‘Errautsak’ obrari eman diote Donostia Antzerki saria

Herriko antzerki talde batek parte hartzen du Errautsak ekimenean, eta gaur jakinarazi dutenez, Donosti Antzerki Saria eman diote antzezlan horri. Zehazki, Artedramak, Le Petit Theatre de Pain-k eta Dejabu panpin laborategiak (Errenteria-Orereta) elkar...

admin

Irlandako gatazkari buruzko zikloa antolatu du Basari Foroak

Irlandako preso errepublikanoek Long Kesh espetxean egindako gose grebaren 30. urtemuga betetzen da egunotan, eta urteurrena baliatuz Irlandako gatazka ardatz izango duten bi ekimen antolatu ditu Basari Foroak, beti bezala, hausnarketa eta eztabaida sustatzeko helburuz. Lehenbiziko hitzordua astearterako (hilak 15) jarri dute. Irlandatik Euskal Herrira: gatazkak konpontzeko urratsak eta gakoak izenburupean, Txente Rekondok hitzaldia emango du asteartean Basari elkartean. Analista politikoa da Rekondo, GAINeko (Gabinete Vasco de Analisis Internacional) partaidea, eta Irlandako gatazkan aditua. Solasaldian, “Irlandako gatazka armatua gainditzeko egindako urratsak gogorarazi eta aztertuko ditu Rekondok, Euskal Herrian bizi dugun gatazkarekiko dauden antzekotasunak eta desberdintasunak nabarmenduz”. Bigarren ekimena ostegunean izango da (hilk 17). Hunger filma ikusi ahal izango da Basarin. Steve McQueenek 2008an zuzendutako filma da 1981eko gose greba kontatzen du. Bi ekimenak, 19:00etan dira eta biak, Basari elkartean.

admin

Berdintasun kontseiluaren festa egingo dute bihar

Errenteriako Berdintasun Kontseilua ofizialki aurkeztuko dute bihar, eta horretarako festa antolatu dute. Atzo eman zuen festan egingo dutenaren berri Maite Peña Berdintasun Kontseiluko presidenteak. “Ekitaldi dibertigarri eta parte-hartzailea antolatu dugu herriko hainbat pertsonen eta talderen laguntzarekin”, iragarri zuen Peñak. Besteak beste, kontseiluaren logoa aurkeztuko dute, Mariasun Landa kazetaritza lanen lehen edizioko sariak banatuko dituzte eta horrekin batera, ikuskizuna ere izango da Itzatu elkartean gorputz adierazpena lantzen duten bost emakumerekin. Ekitaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengo zatian kalera irtengo dira guztiak. 18:30ean Udaletxetik atera eta ibilbidea egingo dute Niessen kulturguneraino. Ibilbidea musikaz eta dantzaz girotuta egongo da Musika Eskolako trikitilariek, Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariek, kantu jirako partaideek, herriko dantzariek eta Ausardi antzerki taldeko kideek parte hartuko dutelako. Bigarren zatia, berriz, barrualdean egingo dute, Errenteria Hiria Kulturgunean. Ekitaldi horretan aurkeztuko dute logoa eta banatuko dituzte Mariasun Landa sariak. Logoa Ainara Lasak egin du, eta berak emango ditu aurrerantzean kontseiluaren irudia izango den logoaren xehetasunak. Mariasun Landa sariari dagokionez, Iñigo Legorburu errenteriarra izan da lehenengo aldi honetako irabazlea. Joxepa Anttoni Aranberriren gaineko kontakizuna egin du Legorburuk kazetaritza sarietarako. Hain zuzen, Errenteria-Oreretari emakumeek egindako ekarpena zen sariaren helburua eta horri jarraitu dio egileak. “Gure herriko bertsogintzan erreferente beharko lukeen emakumea itzalean izan da orain [...]

admin

Mikel Odriozola ibilketaria, Espainiako txapeldun

Mikel Odriozola ibilketari errenteriarra seigarren aldiz Espainiako txapelduna da 50 kilometro ibilketan. Benicassimen (Herrialde Katalanak) jokatutako proban hiru helburu garrantzitsu zituen: seigarrenez txapela janztea, mundu mailan marka ona lortzea...

admin

Jaizkibel mendia ‘Zure abenturaren bila’ programako protagonista

Jaizkibel: Ese desconocido. Sinfonía en piedra Jesus Martinezen dokumentala eskainiko dute aste honetako Zure abenturaren bila ikus-entzunezkoen programan. Martinezen zintak gure etxe ondo-ondoan ditugun paisaia harrigarriak ezagutzera eman nahi ditu,...

