Korrika 17 apirilaren 13an helduko da herrira
korrika 17 bi aldiz pasako da herritik
trebiñutik Donostiara joango den Korrika 17, apirilaren 13ko goizaldean iritsiko da Errenteria-Oreretara. Xenpelar Aek eta Korrika Batzordeko hainbat kideek egindako aurkezpenean azaldu dutenez “lehen aurreikuspenen arabera goizaldeko 02:00etan heltzea espero dugu”. Euskararen aldeko lasterketak, hamazazpigarrenean baina, berezitasunik izango du antolatzaileek jakinarazi dutenez “izan ere, bitan zeharkatuko baitu Korrikak Orereta”. Oiartzundik jasoko dute herritarrek lekukoa eta Lezo, Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Pasai Antxo zeharkatu ondoren, bigarren itzuli bat egingo du herritik lekukoa bueltan oiartzuarrei emateko.
Koldo Mitxelena omendu
Korrika 17k Euskaltzaindia omenduko du eta Xenpelar AEK euskaltegikoek azaldu dutenaren arabera “Koldo Mitxelena omenduko dugu herrian”. Halaber,
Korrikaren harira, hamaika ekimen antolatu dituzte herrian. Martxoaren 20an mus txapelketa egingo dute Arkaitza tabernan eta 26an kontzertuak egingo dituzte Gaztetxean. Apirilaren 8an korrika txikia eta gaztea helduko dira eta 9an, herri afaria antolatu dute.

