Erabileran eragin asmoz eskaintza oparoa prestatu du Udal Euskaltegiak

Ongi etorria emango diete aurten udal euskaltegian izena ematen dutenei, jarraian euskararen erabileran eragin nahi duen ikastaro sorta oparoa eskaintzeko. Hala iragarri zuten atzo Udal Euskaltegiko Ane Olkotzek eta Joxe Manuel Odriozolak, udaleko kultura zinegotzi Amaia Esnarriagarekin batera ikasturtea aurkezteko deitutako prentsaurrekoan. Esan zutenez, erabileran eragitea da gaur egun erronkarik nagusiena, eta horregatik hain zuzen, erabilerari begira landutako egitasmoetan jarriko dute aurten indarra. Hala, Internet bidez beren kabuz Boga programarekin  euskalduntzen dihardutenei, Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatuko diete aurten. Mintzalagunaz gain, asteburuetako barnetegiak, kultur astea, txangoak eta bestelako kanpo ekintzak programatuko dituzte, guztiak ere mintza praktika egitera bideratuak. Ohiko euskara eskoletarako ordutegi zabala dute aukeran, goizeko zazpietan hasten baitira eskolak ematen. Maila guztiak eskaintzen dituzte, eta azterketen prestaketan ere laguntzen diete hala behar dutenei; E.G.A, Hezkuntzako eta Administrazioko Hizkuntza Eskakizunak… Pasaiako udalak matrikularen %75 berreskuratzeko aukera ematen duen beka sistema eskaintzen du, %85eko asistentzia eduki eta Lanbidek emandako lan eskaeraren ziurtagiria aurkezten dutenei; lan eskaeraren ziurtagiririk ez dutenak %50 berreskuratzeko aukera izango dute. Pasaian erroldaturik ez daudenek dagokion udalean eska dezakete diru laguntza.

admin

Mugarrien Ibilbidearen barruko irteera, igandean

Udako etenaren ondotik Mugarrien Ibilbidearen barruko irteerak egiteari ekingo diote berriro Jaizkibel Mendizale Taldekoek. Igandean dute irteera, eta Belagura joango dira. Hala nahi dutenek Lakhura mendia igoko dute. 13 kilometroko zeharkaldian, San Martingo Harritik pasatuko dira. Antxotik autobusez 07:00etan irtengo da igandean bertan autobusa Antxotik, eta ordu laurden lehenago Iztietatik. Interesdunek Jaizkibel elkartearen egoitzan eman dezakete izena, bihar, 20:00etatik 22:00etara.

admin

Enrike Abril lehiaketan, Luzaz Gazteren kontra galdu du Txostek

Enrike Abril Errebote Txapelketako partida jokatu zuen Txostek lehengo larunbatean, Oiartzunen. Luzaz Gazte taldea izan zuen aurrean, eta oiartzuarrek ez zuten irabazteko aukerarik izan: 1-13 galdu zuten. Txostekoek baja garrantzitsuekin ekin zioten pa...

admin

Gaur da santakrutzetako egun handia

Atzo arratsaldean hasi ziren santakrutzak, txupinazoarekin. Alkate txikiek pregoia irakurri zuten, eta segidan bota zuten txupina. Dantzariek Lezo Herria eta aurreskua dantzatu zuten. Hortik aurrera, jaigiroa izan zen nagusi, eta inork nahi ez zuen gonbidatua batu zen festara: euria. Hala ere, danborren hotsak ixiltzea ez zuen lortu. Gaur ospatuko dute lezoarrek egun handia. Horrela, hiru bazkari izango dira eguerdi partean: erretiratuena, arrantzaleena eta tartekoena. Azken bi afari horietakoak Gurutze Santuaren plazan elkartuko dira, 12:30ean. Hainbat ekitaldi gehiago ere egingo dituzte. Hauek dira eguerditik aurreraegingo dituztenak:   12:00. Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Harriekin: Inaxio eta Iñaki Perurena eta Agustin Landarbide. Aizkolariak: Fausto Mugerza eta Joxe Mari Olasagasti gipuzkoarrak eta Donato Larretxea eta Ernesto Ezpeleta Bihurri nafarrak. 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira herriko kaleetatik zehar, Karlos Saldise plazatik abiatuta. 12:30. Tartekoen eta arrantzaleen bilkura Gurutze Santuaren plazan. Ondoren, I-14 Egunari hasiera emango diote, txaranga batek lagunduta. 14:00. Bazkaria erretiratuentzako (65 urtetik gorakoentzako), Lintzirin jatetxean. 14:30. Tartekoen bazkaria Karlos Saldise plazan. 15:00. Arrantzaleen bazkaria Irurtzun jatetxean. 17:00. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 18:00. Herri poteoa, Karlos Saldise plazatik abiatuta. Txarangabatek lagunduko die giroa jartzen. 19:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta. 19:30. Berbena Joselu Anaien eskutik, Gurutze Santuaren plazan. 22:30. Zezensuzkoa [...]

