Begoña Durrutiren lanak Mikelazulon

Udako oporrak ere bukatu dituzte Mikelazulo kultur elkartean, eta iraila osorako erakusketa prestatu dute. Hala, Beheko kaleko egoitzara joaten direnek Begoña Durrutiren margolanak ikusteko aukera izango dute, urriaren 3ra arte. “Durrutik ingura...

Udako oporrak ere bukatu dituzte Mikelazulo kultur elkartean, eta iraila osorako erakusketa prestatu dute. Hala, Beheko kaleko egoitzara joaten direnek Begoña Durrutiren margolanak ikusteko aukera izango dute, urriaren 3ra arte. “Durrutik inguratzen dioten gauzetatik abiatuz, eta horiekin jolastuz, bere zetabetik pasatu ondoren sortzen dituen irudiak jarri ditu. Hainbat teknikak erabili ditu bere lanetan, oiloa, tintak eta grabatua”, jakinarazi dute Mikelazulotik.

Horrez gain, datorren ikasturtean Mikelazulon izango diren ekimenak ere aurreratu dituzte: liburutegia, Zine Txiroa, antzerkiak, hitzaldiak, besteak beste.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.