admin

Hiru garaipen eskuratu ditu Hondarribia-Irunek jarraian

Denboraldi osoan, Hondarribia-Irunek ez ditu bi garaipen jarraian lortu eta orain iada, hiru dauzka. Bidasoatarrek Extrugasari 60-55 irabazi zieten, baita Vigon Zeltari ere 69-77 eta iragan asteburuan garaipen berria eskuratu zuten, Cajacanariasen aurk...

admin

Kantu jira, Udal Txistulari Taldearekin

Errenteria-Oreretako martxoko kantu jira etzi (larunbata) egingo dute. Lau Haizetara elkartearen ekimena laguntzeko Errenteriako Udal Txistulari Taldeak bat egingo du kantu zaleekin. Hala, 12:00etan aterako dira denak Herriko Enparantzatik. Araban, Bagare, Eperrak, Goizean argia hastean edo Xalbadorren heriotzean (bukatzeko) kantak abestuko dituzte, besteak beste. Kantu taldea erabat irekia da. Beraz, kantatzea gustuko duen edonork parte har dezake kantu jiran. Kanten letrak ematen dizkiete parte-hartzaileei.

admin

Igandean bukatuko dira Inauteriak Inude eta Artzainekin

Ezin dute hutsik egin Inude eta Artzainek. Urtero moduan, Inauteriak datorren urtera arte agurtzeko Inude eta Artzainak izango dira herrian barrena igandean. Orereta Ikastola ikasleek, gurasoek eta irakasleek parte hartuko dute emanaldian, hamahirugarr...

admin

Plan Orokorreko agiriaren aurrerapena Arma Plazan jarriko dute

Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko dokumentuaren aurrerapena Arma Plazako Interpretazio Zentruan jarriko dute ikusgai datorren astelehenetik aurrera.Hiritarrek plana ezagutzeko aukera izango dute, baita alegazioak aurkezteko aukera ere, bi...

admin

Anbulatorio berria eskatzeko elkarretaratzea deitu du herritar talde batek Antxon

Herritar talde batek elkarretaratzea deitu du biharko (hilak 11) Antxorako anbulatorio berria egin dezaten eskatzeko. Elkarretaratzea 11.00etan izango da. Udalak Osakidetzako aurkeztutako proiektua zuzentzeko agindu eta atzera bota du, eta horrek anbulatorio berria Biterin behin behinean kokatzeko asmoa atzeratu egin du, herritarren zein bertan lan egiten duten profesionalen haserrea piztuz. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek, bihar Antxora etortzekoak dira, sarrera berria inauguratzera, eta aipatu ekitaldia baliatu nahi izan dute herritarrek protesta egiteko. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano eta Bide Azpiegituretako Diputatu Iñaki Goia izango dira inaugurazioan. 10:00etan izango da inaugurazioa.

admin

Altxorraren bila ariko dira etziko Kale Ekintzan

Altxorraren bila ariko dira etzi herriko 6-12 urteko haurrak, Kale Ekintzan. Gurutze auzoko Bizardia elkartean jarri dute hitzordua, 16:30ean. Eguraldi txarra egiten badu, elkartean bertan geratuko dira eta musika jolasak egingo dituzte.

admin

San Nikolaseko Baluartea berreskuratzen lagunduko du Diputazioak

Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Hondarribian izan da gaur goizean, eta Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, harrera egin dio Udalean. Jarraian, herria bisitatu dute, batez ere, Gune Historikoko proiektuak ikusteko, eta bisitaldian Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskera diputatua izan da. Olanok azaldu duenaren arabera, Hiriko Gune Historikoa berreskuratzen laguntzen jarraituko du Diputazioak, eta kasu honetan, San Nikolaseko Baluartea berreskuratzeko ere, laguntza eskainiko dute. Azken legealdian Udalak eta Diputazioak izan duten kolaborazio harremana errepasatu dute, eta aurrera begira ere erronka berriak aurkeztu dituzte. Azken urteetako elkarlanak ondorengo fruituak eman ditu: Erreginaren Baluartea, Harresiak, Parrokia eta Kultur Etxea. Bestetik ,”Garraio publikoak aldaketa jasan du Hondarribian, herritarrak oso konten gaude, eta Diputazioak beharrezkoa genuen  laguntza eman digu”, azaldu du Aitor Kerejetak.  Markel Olanok, etorkizunari begira lau erronka aipatu ditu. Lehenengoa kultura arloan, harresiaren berreskuratzea izango litzateke, baita San Nikolaseko baluartea ere. Lanak garatzeko aurrekontu handia beharko da, eta Olanok aurrera eramateko konpromisoa azaldu du. Bigarrena, eskualdeak Gipuzkoako beste hainbat bailarekin daukan desoreka deuseztea da, eta Diputazioaren aldetik oreka mantentzeko lanean jarraituko dutela azaldu du, Teknologi Parkea Zubietara zabalduz. Hirugarrenik, Olanok, garraio publikoa ere azpimarratu nahi izan du, eta Irun eta Hondarribi arteko konexioari dagokionez, tranbia ezartzearen aukera ikusten du egokien eskualderako. Laugarrenik eta azkenik, errepideen gaia izpide, gaintxurizketatik aireportura [...]