admin

Kz gunean Internet ikastaroak doan

Kz guneak datorren ikasturterako doako ikastaroen berri eman du, eta lehenengoak urrian hasiko dira. Bi ikastaro eta mintegiak izango dira. Ikastaroetako bat Internet eta E-Administrazioa izango da. Hogei ordukoa da, eta urriaren 3tik 14ra egin ahal iz...

admin

Begoña Durrutiren lanak Mikelazulon

Udako oporrak ere bukatu dituzte Mikelazulo kultur elkartean, eta iraila osorako erakusketa prestatu dute. Hala, Beheko kaleko egoitzara joaten direnek Begoña Durrutiren margolanak ikusteko aukera izango dute, urriaren 3ra arte. “Durrutik ingura...

admin

Bilduk San Markoko zabortegia irekitzeko asmoa duela uste du PSE-EEk

“Aukera bat da, geroz eta errealagoa, Bilduk San Markoko zabortegia irekitzea”. Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko udal politiken idazkariaren hitzak  dira. Bildu duela hiru urte itxi zuten zabortegia irekitzekotan dagoela iritzi dio PSE-EEk. Hori dela eta, zabortegiaren inguruko udaletan, Donostia, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Lezokoan, mozio bana aurkeztu dute, eta batzar nagusietan ere gai berari lotuta, ebazpen proposamena aurkeztu dute. Azken aldian Bildu udalerrietan zein diputazioan hartzen ari den neurriek eraman dute talde sozialista hori ondorioztatzera. Hori horrela, herritarrak “ohartarazi” nahi izan dituzte Corcuerak berak, lau udaletako PSE-EEko ordezkariek —Denis Itxaso (Donostia), Juan Carlos Merino (Errenteria-Orereta), Lore Suarez (Pasaia), Mikel Antxon Arrizabalaga (Lezo)— eta Mikel Duran batzar nagusietako Ingurumen Batzordeko PSE-EEko bozeramaileak. Neurri horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren azpiegituren (hala nola, errauste planta) aurrekontuan izandako murrizketa (8 milioi eurotik 5 milioi eurora) eta Lurralde Sektore Planaren kudeaketa geldiaraztea dira. Bigarren horren barruan sartzen dira, hala nola, biometanizazio planta edo bigarren konpost planta. “Proiektu horiek dira, errauste planta eta ziklo hori osatzen duten beste ekipamendu batzuk, zero isurira eramango gaituztenak. Hori kate bat da, eta hor ezin da pauso bat bera ere gainetik pasatu”, adierazi du Merino San Markoko Mankomunitateko presidente izandakoak. Horrenbestez, “zutabe horietakoren bat erori edo aldatzen bada, eraikin guztia kolokan” jartzen [...]

admin

Emakumeentzako paleta ikastaroa, urritik ekainera

Hemezortzi urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa egingo dute herrian, urritik ekainera. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatu du, beste behin, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan. Dagoeneko hirugarren ikasturtea da, eta “emakumeak pilotara eta pilota emakumeengana hurbiltzea” da helburua. Izena ematen dutenek, astean behin ordu eta erdiz, paleta saioak egingo dituzte, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan izango dira saioak, astelehenetan, 19:30etik 21:00etara. Izena emateko epea hilaren 15ean irekiko dute, eta 26ra arte izango da apuntatzeko aukera. Ikastaroa, berriz, urriaren 3an hasiko da. Federaziotik jakinarazi dutenez, irakasleak eramango du materiala, eta ikasleek matrikula ordaindu beharko dute: 115 euro —ikastaro osoa eta asegurua ordaintzeko—. Ikastaroan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan eman dezakete: 943 47 14 63. Horrez gain, 665 98 85 88 (Patri) zenbakian ere eman daiteke izena, baita Elorsoro kiroldegian (943 49 25 52) eta Gazte Informazio Bulegoan (943 49 11 05 ) ere. Bestalde, informazio gehiago nahi dutenentzat mahaia jarriko dute kiroldegian hilaren 15ean. Eta webgunea ere badute: www.blogak.com/emakumeapilotari. Emakumea Pilotari Eguna Ikasturtearen bukaeran, Gipuzkoako hainbat herritan aritzen diren emakume guztiak bilduko dira, Emakumea Pilotari Egunean. Iaz, 80 emakume inguru bildu ziren Iruran, eta Eamkumeen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoaren finalak jokatu zituzten. Oiartzuarrak txapeldunorde izan ziren.

