tenperatura zein den, alarma aktibatuta dagoen, eta deskonektatzea komeni den. RFID txartelen bidez kontrolatutako robota Bigarren proiektuan sei besotako robota landu dute. Robotak RFID motako txartela hurbildu ahala aginduak betetzen ditu. Txartel horiek Lurraldebusen erabiltzen diren txartelen antzekoak dira. Egitasmo horren helburua kontrol konplexua duten makinei alternatiba ematea izan da. Txartel horiek behar bezala prestatu gero urritasunena duten pertsonek edo itsuek ere prozesu konplexuak kontrolatzeko [...]

admin

Ondartxoko parte-hartze prozesuaren ondorioak ez dituela ezagutzen salatu du Hamaikabatek

“Sorpresa handiarekin hartu dugu otsailaren 22an alkateak egindako ebazpena. Ez du publizitatu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere ez da agertu. Eta Ondartxoko proiektuaren esleipenaren hasiera onartuta dagoela azaltzen da ebazpenean”,...

admin

Emakumeen Eguna dela eta, ekitaldi sorta

Asteartean Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta Errenteria-Oreretan hainbat ekitaldi antolatu dituzte ez egun horretarako bakarrik, aste osorako baizik. Datorren asterako antolatu dutenaren nondik norakoen eta adierazpen instituzionalaren berri eman zuten atzo Maite Peña Berdintasun Kontseiluko presidenteak eta Mari Mar Carrillo Emakume Saileko zinegotziak. Peñak nabarmendu zuen oraindik datuek ezberdintasun handiak daudela erakutsi arren, berdintasun eremuan azken hamarkadetan “urrats handiak” eman direla, eta horren adibide dela aste osorako prestatu duten egitaraua. Azken asteetan horretan ibili dira emakumeen parte-hartzea sustatzeko programaren barruan dauden kideak, Berdintasun Kontseilua eta Amalatz talde feminista, eta honako egitaraua atondu dute: Astelehena, hilak 7 19:30: Divorcios en matrimonios maduros; + de 50 años (Dibortzioak senar-emazte helduetan, 50 urtetik gora) hitzaldia, Reina Aretoan. Asteartea, hilak 8 17:30: Emakume Eguneko jaialdia, Galtzarabordako kiroldegian. Honako taldeekin: Euskal dantza (Agurra), Kaputxinos (Las Marines), Erdialdea (Merengea), Agustinak (Noches de Bohemia), Pontika (Bolibood), Cristina (Perdoname), Gabierrota (Sex Boom), Beraun (Mery Popins), Euskal Dantza (Tafallako jaiak eta sorgin dantza), guztiak batera (country-a). Ostirala, hilak 11 18:30: Errenteriako Berdintasun Kontseiluaren aurkezpen festa, kale kantu eta dantza jirarekin.  Udaletxetik kulturgunera egingo dute ibilbidea. 19:30: Aurkezpen festa Errenteria Hiria Kulturgunean: kontseiluaren logoaren aurkezpena, Mariasun Landa sarien banaketa, musika, dantza, aperitifa… Emakunderen leloarekin, bat Egitaraua berdintasunaren alde egindako [...]

admin

Senidetasun bazkaria egingo dute Portu Agintaritzako langileek

Urtero bezala, Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) langileek senidetasun bazkaria egingo dute hilaren 12an (larunbata), Petritegi sagardotegian. Bazkarian, PPAko langileak eta erretiroa hartu dutenak elkartuko dira. Izena emateko azken eguna datorren as...

admin

Oarsoaldeko Zurigorriak Getafera joango dira

Oarsoaldeko Zurigorriek Getafera (Madril, Espainia) joateko autobusa antolatu dute. Partida hilaren 14an da, 21:00etan. Athletick-eko eskualdeko lagunartea sortuz geroztik antolatzen duten hirugarren irteera da. Interesatuek Trintxerpeko Arrandegi kale...

admin

Zaharren Biltokiak Lizarrara bidaia antolatu du

Antxoko erretiratuak Lizarrara bidaia antolatzen ari dira hilaren 24rako. Iratxe ere bisitatu dute. 09:00etan irtengo dira Luzuriagatik. Interesatuek 25 euro ordaindu behar dituzte. Horrez gain, hilaren 17an Tute txapelketaren harira bazkaria antolatu ...

admin

Trintxerpeko erretiratuek Benidormera bidaia antolatu dute

Hilaren 20tik 29ra Benidormera bidaia egingo dute Trintxerpeko erretiratuek. Bidaiak 330 euro balio du eta interesatuek izena eman dezakete, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara, erretiratuen egoitzan bertan.

