Oiartzun Irratia: martxoak 4

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Ikastetxeetako Inauteriak hartuko dituzte hizpide, berriemaile bereziekin. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00et...

admin

Senedetasun Bazkaria egingo dute Portu Agintaritzako langileek eta langile ohiek

Martxoaren 12an, larunbata, Portu Agintaritzaren Senidetasun bazkaria izango da Petritegi sagardotegian. Bazkarian, Portu Agintaritzako  langileak eta erretiroa hartu dutenak elkartuko dira. Bazkariaz gain, hainbat jarduera egiteko aukera izango da: S...

admin

Mozorro jaitsierarekin hasiko dira bihar Inauteriak San Pedron

Gaur arratsadean iritsiko dira San Pedrora Inauterietako lehen oihartzunak, Itsas Gela elkarteak Mater ontzian antolatutako pirata Festarekin. Inauteriak, baina, ez dira horrekin bukatuko. Bihar ere izango da zerrekin gozatu. Txarangarekin lagunduta, Z...

admin

Martxoaren 8aren harira ekitaldiak izango dira hilabete osoan

Oiartzungo Emakumeen Taldeek antolatu dituzte: film emanaldia, erakusketa, hitzaldia, bazkaria...

admin

Zazpiak Bat Eguna aurkeztuko dute larunbatean

Ekainaren 18an ospatuko den Zazpiak Bat Eguna aurkeztuko dute bihar Antxon. Euskal Herriko herrialde desberdinetako herritarrak harremanetan jartzeko helburuz Oiartzunen eta Lezon sortutako Zazpiak Bat harreman sarea da festaren antolatzailea. Basabür...

admin

Irati Tobar gaztea babestea erabaki du Herriko Etxeak

Izpuran haien kontrako euroaginduei aurre egiteko itxialdia burutu zuten zortzi gazteetatik aske geratzen den bakarrak, Irati Tobar Portugaleteko (Bizkaia) gazteak, Hendaiako Herriko Etxearen ezohiko babesa jaso du. Herriko Kontseilua hura laguntzeko prest agertu da aho batez, eta hautetsi sozialistek bera gorde zuten bart gauean. Jean Baptiste Salaberri auzapezak zuzenduta, herriko kontseilua egin zuten atzo, gaztea bertan zelarik. Zenbait kazetarirekin sartu zen eraikinera, eta kontseilua abiatu aurretik haien galderak erantzun zituen. Bitartean, Iker Elissalde hautetsi abertzaleak mozioa aurkeztu zuen. Hendaiako ordezkariei euroagindua salatzeko eta herrian bizi den Irati Tobar gaztea laguntzeko neurri zehatzak zehazteko galdegiten zuen. Kotte Ezenarro auzapez ohi eta eskualde kontseilari sozialistak atxilotua izateko arriskuan den gaztea babesteko hitza eman zuen. Hala, bilkura amaituta, sozialistek babestu zuten Tobar, eta haietako baten etxean lo egin duela jakin da. Atzo goizez, hainbat hautetsi agertu dira bere bila, eta autoz eraman dute Iker Elissalde Biharko Hendaia alderdiko kidearen etxera. Albistea idazterako orduan, gordeta jarraitzen du gazteak.

admin

Estornudo Nuclear taldeak joko du Romeral Berrin

Inauteri giroa laguntzeko Romeral Berri tabernak kontzertua antolatu du etzirako. Estornudo Nuclear taldekoek joko dute 22:00etatik aurrera. Ordurako zirko giroa nagusi izango da barrutian, Gazte Asanbladaren ekimenari esker.

admin

Akats batengatik asteartean ez dituztela ludotekak irekiko salatu du Hamaikabatek

Hamaikabatek salatu du ziurrenik ez dituztela asteartean ludotekak eta gazteentzako lokalak irekiko “Gazteria zinegotziak izandako aurreikuspen faltagatik”. Ildo horretatik, emango ez duen zerbitzuarengatik ordaintzea ez dela bidezkoa adier...

admin

Ondartxorako proiektua enkantera atera dute

San Pedroko Ondartxo ingurua berriztatzeko proiektua enkantera atera du Udalak. Interesatuek hilaren 25era arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Ondartxoko izaera naturalari eustea da helburua, espazioa hobeto baliatzeko helburuz altxa daitez...

