Ekialdebus zerbitzuarekin garraio publikoa hobetu dela iritzi dio Udalak

Ekialdebus martxan jartzearekin garraio publikoaren zerbitzua hobetu dela esan du Pasaiako Udalak. Pozik agertu da Maider Ziganda alkatea Foru Aldundiak Pasaiako Udalak egin zituen ekarpen gehienak kontuan hartu dituelako. Donibaneko autobusaren zerbit...

Ekialdebus martxan jartzearekin garraio publikoaren zerbitzua hobetu dela esan du Pasaiako Udalak. Pozik agertu da Maider Ziganda alkatea Foru Aldundiak Pasaiako Udalak egin zituen ekarpen gehienak kontuan hartu dituelako. Donibaneko autobusaren zerbitzuaren hasiera aurreratu izana edo eta Trintxerpeko goialdean beste geltoki bat jarri izana txalotu ditu, besteak beste, alkateak. Hala ere, oraindik ere zerbitzuan hainbat hutsune daudela eta horiek ahalik eta lehen zuzentzea eskatu du Zigandak. Pasaia ospitaleekin lotzen duen autobus zerbitzua, San Pedrotik abiatu dadin nahiko luke Udalak, eta ibilbidea zuzenean egin beharrean geltokietan geldialdiak egin ditzan. Gaur egun Azkuenetik irteten da ospitaletara doan autobusa. Horrez gain, Donostiako Gipuzkoak plazan gertatzen ari den autobus pilaketarekin kezkatua agertu da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.