admin

Ahotsak ekimenaren baitako mahai-ingurua, gaur

Ahotsak ekimenaren baitako mahai-ingurua egingo dute gaur, 19:30etik aurrera, Irungo Musika Eskolan. Gatazkaren aterabidea, emakumeen ekarpena izenburuarekin mamitu dute solasaldia, eta bertan sei emakumek parte hartuko dute. Honakoak dira: Nekane Alze...

admin

Elkarretaratzea eta bazkaria, presoen alde

Presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute etzi, 12:30ean, Sargian. Ondoren, 13:30ean, bazkaria egingo dute Hazia elkartean, gero argazkia ateratzeko.

admin

Azken Portuko igerilekua itxiko dute etzi

Waterpoloko Eskola Ligako eta Gipuzkoa Openeko partidak etzi jokatuko dituzte Azken Portu kiroldegian, lau zehazki. Horregatik, ohiko erabiltzaileek ezin izango dute bertako igerilekua erabili 15:30etik 22:00etara. Irungo Udaleko Kirol Sailetik jakinar...

admin

Susana Ferreiraren ikasleen lanak

Hilaren 20ra arte Susana Ferreiraren ikasleen lanak ikus daitezke Colon pasealekuko Euskadiko Kutxaren bulegoan jarri duten erakusketan. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30era dago zabalik erakusketa, igandetan, berriz, 11:30etik 13:30era.

admin

Hiriko merkataritzan urrats berriak emateko garaia

Merkataritza Sustatzeko Kontseiluak 2010ean azken urtebetean egindako lana baloratzeko bilera egin zuen asteartean udaletxekoan. Besteak beste, udalak sektorea modernizatzeko abiatutako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia (PERCO) izeneko dignostik...

admin

Dieta orekatuari buruzko hitzaldia, asteartean Elizalden

Dieta orekatuari buruzko hitzaldia izango da asteartean Elizalde ikastetxeko mediatekan, 15:00etan. Tatiana Arzelusek emango du.

admin

Kondena beteta duten edo gaixo dauden presoen aldeko protestak egingo dituzte astelehenero

Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) mobilizazioak antolatu ditu, kondena beteta duten presoak eta larri gaixo daudenak aska ditzaten eskatzeko. Gogorarazi dutenez, herrian badira kalean behar luketen bi preso: Estanis Lopez eta Ander Erran...

admin

Hiriko gastronomia bultzatzeko ‘Irun dastatu’ ekimena aurkeztu dute

Hirian egiten den sukaldaritzari bultzada emateko Irun Dastatu ekimena aurkeztu dute aste honetan, bide luzekoa izateko asmoarekin. Momentuz bakailaoa eta txokolatea protagonista izango dituzten Irungo Sukaldeak goiburuko jardunaldiak antolatu dituzte.Martxoan eta apirilan egingo dituzte, San Martzial karrikako bi elkarte gastronomikoetan: Irungo Atsegiña eta La Salleko I.O. Besteak beste, Bidasoa Bizirikek, La Bacaladera enpresak, Mugan merkataritza elkarteak, eta Ficoba erakustazokak sustengua eman diote asmoari. Ikastaro guztiak 19:30etik 20:30era egingo dira, eta bakoitzaren kostua 5 euroan jarri dute. Izenemateak BAZen, 010era deituz, edo bulego estrategikoaren e-postara idatziz egin behar dira. Asteartean egin zuten aurkezpena, Danako jatetxean. Bertara, Irungo alkate Jose Antonio Santano, La Bacaladerako kudeatzaile Jose Maria Salvador, Mugan merkataritza elkarteko Tomas Meztu, Koldo Salinas goxogilea, eta jardunaldietan parte hartuko duten sukaldarietako batzuk hurbildu ziren: Iñigo Lavado, Inaxio Muguruza, Carlos Sagastizabal, Felix Manso, Julio Rebolleda, Iñaki Hernandez eta David Rodriguez. Santanok ekimenaren helburua laburbildu zuen: “Hiriko eskaintza gastronomiko aberats eta anitzari balioa ematea eta alor horretan egunero lanean diharduten profesionalen eskutik egitea”. Alkateak jardunaldietan parte hartuko duten sukaldariei eskerrak eman nahi izan zien, “hirian daukagun eskaintza gastronomiko onak eta bariatuak merezi duen tokian, lehen lerroan, jartzeagatik”. Elkartasun kontzertua Bestalde, apirilean Taupadak GKEaren alde Ficoban antolatuko den kontzertuaren ondoren Irungo sukaldeak ekimenean parte [...]

admin
Gehiago