admin

Zazpiak Bat Eguna ekainaren 18an ospatuko da Antxon

Zazpiak Bat Harreman Sareak antolatuta, Zazpiak Bat Eguna ospatuko da ekainaren 18an Antxon. Gaur eman dute jakitera, Antxoko Azokan eskualdeko hamaika kultur eragile bildu dituen prentsaurrekoan. Erakundeen arteko hitzarmen baten gisa sortu zen Zazpiak Bat Harreman Sarea, orain dela hiru urte, Oiartzungo eta Lezoko udalek bultzatuta, Basabüruako ikastola laguntzeko asmoz. Denborarekin, baina, sendotzen eta zabaltzen joan da ekimena eta orain erakundeen eremua gainditu eta eragileen eta herritarren arteko auzolana izatea dute helburu, “ahalik eta harreman naturalenak sortzeko”. Sareak “zazpi herrialdeen arteko lotura naturalak berreskuratu nahi dituzten herritarren bilgunea” izan nahi du. Horregatik, aurten, hainbat esparrutan lanean aritzen diren eskualdeko eragileak lanean hasi dira Zuberoako beste hainbatekin: dantza taldeak, abesbatzak, bertsolariak, elkarte gastronomikoak… Elkarlanaren emaitzetako bat ekainean ospatuko den Zazpiak Bat Eguna izango da. Antolatzaileek, edonola ere, festa eguna baino “antolaketa lan horren guztiaren atzean sortzen diren loturak” nabarmendu dituzte.

admin

Arraguako eta Fanderiako topo geltokiak inauguratu dituzte gaur

Arragua eta fanderiako topoaren geltoki berriak inauguratu dituzte gaur

admin

Magrebeko herrien aldeko elkarretaratzea, gaur

Magrebeko herriei elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dituzte gaur herritarrak, 19:30etik aurrera. Zumardian jarri dute hitzordua joatea animatzen diren guztientzat.

admin

Israelgo sukaldaritza ezagutzeko jardunaldiak suspenditu dituzte

Udalak eta Ostalaritza Elkarteak Hondarribiko hainbat jatetxerekin antolatutako Israelgo sukaldaritza ezagutarazteko  jardunaldiak  sortutako kontrako iritzien ondorioz, Ostalaritza Elkarteak jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du. Hainbat elk...

admin

Txirrita plazaren egoera tamalgarritzat jo du EBk

Txirrita plazak duen egoera “tamalgarria” salatu du Ezker Batuak: “Aisialdi gunea izan behar zuena erabat utzita daukate Udal ordezkariek”. Euria egiten duen egunetan lehengo Onbide zinemen orubea lokatzez betetzen dela jakinara...

admin

Europara begira jarri dira saskibaloiko neskak

Emakumezkoen Saskibaloi Liga inoiz baina berdindutagoa dago aurten, izan ere, Hondarribia-Irun, duela bi aste jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokatzen zebilen, eta orain aldiz, Europako postuetara begira dago. Azkeneko bi partiduak irabazi dituzte bidasoatarrek, eta liga bukatzeko sei jardunaldi falta diren une honetan, jaitsiera postuetatik lau garaipenetara daude eta Europatik bira. Europan jokatzeko aukera eskuratzea poztasun handia izango litzateke etxeko taldearentzat. Larunbatean Cajacanariasen aurka jokatuko dute Hondartzan, eta puntu berdinekin daude bi taldeak sailkapen orokorrean. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera bi taldeetako bat Europako txapelketan sartzeko borrokatik kanpo geratuko da, eta besteak helburua lortzeko lehiatzen jarraitzeko aukera izango du. Urtea hasi denetik, Hondartzan jokatu dituzten hiru partiduak irabazi dituzte, eta lehenengo lauetako hiru talderi  aurre egin diete iada. Vigon ere, 69-77 irabaztea lortu zuten. Ez zen partidu erraza izan, Vigoko Zelta larri ibili baita azken denboraldian, eta irabaztera atera ziren. Pepelu Mujikak, Hondarribia-Iruneko entrenatzaileak gogoratu duenez, «kontzentratuta eta saskiratzeak asmatzen atera ziren kantxara, ondo defendatu genuen baina Zeltari dena sartzen zitzaion». Atxedenaldira lau puntuko desabantailarekin iritsi ziren, eta partiduak irekita jarraitzen zuen. Hirugarren laurdenean fin aritu ostean, 60-59ko markagailuarekin hasi zuten azkeneko laurdena, eta presioan lan eginda, 69-77 garaitzea lortu zuten. Orain mailan jarraitzeko puntuak eskuratuta, helburu berria dauka Hondarribia-Irunek esku artean: Europa. Datorren [...]

admin
Gehiago