admin

San Fermin Txikiak prestatzeko bilera

Antxoko Jai Batzordeak bilera deitu du biharko. 20:00etan da bilera, Azokan. San Fermin Txikiak prestatzea da bileraren helburua. Hori dela eta Jai Batzordetik herriko koadrilak eta elkarteak parte hartzera animatu nahi dituzte.

admin

Izaskun Suberbiola: “Itsas turismoa sustatu nahi dugu, bertako kulturan oinarrituta”

Bihar abiatuko da Itsasaldia jaialdia. Itsas Gelak antolatu du, Itsas Planet elkartea eta herriko beste hamarnaka eragilerekin batera. Itsas Gelako kide Izaskun Suberbiolak (Oiartzun, 1979) San Pedron duten Mater ontzi museoan azaldu ditu jaialdiaren nondik norakoak. Zer da zehazki Itsasldia? Itsasladia kultur programa bat da, komunikazio egitasmoa, zeinetan kostaldeko herri ezberdinek eta bertako eragileek parte hartzen duten. Programa hau  Itsas Planet elkartekoekin ateratzen dugu aurrera, bi helbururekin: batetik, gure Mater itsasontzia itsasora ateratzea, eta modu horretan gure itsas ondarea ezagutzera eman, eta bestetik, euskal kostaldeko itsas turismoa sustatzea, baina beti ere laugarren belaunaldiko turismoan oinarrituta, hau da, bertako kulturaren oinarrian eraikiko den ekonomia bultzatzea da helburua. Zein publiko motari zuzentzen zaio? Programa hau irekia da eta edozein herrira moldatu daiteke, kultura, festa eta turismoko jarduerak txertatuz. Bi publiko motari zuzentzen zaio. Batetik publiko orokorrari, itsas kultura gustuko duen edonori irekia dagoelako, eta bestetik, bertako eragileei. Horregatik txertatu dugu egitarauan kultur eta turismo arloko  marketing tailerra. Ostiral goizean kofradian egingo dugun tailer horretan, bertako eragileekin bilduko gara, Pasaiarako estrategia bat planifikatzeko. Beste herrietako esperientziak ikusi ondoren, nondik nora goazen gu eta nora nahi dugu joan ikusiko dugu. Hazi bat utzi nahi dugu herrian, bertako eragileek ikus dezaten elkarlanean horrelako gauzak egin [...]

admin

Patxi Eriberen margolanak Zubia kafetegian

Hilabete osoan zehar Patxi Eribe errenteriarraren margolanak ikus daitezke Gabierrotako Zubia kafetegian.  Mota askotako egoerak irudikatu ditu, bodegoiak, esaterako. Hamar inguru margolan dauzka eskegita.