admin

Aurki zabalduko dute Antxorako sarrera berria

Martxorako agindu du Gipuzkoako Aldundiak Antxoko sarrera berriaren zabaltzea, eta badirudi oraingoan epeak bete egingo direla. Lanen itxurari erreparatuta, behintzat, ezer gutxi falta da. Dagoeneko prest dute Marealta zeharkatuko duen errepidea eta honenbestez laster zabalduko dute trafikora, eguna oraindik zehaztuez duten arren. Sarrera berria zabaltzean hainbat aldaketa egingo dituzte barruti barruko trafikoa ordenatzeko.

admin

Emakumeen pala txapelketan izena eman daiteke hilaren 8ra arte

Oiartzungo Girizia elkarteak, Euskal Herriko VIII. Pala txapelketa irekia antolatu du urtero bezala. Gizonetan, 60 bikote ari  jokatzen eta orain emakumeen txanda da. Izena ematen dutenen arabera, gazteen eta helduen artean banatuta antolatuko dute le...

admin

Liderraren kontra jokatuko du Donibane Majestik-ek

Zarautzen du partida etzi Donibane Eskubaloiko lehen taldeak. Donibane Majestik-ek Amenabar taldearen kontra neurtuko ditu indarrak, sailkapeneko liderraren kontra, hain zuzen, eta partida lehiakorra izango dela espero da. Denboraldi osoan bitan baino...

admin

Oarsoaldeko Zurigorriak Getafera joango dira

Oarsoaldeko Zurigorriek Getafera (Madril, Espainia) joateko autobusa antolatu dute. Partida hilaren 14ean da, 21:00ean. Athletickeko eskualdeko lagunartea sortuz geroztik antolatzen duten hirugarren irteera da. Interesatuek Trintxerpeko Arrandegi kalea...

admin

Liderraren kontra jokatuko du Donibane Majestik-ek

Zarautzen du partida igandean Donibane Eskubaloiko lehen taldeak. Donibane Majestik-ek Amenabar taldearen kontra neurtuko ditu indarrak, sailkapeneko liderraren kontra, hain zuzen, eta partida lehiakorra izango dela espero da. Denboraldi osoan bitan ba...

admin

Estornudo Nuclear taldeak joko du Romeral Berrin

Inauteri giroa laguntzeko Romeral  Berri tabernak kontzertua antolatu du biharko. Estornudo Nuclear taldekoek joko dute 22:00etatik aurrera. Ordurako zirku giroa nagusi izango da barrutian, Gazte Asanbladaren ekimenari esker.

admin

Eskola igeriketa kanpaina jarri du martxan Udalak

Ikasleek beste behin eskolarekin igeriketa egiteko aukera izango dute herriko igerilekuetan. Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak berriro jarri du martxan eskola igeriketa kanpaina 2010-2011 ikasturterako. Guztira, lehen edota bigarren ma...

admin

Oiartzunen lapurtutako kotxe batean zihoala 32 urteko gazte bat atxilotu dute Irunen

Barne sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak 32 urteko gazte bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Irunen, otsailaren 25ean Oiartzungo auto saltoki batetik lapurtutako BMW markako auto batean zihoala. Agenteek atxilotu zuten unean, beste ibilgailu ...

admin

Biteriren gaineko parte-hartze prozesua prest du Alkatetzak

Antxoko Biteri plazaren gaineko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea aurkeztuko dute bihar goizean udaletxean. Alkatetzatik jakinarazi dutenez, datozen egunotan jarriko dute martxan aipatu prozesua. Biteriko parte-hartze prozesuaren lehen fasea erre...

admin

Emakumeei eta lan erreformei buruz, hitzaldia datorren ostegunean

Martxoaren 8aren harira, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Udalak eta Galiziako Etxeak hitzaldia antolatu dute. Hilaren 10ean izango da, ostegunean. Emakumea lan erreformen aurrean da hitzaldiaren izenburua eta 19:00etan izango da, udaletxeko aret...

admin

Euskarazko ipuinak Xan Errotabehererekin

Ihauterietan, bost istorio, zazpi misterio. Irri eta orro, dezagun hartza bere zilotik harro!

admin
Gehiago