admin

Trialsin eta Freestyle motokros erakustaldia larunbatean hondartzan

Larunbat arratsaldean, Hondarribiko kai-muturrean, hau da, hondartza inguruan, Trialsin eta Freestyle motokros erakustaldia egingo dute bigarren urtez doan, eta ikuslego guztiarentzat. Iaz egin zuten moto erakustaldia lehengo aldiz Hondarribian, eta arrakasta handia izan zuen, eguraldia lagun izan zuten, eta hondartza ingurua moto zalez bete egin zen. Arratsaldea girotzen hasteko, Euskadiko txapelketarako puntuagarria izango den Hondarribiko Trialsinari ekingo diote 17:00etatik aurrera. Bertan, iaz junior mailan Munduko txapelduna izan zen Ion Areitio hondarribiarraren abileziaz gozatzeko aukera izango da. Gainera, Gorka Susperregui hondarribiarrak ere parte hartuko du, baita elite mailan Munduko txapeldun izendatu berri duten Benito Ros nafarra ere. Hauek kai muturreko arroketan ibiliko dira batetik bestera jauzika, eta horrela hankak lurrean jarri gabe, bizikleta gainean ahalik eta denbora gehien aguantatzen saiatuko dira. Areitio munduko txapelduna Ion Areitio hondarribiarraren zain izango dira zale asko larunbatean, izan ere, sei urterekin irabazi zuen bere lehenengo proba, eta ordutik gelditu gabe dabil. 18 urterekin askok nahiko lukete bere palmaresa, izan ere, hainbatetan izan da munduko txapeldun trialsin diziplinan, eta bide emankorrena egiteke du oraindik. Freestyle motokros erakustaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta etorkizun oparoa izan dezaken Abraham Parra gazteak parte hartuko du, Jeremy Rouanet pilotu frantsesarekin batera.Emozioz beteriko arratsaldearekin bukatzeko, kirolariek autografoak sinatuko dituzte 20:00etatik aurrera [...]

admin

Gizon bat atxilotu dute loteria saltzaile bati iruzur egiteagatik

Bigarren aldiz atxilotu dute gizon bat loteria saltzaile bati iruzur egin diolakoan. Iaz Errenteria-Oreretan bezala, aste honetan Irunen atxilotu dute. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, loteria saltzailea Ertzaintzarekin jarri zen harremanetan esan...

admin

Bidaiarien %18a galdu du aurten Hondarribiko aireportuak

Bost aireportu daude Euskal Herrian 150 kilometroko eremuan eta Loiukoa eta Miarritzekoa kenduta, Hondarribikoak, Noaingoak eta Forondakoak bidaiari kopurua ezin mantendu jarraitzen dute. 2007tik 2010era bitartean, bidaiarien %45a galdu dute hiru airep...

admin

Aloña Etxeberria: “Egoiliarrek arteaz gozatzea eta lan pixka bat egitea lortzen dugu erakusketekin”

Petra Lekuona zaharren egoitzan egiten du lana Aloña Etxeberriak. Bere ekimenez, erakusketak jartzen dituzte hilabetero. Egoiliarrei artea hurbiltzea, eta herritarrak egoitzara gerturatzea da asmoa. Aloña Etxeberria (Donostia, 1979) Petra Lekuona Zaharren Egoitzako psikologoa eta monitorea da. Bere ideia izan zen hilabetero erakusketa bat bertan jartzea. Artistek, bisitariek eta egoiliarrek ondo erantzun dutela dio. Urtebete daramazue proiektuarekin. Bai. Iazko xanistebanetarako jarri genuen lehenengo erakusketa. Nola otu zitzaizun erakusketak egoitzan jartzea? Zerbait isolatua bezala hasi ginen. Hemen izan zen egoiliar bat eta alabak margotu egiten zuen. Emakume hori hil zen, eta bururatu zitzaidan polita izango zela alabaren lanak hemengo egoiliarrei erakustea. Izan ere, egun batean bizpahiru koadro ekarri zituen ikusteko, eta denon interesa piztu zuten. Proposatu nion, eta berak bere aldetik beste bi margolariri ere ideia azaldu zien. Bera Esperantza Beasain da, eta Joxe Mari Isasarekin eta Ixiar Urkiarekin hitz egin zuen. Denen artean, erakusketa hori iazko xanistebanetako programan sartzea lortu genuen. Ondoren, dagoeneko erakusketa hartarako prestatuta genuenez gune bat, eta hemen ere ideia gustatu zitzaienez, aurrera eramaten saiatu naiz. Hala, hilabetean behin, artista amateur ezberdin bati aukera ematen diogu bere lanak egongela handi honetan erakusteko. Bi helburu ditu egitasmoak, ezta? Bai, horiek dira proiektuaren oinarria. Bi helbururekin pentsatuta neukan proiektua. Batetik, [...]

admin

Itsasaldia jaialdia antolatu du Itsas Gelak

Itsas kultura eta turismoa bultzatzea da asmoa Ostegunean hasi eta igandera bitartean, itsas kulturarekin zerikusi zuzena duten hamaika ekitaldi antolatu ditu Itsas Gelak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Ekonomia eta turismoa sustatu nahi du modu honetan Itsas Gelak, beti ere, bertako kulturaren oinarrian. Horretarako landu dute Itsasaldia jaialdia, Itsas Planet elkartearekin elkarlanean. Pasaiara iritsi aurretik, Bilbon eta Hondarribian izan da Itsasaldia. Izan ere, Itsasaldia programa irekia da, kostaldeko edozein herritan landu daitekeena, beti ere tokiak tokiko eragilerekin elkarlanean. Bihar Itsas Gela elkarteko kide Izaskun Suberbiolari egindako elkarrizketa argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak. Jarraian lau eguneko egitaraua: Osteguna, hilak 15 11:30. Jaialdiaren hasiera Mater itsasontzi museoan. 12:30. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 18:30. Haurrentzako itsas jokoak Trintxerpeko Gudarien Enparantzan. 19:00. Arrantzan dokumentalaren proiekzioa, San Pedroko kofradian. 20:00. Albaolaren Apaizac obeto dokumentalaren proiekzioa San Pedroko kofradian. Hilak 16, ostirala 10:00. Turismo eta kultura marketing tailerra San Pedroko kofradian. 11:00. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 17:00. Itsasaldia argazki erakusketa Antxoko Kultur Etxean. 18:00. Haurrentzako itsas jokoak Antxoko Biteri Plazan. 18:00. Blas de Lezori buruzko hitzaldia, Carlos Alonso Mendizabalen eskutik, kofradian. 19:30. Globo batailoak Antxoko Biteri Plazan. 19:30. Itsas gizon eta emakumeen mahai-ingurua San Pedroko kofradian. Hilak 17, larunbata 08:00. Mendi martxa, Jaizkibelera, Itsas Mendiren [...]

admin

Azabaratza bigarren kontsumo taldea sortzeko lanean ari da

Herritarrek Azabaratza Basherri  taldean sartzeko egindako eskariak ugaritu direla eta, bigarren kontsumo taldea sortzeko  lanean hasi dira egitasmo horretako arduradunak. Horretarako bilera egingo dute bihar 19:00etatik aurrera Urdaburu Mendizale el...

admin

Gero Axular dantza taldearen ‘Xereta’, kulturgunean

Xereta ikuskizuna kulturgunean

admin

Bratislavan bosgarren izan eta gero Londresera begira dago Ander Elosegi

Olinpiar Jokoetarako txartela eman dio irundarrak Federazioari, eta normalena litzateke Elosegik berak baliatzea Ander Elosegi Santiagotarrak taldeko irundarrak bosgarren postua lortu zuen asteburuan Bratislavan (Eslovakia) jokatu zuten piraguismoko ur bizietako Munduko Slalom Txapelketan. Emaitza horrekin Espainiako selekzioak 2012ko Olinpiar Jokoetan leku bat izango du C-1ean, ziurrenik Elosegirentzat berarentzat. Txapelketan parte hartu duten beste bi irundarrek, Jone Otañok eta Joan Crespok, finalerdietarako sailkatzea lortu zuten, K-1ean biek. Ostiraleko sailkapen jaitsierako lehen itzulian Elosegik 12. denborarik hoberena egin zuen (96,78), eta marka horrek eman zion sailkapena, bigarren saioa okerrago egin baitzuen. Irungo kanoistak maila bikaina erakutsi zuen herenegungo bi probetan, bai finalerdian, baita finalean ere. Finalaren atarikoan zazpigarrena izan zen, eta hamar onenen artean sailkatzeaz gain, Olinpiar Jokoetarako txartela lortu zuen, proba bakoitzeko hamabost txartel banatu baitzituzten. Finalean jaitsiera txukuna egin zuen Elosegik, akatsik gabea, baina helmuga zeharkatzerakoan ez zen lortutako markarekin kontent geratu (104,86); behin finalean egonda, podiumera igo nahi zuen. Azkenean bosgarren izan zen Elosegi, zilarrezko dominatik segundo batera. Olinpiar Jokoetarako txartela federazioarentzako den arren, ia ziurtzat eman daiteke Elosegik berak baliatuko duela aukera hori, ICFren rankinean (International Canoe Federation) hobeto kokatuta dagoelako eta goi mailako txapelketetan emaitza onenak berak lortu ohi dituelako. Hori horrela izanik, Santiagotarrak taldeko kanoista Londreserako [...]

admin
Gehiago